menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Cotec-ek berrikuntzari buruzko 2020ko txostena aurkeztu du. 1996az geroztik, txosten horretan urtero jasotzen du Espainiako I+G+B-ren egoera, horretarako aztertzen dituelarik Estatu nahiz autonomia mailako eta nazioarteko adierazle garrantzitsuenak. Gaur egungoa bezalako testuinguru batean, inoiz baino garrantzitsuagoa da ikerketan inbertitzea. Eta ez bakarrik Covid-19ari aurre egiteko lehen lerroan, zeren argi dago berrikuntzaren papera indarturik aterako dela baita ere enpresa eta erakundeetan.

2018an, Espainia 2008ko krisi ekonomikoaren aurreko I+G inbertsio-mailara iritsi zen. Azken atzerakadatik hamar urte igaro ondoren, Espainiak 14.946 milioi euro inbertitu zituen ikerketan, hau da, 2017an baino 883 milioi euro gehiago. Horrek esan nahi du I+G-ko inbertsioaren urte arteko hazkunde tasa % 6,3koa izan zela, aurreko urteko % 6,1a gaindituz. Bariazio-tasa handitu egin da laugarren urtez jarraian.

Horixe da astelehen honetan Telefónica-ren egoitzan aurkeztu den Cotec 2020 txostenaren ondorioetako bat. Azterlan hori egiteko oinarritzat hartu dira Estatistikaren Erakunde Nazionalak (INE) argitaratutako datuak. Halere, sektore pribatua izan da suspertze hori bultzatu duena, izan ere, 2014an 6.806 milioi euroko inbertsioa egitetik 8.484 milioiraino igaro zen 2018an. Aurten, eskura dauzkagun azken datuen arabera, arlo pribatuko I+G-ko inbertsioaren hazkundea % 9,3koa izan da, aurreko urteko % 8,4 baino handiagoa.

Sektore pribatuak ikerketari emandako bultzada gorabehera, sektore publikoa oraindik ez da iritsi azken krisiaren aurreko mailara, hazkunde-tasak BPGa baino txikiagoak direlako eta, ondorioz, pisu erlatiboaren galera dakartelako. 2018an emendatu egin zen inbertsioaren hazkundea, desazeleratu egin zen BPG nominala -% 4,3tik % 3,5era jaitsi zen- eta apur bat handitu zen I+G-ren pisua, BPGaren % 1,24an kokatzeraino. Hala ere, eta azken urteetako bilakaera apala gorabehera, Espainia oso urrun dago oraindik BPGarekiko inbertsioaren maila gorenetik, zeina % 1,4ra iritsi baitzen 2010ean. Halaber, kopuruak oso urrun daude Ikerketa Zientifikoko, Teknikoko eta Berrikuntzako Estatuko Planak 2020rako finkatu zuen % 2ko helburutik, une honetan ezinezko bihurtu dena.

informecotec.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9

boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten