menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Erabilpen bakarreko plastikorik gabeko Espainiako lehen akuarioa da. Itsasoko 20 ekosistema daude ikusgai jarduera interaktiboekin, horretarako baliatzen dituelarik ukimenezko pantailak, errealitate birtuala, errealitate handitua eta ezagutza erronkak. Helburutzat dauka ikasleak eta familiak sentsibilizatzea plastikoak ozeanoetan eragiten dituen kalteen inguruan.

Parques Reunidos taldeko lehen Aquariuma Indoor konplexu batean dago (Xanadú), Arroyomolinosen (Madril) eta erabilpen bakarreko plastikoen zuzentarau erkideari egokituko zaion lehena izango da Espainian, helburutzat duelarik publikoa kontzientziatzea itsasoko bioaniztasunean eta elikadura-kate osoan eragin larria izaten ari den mehatxu baten inguruan. Hala, Atlantis Aquarium-ek bere estrategia arduratsua inplementatu du bere instalazioetan, xedetzat hartuz itsaso eta hondartzetan sarrien aurkitzen diren erabilpen bakarreko 10 plastikozko produktu desagerraraztea, horrela itsasoko zaborra murrizteko.

6.000 m2 inguruko azalerarekin eta 2.300.000 litro ur inguruko edukierarekin, Atlantis Aquarium-ek aukera ematen du itsasoko bio-aniztasunari buruz ikasteko ikasle eta familiei zuzendutako bisiten bitartez eta abangoardiako teknologia darabilten jolas eta erronkak eskainiz, beti ere helburu honekin: planeta sostengarriago bat lortzea keinu sinpleekin eta hezkuntzaren eta ikaskuntzaren bitartez.

Atlantis Aquarium-ek gonbit egiten dio bisitariri bidaia berezi bat egitera. Bidaia horren abiapuntuan meteorito bat eroriko da Madrilen eta murgilduta bizi den etorkizuneko zibilizazio baten mezu bat ekarriko du berekin. Mezu horrek ohartaraziko digu nolako ondorioak izan ditzakeen klima aldaketak ez badugu zerbait egiten berehala.

Hortxe hasiko da bidaia, planetako itsas-ekosistema garrantzitsuenetan barrena, non 150etik gora espezie desberdinetako 10.000 animalia inguru bizi baitira: arrain tropikalak, koralak, medusak eta aski ezagunak diren espezieak ere bai, esaterako boba dortoka (Caretta caretta), papua pinguinoa (Pygoscelis papua) edota marrazo grisa (Carcharhinus plumbeus). Ekosistema horien (hasi mangladietatik eta koralezko uharrietara, hondo abisaletara eta Antartidara) osagarri gisa, badaude hainbat proba interaktibo, aukera ematen dutenak olatu baten indarra sentitzeko, arrantza sostengarrirako aholkuak jarraitzeko edo plastikoak birziklatzeko, itsasoko animaliarik hil ez dadin.

Eta baita ere badago aukera abangoardiako teknologia erabiltzeko: Errealitate Birtualarekin marrazo artera murgiltzeko esperientzia zirraragarria biziko dugu eta Errealitate Handituak Hego Poloko espezie liluragarrienetako batzuengana hurbilduko gaitu.

youtube.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian

boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten