menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Innobasque-k kaleratutako inkesta baten ondorioen arabera, berritzeko tresnak eman behar zaizkie ETEei. Enpresariek aliatutzat nahi dituzte teknologi zentroak, baina iruditzen zaie urrun daudela eurengandik. Are gehiago, ETEentzako instrumentu egokiak eskatzen dituzte, berrikuntzak enpresa barruan txertatu ahal izateko.

Horixe ondorioztatu du Innobasque-k ikerketa eta industriako I+G+b-ko 308 aditu inkestatu ostean egin duen txostenean. Azterlanaren helburua da ondorioak ateratzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren (ZTBES) eraginkortasunari buruz. Sistema horren barnean daude Tecnalia, IK4 aliantza, unibertsitateak eta ikerketa-zentro kolaboratiboak, hala nola Energune eta Nanogune. Sare horrek, non ehunka ikerlarik lan egiten baitute, diru-laguntza publiko oparoak jasotzen ditu.

Basque Innovation Perception (BIP) txostenak baikortasun moderatua jaso du inkestatuengandik, egungo egoerari eta etorkizuneko perspektibei buruz galdetzean. Inkestatuek 10etik 6,25eko nota eman diote ZTBESi. Datozen bost urteei dagokienez, %60ren iritziz, I+G+b-ko gastua urtean %1-%10 bitartean haziko da.

Inkestatuek uste dute ikerlariak eta I+G+b -k enpresa handiei egiten dien ekarpena direla indar-gune garrantzitsuenak. Balantzaren alderdi negatiboan kokatu dituzte, aldiz, finantzaketa pribatua eta teknologia aurreratuenek ETEetan duten sarpen-maila. Azken hori oso alderdi garrantzitsua da, denak ados baitaude esatean industria-sarearen etorkizunak oinarritzat izan behar dituela enpresa txiki eta ertainak.
Hala ere, puntuaketa horrek baditu �abardura batzuk. Enpresariek oso positiboki baloratu dute ikerlarien gaitasuna (7,7), bai eta I+G+b-k enpresa handien lehiakortasunari egiten dion ekarpena (7,3). Aitzitik, nahiko larri bat eman diote unibertsitateek lehiakortasun horri egiten dioten ekarpenari (5,4) edo ETEek teknologia aurreratuen potentzialari ematen dioten aprobetxamenduari (5,24).

Inkestaz gain, txostena osatzeko parte-hartzaileek 76 aipamen egin zituzten ZTBESen egoerari buruz. Iritzi horietan argi geratu da enpresariek eta ikerlariek pertzepzio desberdina dutela, eta askotan, elkar kritikatzen dute.

Enpresariek eskatzen dute Euskadiko I+G+b -ko politikak eta zientzia eta teknologia sarea gehiago orientatu daitezela konpainien premietara, batik bat, Unibertsitateak, baina baita ere teknologi zentroak. Aldi berean, Innobasque-k eginiko laburpen exekutiboak dio enpresariek ?eraginkortasun eza eta transferentzia maila eskasa? sumatzen dutela sarean, eta gainera, sail batzuk ?elkarri gainjartzen zaizkiola?.

Era berean, iritzi zabaldua da ETEei tresna egokiak eman behar zaizkiela berrikuntza dinamiketan sar ditzaten, gaur egun dauzkatenak ez baitira eraginkorrak. Enpresa batzuek diote tresna horiek hobetu egin behar direla beren benetako premiei egokitzeko, kudeaketa hobetzea delarik horietako bat. Ondorio gisa, Innobasque-k dio, enpresarien ustez, ikerlarien kolektiboa ?beren premietatik urrun dagoela?.

Bestalde, ikerlariek kritikatzen dute euskal enpresetan berrikuntzaren kultura eskasa dagoela. Uste dute ez dagoela barneratuta I+G+b-ko jarduerak modu egituratu eta sistematizatuagoan egiteko premia. Ikerlariek administrazioei eskatzen diete gehiago susta dezatela I+G, batez ere oinarrizkoa.
Kolektibo horrek adierazi du zorrotzago kontrolatu eta jarraitu behar direla proiektuen emaitzak, diru publikoa ongi erabiltzen dela bermatzeko.

innobasque.eus

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko

boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten