menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Teknologia berriek jarraitzen dute industria aldatzen eta batez ere eraikuntza.Joera eta mugimendu berriek aldatu egin dituzte industriako profesionalen eta lehen lerroko langileen rolak.Industria lehiakorragoa bihurtzen den heinean, eta merkatua aldatu ahala, orduan eta baliotsuagoa da eraikuntzako edozein enpresarentzat joera horiek aprobetxatzea.

Hona hemen sektorea iraultzen ari diren eta eraikuntzaren etorkizunean ezinbestekoak izango diren hainbat berrikuntza teknologiko:

3D inprimaketa

Metodologia berritzaile honek hainbat abantaila eskaintzen ditu, eta aukera ematen du eraikuntza-lanak azkar eta zehatzago egiteko eta diseinu konplexuagoak erabiltzeko.Baita ere laguntzen du funtzioak hobeto integratzen eta eraikuntza-prozesuko hondakinak nabarmen murrizten.

Makinen alokairua digitalizatzea

Digitalizazioari esker alokatzeko prozesua erraza eta errentagarria bihurtu da, aukera ematen baitie alokairuko enpresei 360 graduko zerbitzu bat eskaintzeko. Zerbitzu horrek eraikuntzaren sektorearen hazkundea bultzatuko du punta-puntako teknologia erabiliz, bai bere makinetan, eta bai egungo merkatuaren eskakizunetara egokitzen den lan egiteko era berritzailean.

Material jasangarriak

Jasangarritasuna da sektorearen erronka handienetako bat, eta tekniken berrikuntzak berekin ekarri ditu hainbat hobekuntza, hala nola teila sintetikoak, zuntzezko panelak, adreilu ekologikoak, eguzki-pintura eta beste hainbat metodo. Hobekuntza horiei esker, eraikuntzak, orain arte industria kutsagarrienetako bat izan denak, inpaktu txikiagoa izango du.

IoT

IoT-k goitik behera aldatzen du eraikinen ekosistema, eta aldaketa hori diseinutik bertatik hasten da.BIM eredua, eraikin ekologikoak, aurrefabrikazio adimenduna eta eraikuntzaren kudeaketa adimenduna; Gauzen Internet berritasun horiekin ari da aldatzen eraikuntzaren sektorea.

Drone bidezko eraikuntza

Droneekin posible da informazioa eskuratzea modu azkar eta eraginkorrean, eta horrek beste ikuspegi batzuk ematen ditu eraikuntza prozesuan.Nagusiki topografia eta ikuskapen lanetarako erabiltzen dira eraikuntzaren industrian.

Drone batekin aireko azterketa bat egitean, angelu desberdinetatik aztertu daitezke lurra eta eraikinak, euren ezaugarriak eta koordenatuak.

BuildingInformationModeling (BIM)

“BuildingInformationModeling” da eraikin bat diseinatu, eraiki eta operatzea 3D ereduen sistema koherente bat erabiliz, diseinu-irudi bereiziak erabili beharrean.Horrela denbora eta kostuak aurrezten dira, eta proiektuen eraginkortasuna hobetzen da, izan etxe-orratzak, ospitaleak, bulegoak edo izan bizitokiak.

BIM ez da soilik software bat edo 3D eredu bat.Ereduko elementuez gain, bere baitan gordetzen du proiektuari buruzko informazio guztia, eta aukera ematen du informazio hori trukatzeko prozesuan inplikatutako beste alderdi batzuekin. Orain arte erabiltzen ziren metodologiekin ez zen posible halakorik egitea, artxibo formatu anitzak eta prozesu deskonektatuak erabiltzen zituztelako, eta prozesu horiek desinkronizatu egin zitezkeelako aldaketak egitean.

Robotika

Nahiz eta eraikuntzaren sektorea ez dagoen oso automatizatuta, eta nahiz eta nagusiki gizakiaren asmamenaren menpe dagoen, merkatuan dagoeneko badaude eraikuntzako profesionalei laguntzeko diseinatutako hainbat robot.Gero eta argiago dago robotikak potentzial handia duela eraikuntzaren industria goitik behera aldatzeko eta abantaila ugari eskaintzeko, esaterako, produktibitate handiagoa eta denboraren optimizazioa, eta, bereziki, zehaztasuna, segurtasuna eta azkartasuna.

elidealgallego.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2025-08-08


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Finantzazio

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an

boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten