menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

EBko enpresak Estatu Batuetako eta Txinako kontraparte nagusiak dira ikerketako nahiz garapeneko edo I+G korporatiboko inbertsioaren hazkuntzan. Hori dela eta, hamarkadabeteko joera hautsi dute. Hartara, 2023an industriak I+Gn egindako inbertsioa %9,8 handitu denez, 2013. urteaz geroztik lehen aldiz jarri da Estatu Batuen (+%5,9) eta Txinaren (+%9,6) aurretik, EBko I+Gko Inbertsio Industrialaren Adierazleen Taularen edizio berriaren arabera.

2023an, EB munduko bigarren postuan egon zen I+Gko inbertsio pribatuan (%18,7), hau da, Estatu Batuen atzetik (%42,3), baina honako hauexen aurretik: Txina (%17,1), Japonia (%8,3) eta munduko gainerako herrialdeak (%13,6).

I+Gren munduko hazkuntza moteldu bada ere (+%7,8, 2022ko +%12,6ren aldean), 2023an 2.000 enpresa nagusiek 1.257.700 milioi euroko errekorra inbertitu zuten I+Gn.

Enpresa horietatik, 50 nagusiek, haietako 11 EBkoak direla kontuan hartuta, inbertsioen %40,1 egin zituztenez, agerikoa da I+Gren metaketa handiena eragile nagusien artean dagoela.

Aurtengo Adierazleen Taulak berretsi egin du Europako enpresak eragile global nabariak diren arren, egitura industriala bera dela lehiakide nagusiekin dituzten berrikuntza-arrakalen erakusgarri. Horrez gain, EBk I+G+b-ko inbertsio pribatuak bultzatzen jarraitu behar du, funtsezko sektoreak garatu behar ditu (esate baterako, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) eta osasuna), estatu kideen artean dauden desberdintasunei aurre egin behar die eta EBn egoitza duten eragileen sorrera zein hazkuntza eta hedapen teknologikoa sustatu behar dituela.

EB liderra da automobilgintzaren sektoreko I+Gko inbertsioetan, eta, IKTekin zein osasunarekin batera, I+Gren munduko hazkuntza bultzatzen du.

SEKTOREAK

Azken hamarkadan, lau sektoretan (IKTen softwarea zein hardwarea, osasuna eta automobilgintza) egin dira I+Gren munduko inbertsioaren hiru laurdenak baino gehiago. IKTen softwarearen sektorea azkarrago hazi da mundu zabalean, 10 urtek osatutako urteko hazkuntza-tasa %13,3koa izan delako; eta, ondoren, osasunaren sektorea (%7), IKTen hardwarea (%6,9) eta automobilgintza (%6,3). IKTen eta osasunaren sektoreetako I+Gn egindako inbertsioak moteltzen ari dira, COVID-19aren ostean gora egin zutenetik.

EBko ardatz nagusia den automobilgintzaren sektorean, EBn egoitza duten enpresek sektoreko I+Gren munduko inbertsioaren %45,4 egin zuten 2023an. Gainera, Estatu Batuetako zein Japoniako homologoek halako bi baino gehiago inbertitu zuten; eta Txinako lehiakideek, halako hiru baino gehiago.

Bestetik, berriro ere, EBko IKTen softwareko enpresek I+Gn egindako inbertsioa marjinala izan da mundu-mailan. Estatu Batuetan egoitza duten enpresek, ordea, sektoreko munduko I+Gko inbertsioaren %70 egin dute, eta, Txinan, I+Gn inbertitu duten enpresa garrantzitsuak ezarri dira. Estatu Batuetako enpresek IKTen hardwarearen sektoreko I+Gko inbertsio guztiaren %43,3 egiten dute, eta, bertan, Koreako Errepublikako nahiz Taiwaneko eragile handiek gero eta nabaritasun handiagoa dute munduko erdieroaleen fabrikazioan.

Aldi berean, osasunaren sektoreak enpresen kopuru handiena dauka Top 2000 Sailkapenean, 437 enpresa, hain zuzen ere, enpresa bioteknologiko txikienak ere kontuan hartuta. Haien artean, Estatu Batuetan egoitza duten 238 enpresa liderrak dira osasunaren sektoreko I+Gn (munduko guztizkoaren %52). Bien bitartean, osasunaren sektoreko enpresa txinatarren kopurua 13tik 63ra igo da 10 urtean, eta EBk 64 enpresa zeuzkan 2023an.

2023an, sektore energetikoan egindako munduko inbertsioa %21 handitu denez, 23.800 milioi euroetaraino iritsi da. Beraz, sektore aeroespazialaren nahiz defentsa-sektorearen gainetik eta sektore kimikoaren azpitik geratu da.

HERRIALDEAK

EU-800eko enpresa nagusien artean, 250 langile baino gutxiago dituzten 99 enpresa txiki eta ertain (ETE) daude. Gehienak (74), gainera, osasunaren sektorekoak dira, eta Suedian, Frantzian, Danimarkan zein Alemanian dute egoitza.

Ikerketaren eta berrikuntzaren arloan emaitza txarrenak dituzten herrialdeek, hau da, hedatzen ari diren herrialdeek, ordezkaritza txikiagoa dute Adierazleen Taulako sailkapenean. 2023an, munduko I+Gko 2.000 inbertsiogile korporatibo nagusietatik, lauk baino ez dute euren egoitza EBko 15 estatu kideetako batean (batek, Portugalen; beste batek, Hungarian; beste batek, Eslovenian; eta beste batek, Maltan). EBko hedapen-herrialdeetan dauden Adierazleen Taulako enpresetako 14.000 filialen erdiak baino gehiago Txekian (%34,1) eta Polonian (%16,6) daude kokatuta.

jrc.ec.europa.eu

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak

boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten