menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Datuak elementu garrantzitsu izan litezke berrikuntza ahalbidetzeko, baina modu desegokian erabilita geldiarazi egin dezakete berrikuntza hori.Datuak funtsezko osagaia dira berrikuntzaren beharra neurtu eta ulertzeko; eta ildo horretatik, batzuek diote zerbait ezin bada neurtu ezin dela hobetu.Baina ongi erabiliz gero, beharrezko informazioa eman dezakete berrikuntza apartak garatzeko.

Arazoa da askomendebalde basatia bailitz bezala hurbiltzen direla berrikuntzara.Lantaldeak eta enpresak ideia batetik bestera saltoka ibiltzen dira askotan-“saia gaitezen honekin” lehenbizi eta “proba dezagun beste hau” gero-, lehen saiakerako ahalegina aztertu eta hartatik ikasi beharrean.Beste batzuk hain daude lanpetuta datuak biltzen, ezen sormenak, produktibitateak eta gogoak ihes egiten diela eskuen artetik, eta berrikuntza ainguraturik gelditzen da datuak biltzeko fasean.

Hona hemen datuekin egiten diren bost akats, uler dezazun datuak noiz diren lagungarri berritzeko eta noiz ez:

Datu kopuru desegokia izatea

Kontuan izan datu bakar batek ez duela joerarik markatzen.Ezin baduzu eskuratu behar duzun informazio kualitatibo edo kuantitatiboa arazo edo gai bati buruz, igartzen edo suposizioak egiten ariko zara.Eta suposizio bat zuzena ala okerra izan daiteke.Suposizioek anbiguotasuna dakarte, nahasmenaren eta alferrik galdutako aukeren hazia ureztatzen dute.

Datu desegokiak izatea arazo bat konpontzeko

Pertsonek datu desegokiak erabiltzen dituzte berritzeko beharra justifikatzeko.Berritu nahi baduzu, ziurtatu datu egokiak dauzkazula landu nahi duzun testuinguru espezifikorako.

Gaizki neurtutako datuak izatea

Datuak zehatzak ez badira, informazio desegokia eskuratuko duzu, eta horrek esan nahi du ez zarela datuak ondo neurtzen ari.Datu zehatzak dituzula bermatzeko, neurketa-prozesu fidagarri eta koherenteak behar dituzu.Horrela bermatuko duzu metrika egokiak identifikatzen ari zarela eta datuak era fidagarrian neurtzen ari zarela uneoro.

Datuak ez aztertzea

Antolakundeen arazo nagusietako bat ez da datu gabezia, baizik eta ez dituztela ulertzen esku artean dituzten datuak eta ez dakitela nola erabili behar diren.Enpresak datu-multzo erraldoietan oinarritzen dira, baina gehienek ez dute astirik hartzen datu horiek aztertzeko.

Datuen aurrean azkarregi erreakzionatzea

Hona hemen datuekin egin ohi den beste akats bat: erabakiak hartzea datu kopuru txiki batetik abiatuta.Esaterako, antolakunde askok produktu berri bat garatu nahi izaten dute lehiakideen produktu berriei aurre egiteko.Hala, lehiakideek egin dutenari erreparatzen diote, eta gero hartatik zertxobait desberdintzen den beste zerbait garatzen dute.Baina zer da kontua? Lehiakideak egin duena datuen zati bat besterik ez dela.Produktu berri propio bat sortu baino lehen, konpainiak ulertu behar du zergatik sortu zuen bere lehiakideak produktu berria, eta jakin behar du produktu horrek nolako inpaktua izan duen bere bezeroen artean.

Datuak ez daitezela oztopo bat izan berrikuntzarako.Aztertu itzazu bost elementu horiek, ziurtatu estrategia egokiarekin ari zarela berritzen eta erabili datuak zure helburuak lortzeko

innovationmanagement.se

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Ekintzailetza

Epea:2025-05-16


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Trantsizio digitalerako laguntza-programa

boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten