menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Morón Taldeak Arnedon (Errioxa) duen laborategiak gehiago dirudi ikerketa zentro farmazeutiko bat, oihal enpresa bat baino. Eta, hala ere, hemendik atera diren produktuen artean daude, adibidez, Espainian homologatu den lehen segurtasunezko zapata, zeinak iltzeek ere zulatzen ez duten oihal indartua erabiltzen baitu altzairua erabili beharrean. Edo zortzi metroko distantzian perdigoizko eskopeta baten tiroa geldiarazi dezakeen oihal bat.

Edo ur tanta bat bi segundotan lehortzen duen larrua (kontuan izan behar da zerri larru naturalak 30 segundo behar dituela).
Berrikuntzen zerrenda ez da hor bukatzen: mikro-zuntz iragazgaitz berriak, transpiragarriak, bakterien eta zaurien aurkakoak, oina lurrean jartzean lesioak saihestu edo bihotzaren erritmoa murriztu dezaketenak. Diego Morónek, anaia José Antoniorekin batera, iraultza ekarri du familia-enpresara (duela hiru hamarkada aita Antoniok sortua zapatilentzako material enpresa gisa) eta lortu dute Arnedoko, Errioxako oinetakoen hiriburuko, gainerako oihal konpainietatik bereiztea.

Emaitza bezala, nazioarteko lau patente eta 12 marka erregistratu lortu dituzte, zeintzuei esker presentzia lortu baitute 55 herrialdetan (produkzioaren %60 esportatzen dute) eta 45 milioi euro fakturatzen baitituzte urtean (enpresak berak emandako datuak dira, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako azken kontuak 2012koak baitira, urte hartako diru-sarrerak 27 milioikoak izan zirelarik). Konpainiak lau negozio ildo ditu: segurtasuna (diru-sarreren %35 suposatzen du), bere baitan hartzen dituelarik babes indibidualeko ekipoak, segurtasunezko arropak (forruak, plantillak, mikro-zuntzak?) eta lanerako oinetakoak; ondoren modako oinetakoak datoz (%30), gero ortopedia medikoa (%25) eta, azkenik, zinema, anfiteatro edo estadioetarako besaulkien fabrikazioa (%10).

elpais.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-03-21


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: ❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄

boletina

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2025-12-19

Aurreikusten
boletina

3i Programa: Berritzeko, nazioartekotzeko eta inbertitzeko laguntzak


Argitaratuko:2025-12-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten