menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Txosten batek aztergai ditu nolako neurriak ezartzen ari diren enpresen ingurumen eragina murrizteko eta enpresa horiek jasangarri egiteko. Negozio estrategietako jardueren jasangarritasuna bermatzeko orduan, kontuan hartu behar dugu hainbat erronka dauzkagula aurrez aurre, esaterako, klima aldaketa, erregai fosilekiko dugun mendekotasuna, oinarrizko baliabideak eskuratzeko mugak edo ingurumen osasunaren arloko arazoak.

Horren harira aurkeztu zuten La Caixa Gizarte Ekintzak eta Forum Ambiental Fundazioak Ekoberrikuntza eta bere potentziala Espainian 2017rako txostena.

Agiriak bere baitan biltzen ditu bere ustez aurten funtsezkoak izango diren lau kontzeptuak: birmanufaktura, ekonomia zirkularrean oinarritua, eta aukera ematen duena materiala berriro aprobetxatzeko eta berotegi efektuko gasen isuria nabarmen murrizteko; hornidura-kateen trakzioa, hau da, hornitzaileekin gardentasun handiagoa lortzea; serbitizazioa, alegia, bezeroen beharretara hobeto egokitzen diren produktuak eskaintzea; eta, azkenik, big data kudeatzea, hau da, operazioak hobetzea datuen balioa kontuan hartuta.

Hain zuzen ere, birmanufakturaren bitartez materialaren % 80 aurrezten da, eta irabazi handiagoak sortzeaz gain, posible egiten du ingurumena hobetzea, isuri gutxiago sortzen delako, lehengai gutxiago kontsumitzen eta erauzten delako eta hondakinen sorrera murrizten delako. Txostenak Remanufacturing Market Study azterlanera igortzen gaitu, zeinaren arabera birmanufakturak 30 mila milioi euro inguru sortu baititu 2015ean eta 4.800 milioi euro sor baititzake Espainian, batez ere sektore aeroespazialean eta automobilgintzan. Gainera, txostenak dioenez, Europan 8 milioi tona CO2 gutxiago sortu da.
Bestalde, hornidura-kateetan trakzio-lana egiteak eragina izan dezake Espainiako ekoizpen sektoreengan. Badirudi elikadurarekin loturiko sektoreak izango direla eragin handiena jasango dutenak, uste baita sektore horietako hornidura-kateetan egingo dela presiorik handiena.

Hirugarrenik, serbitizazioa dela medio, serbitizatutako enpresen hazkunde-potentziala urteko % 5 eta % 10 bitartekoa izango da batez beste, Astongo Negozio Eskolako ikerketen arabera. Era berean, enpresa horietako bezeroek % 25 edo % 30 inguru gutxitu dituzte beren kostuak. Espainiaren serbitizazio maila AEB, Erresuma Batua edo Alemaniaren antzekoa balitz (zerbitzuak eskaintzen dituzten manufaktura enpresen indizea % 25 eta % 30 bitartean egonik), serbitizazioa zabaltzeak urteko 4.500 eta 11.300 milioi euro bitartean emendatuko luke manufaktura sektorearen zifra.

Big data sektorean hamar aldiz handitu zen profesionalen eskaria 2010 eta 2015 bitartean. Kontuan izanik analitikan aplikatzeko duen potentziala, Big & open data in Europe txostenak kalkulatu du BPG % 1,7 haz daitekeela 2020rako, eta horrek 14.000 milioi eurotik gorako diru-sarrera ekarriko lioke Espainiako ekonomiari.

laboratorioecoinnovacion.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten