menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Silvia Lealek, Europako Batzordeko gaitasun digitalen aholkulariak, hizpide hartu ditu "No te vas a morir" liburuan berrikuntzaren punta-puntako adarrak eta nola hobetuko duten gure eguneroko bizitza. Askok eta askok errezeloz hartzen dituzte datozen urteetan mundua aldatuko duten aurrerapen teknologikoak, hala nola, adimen artifiziala, robotika, Gauzen Interneta, 3D inprimaketa edo nanoteknologia.

Badakigu teknologia horiek berekin ekar dezaketela langabezia-tasa handiagoa, alienazio soziala, desberdintasun handiagoak eta kalteak planetarentzat. Baina denek ez dute berdin pentsatzen.

Silvia Lealek (doktorea soziologian eta aditua eraldaketa digitalean) uste du beste gauza bat aipatu behar genukeela: "pertsonen bizi-itxaropenean eta bizi-kalitatean izango duen eragin positiboa, alegia. Leal No te vas a morir (Círculo Rojo Editorial) liburuaren egilea da, non aurrerapen horien ibilbidea aipatzen baitu: nondik datozen, zein egoeratan dauden eta norantz jo behar luketen. "Batik bat, zenbait pertsonaren eguneroko bizitza hobetuko dute, alegia, beren bizia arriskuan jar dezaketen edo desberdintasun egoerak sor ditzaketen nahasteak, gaixotasunak edo desgaitasunak dituztenena".

Liburuak ikuspegi positiboa du etorkizunaz, ez ordea inuzentea, eta bi tesi hartzen ditu oinarritzat: lehenago ere gertatu da hau, eta munduak asmatu du hobera aldatzen. "Kontuan hartzen badugu haurren hilkortasuna edo lanaldien iraupena eta aztertzen badugu azken mendean izan duten bilakaera, ikusiko dugu izugarrizko aldaketa dagoela, hainbestekoa ezen pentsa baitezakegu mirari bat dela. Gaur egun ezinezkoa iruditzen zaigu organo bat inprimatzea. Edo gure lanaldia eguneko lau ordutara murriztea. Baina Jack Ma (Alibaba merkataritza elektronikoaren sektoreko enpresa txinatar erraldoiaren fundatzailea) eta bera bezalako beste batzuk seguru daude datozen urteetan gertatuko dela egokitzapen hori" adierazi du Lealek. Horrez gain, bizi-kalitatearen hobekuntza irudikatzeko, osasun arloko aurrerapenen errepertorio zabala eskaintzen du: "Enpresak ez dira bakarrik ikertzen ari nola bihur gaitezkeen hilezkor. Inbertsio gehienak, komunikabideetan agertzen ez diren arren, nire ustez garrantzitsuagoak diren arazoak konpontzera bideratzen dira: Alzheimerra, diabetesa, mugitzeko desgaitasunak, Parkinsona Gainera, konpainientzat errentagarriagoa da hori, gure bizitza luzatzea baino. Asko dira horrelako arazoak dituzten pertsonak, eta komenigarria litzateke haientzako konponbide bat aurkitzea".

elpais.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Iraunkortasun

Epea:2025-06-30


Kontsultatu
Berrikuntza
Terminalean

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Ekintzailetza

Epea:2025-05-16


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-09-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean

boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten