menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Dayton Unibertsitateko (Ohio) Ikerketa Institutuko zientzialari batek % 98ko zehaztasuna duen software bat garatu du. Nazioarteko organismoek oraindik ez dute onartu. Txerto bat sortu arte, isolamendua da koronabirusetik babesteko modu bakarra. Baina orobat garrantzitsua da jakitea zenbat jende dagoen kutsatuta, ez dezaten gaitza hedatu. Komunitate zientifikoaren zati handi bat COVID-19arentzako sendabidea bilatzen ari den bitartean, beste batzuk diagnostikoak hobetu nahian dabiltza.

Dayton Unibertsitateko (Ohio) Ikerketa Institutuko Barath Narayanan ikertzaileak software kode espezifiko bat diseinatu du, zeina gai baita gaixotasuna detektatzeko soilik toraxeko erradiografiak eskaneatuta. Onena da segundo gutxitan eta % 98ko zehaztasunarekin detektatzen duela.

Sistemak adimen artifiziala (AA) duen ikaskuntza-algoritmo bat erabiltzen du, bereziki entrenatua dagoena gaitza duten eta ez duten pertsonen eskanerrak alderatzeko, hau da, koronabirusarekin lotutako markak bilatzeko.

“Horrek esan nahi du softwareak erabaki duela badagoela zerbait hor, eremu espezifiko horretan, eta zerbait horrek betetzen dituela irudiak hiru multzo hauetakoren batean sailkatzeko irizpideak: COVID-19aren markadunak, COVID-19aren markarik ez dutenak, edo biriketako beste gaixotasun baten markak dituztenak” dio Narayanan-ek.

Softwarea garatzeko giltzarriak izan dira deep learning-a (ikaskuntza sakona) eta AA: “ikaskuntza sakona erabiliz (adimen artifizialaren adar bat da), algoritmoak bere buruari erakutsi dio marka horiek identifikatzen. Ikerketa martxan dago oraindik, X izpien irudi gehiagorekin entrenatzen jarraitzen dugu, eta entrenamendu horri esker zehaztasuna % 98tik % 99ra igo da” gaineratu du.

Narayanan-ek eginak ditu beste software kode batzuk, bestelako gaixotasunak detektatzeko: biriketako eta bularretako minbiziak, malaria, garuneko tumoreak, tuberkulosia, retinopatia diabetikoa eta pneumonia. Denek dute oso zehaztasun maila handia, % 92 eta % 99 bitartekoa.

tn.com.ar

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak

boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten