menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Eustatek prestatutako datuen arabera, 10 langileko edo gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajea % 31,4koa izan zen EAEn 2020an, aurreko urtean baino 0,6 puntu handiagoa.Aztertutako bi berrikuntza-motak kontuan harturik, enpresen % 20,9k produktuan berritzen dute eta % 27,9k negozio-prozesuetan.10 langileko edo gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajea % 22,6koa da Espainian, hots, EAEn baino portzentajezko 9 puntu txikiagoa.

Enpresa guztiak kontuan hartzen badira, Euskadiko enpresa berritzaileenportzentajea % 18,6koa izan zen 2020an, aurreko urtean baino 0,4 puntu handiagoa. Horietatik % 10,7k produktuan berritu zuten eta % 16,2k negozio-prozesuetan.

Euskal enpresek 2.788 milioi euro gastatu zituzten berrikuntza-jardueretan 2020an.Covid-19aren pandemiak markatutako urtea izaki, gastu hori 2019koa baino % 3,7 txikiagoa izan zen eta negozio-zifraren % 1,75 suposatu zuen, 2019ko % 1,59aren aldean. Berrikuntza-jarduera horien barruan, honela banatu zen gastua: % 53,4 barneko I+G-ko jardueretara bideratu zen, % 14,9 I+G-ko erosketetara (kanpoko I+G), eta gainerako % 37,7a, berriz, beste berrikuntza-jarduera batzuetara.

Enpresa berritzaileen % 26,2k finantzaketa publikoa jasotzen du berrikuntza jardueretarako

Enpresa berritzaileek erakunde publiko baten edo gehiagoren finantzaketa publikoa jaso dezakete euren berrikuntza-jardueretarako.Enpresa horien % 26,2k finantzaketa publikoa jaso zuten.Laguntzaren jatorriari dagokionez, nabarmentzekoak dira Eusko Jaurlaritzak emandakoak, zeintzuk enpresa berritzaileen % 17,8ra iritsi baitziren.Tokiko administrazioek eta Foru Aldundiek enpresa horien % 10,8 eta % 8,0 finantzatzen dituzte.Estatuko Administrazioak euskal enpresa berritzaileen % 5,7 finantzatzen ditu, eta Europar Batasunak, berriz, enpresen % 5,5. Finantzaketa hori Horizontea 2020 programaren bitartez iristen da enpresen % 2,9ra, eta EBren beste finantzaketa bide batzuetatik gainerako % 3,3ra.

Enpresen erdiak baino gehiagok (% 58,0) uste dute hainbat faktore daudela berrikuntza-jarduerak eragozten dituztenak

Enpresen % 58,0ren iritziz, badaude hainbat faktore berrikuntza eragozten dutenak.Hona hemen horietako batzuk: “Beste lehentasun batzuk daude enpresa barruan” (% 44,8), “Kostu handiegiak” (% 35,8), “Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzeko zailtasunak” (% 30,0), “Lehia handiegia merkatuan” (% 29,7), “Ideia horiek merkatuan duten eskaerarekiko ziurgabetasuna” (% 29,4), “Finantzaketa eza enpresa barruan” (% 28,4) edo “Kanpoko iturri pribatuetako finantzaketa eza” (% 23,9).

Produktu berritzaileek sortzen dute euren enpresen negozio-zifraren % 35,9

Produktuan berritzen duten enpresen negozio-zifra osoaren % 35,9 produktu berritzaileetatik dator; gainerako % 64,1a, berriz, aldatu gabeko produktuetatik edo apur bat aldatzen direnetatik.

Produktuan berritzen duten 10 langileko edo gehiagoko enpresen kasuan, portzentaje horiek zertxobait aldatzen dira. Kasu horretan, produktu berriek edo nabarmen hobetuek negozio-zifran duten batez besteko eragina % 36,3koa da.

eustat.eus

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-09-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak

boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten