menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Bizkaiko Berrikuntza Behatokia

Eraikin eta auto adimendunak: pribatutasunaren erronka

Joerak

Eraikin eta ibilgailu adimendunen helburuak bi ardatzen inguruan egituratzen dira: segurtasun fisikoa eta eraginkortasun energetikoa.Asmoa da eraikin eta autoei adimena ematea eta, bide horretatik, gertakari larriak (ur-gainezkatzeak, suteak, trafiko-istripuak) saihestu eta CO2 isuriak ahalik eta gehien murriztea.

Eta, zuzenean edo zeharka, adimenak beti dakar berekin kostu gutxiago jabeentzat.

Helburu horiek lortzeko, auto eta etxeetan sentsoreak jartzen dira, aukera ematen baitute aldagai fisiko ugari neurtzeko. Hala, digitalizazio prozesu horren erdian, etxe eta auto horiek datu-zentro handi bihurtu dira, hau da, sistemen sistema izatera iritsi dira.Beren barruan eta inguruan gertatzen den guztiaren zaindariak dira.

Halere, beste eszenatoki batzuetan gertatzen den bezala, prozesu horretan bada ahazten zaigun elementu garrantzitsu bat: pribatutasuna.Datuak babesten direla bermatzeak ez du ziurtatzen erabiltzaileei eskaintzen zaien pribatutasun-maila egokia denik.Pribatutasunak eskatzen du datuak babestea, bai, baina pribatutasuna hori baino askozgehiago da.Jakin behar da datuak nola atzematen diren, nola prozesatzen, partekatzen eta gordetzen diren, etab.

Horrelako eraikinetan ohikoa izaten da orobat kontagailu adimendunak izatea etxeetako energia kontsumoak neurtzeko.Kontagailu horiek telekomunikazio-sarearen bitartez (normalean Internet) konektatzen dira energia-hornitzaileen kontrol zentroetara.

Kontagailu adimendunekin posible da etxe jakin batean bizi diren pertsonen portaera-patroiak aztertzea, eta ez soilik energia kontsumoaren ikuspegitik.

Horregatik, ingurune adimendun horien diseinu, fabrikazio, eraikuntza, zabalkunde, mantenimendu eta operazioan inplikatutako eragile guztiek ongi ezagutu behar dituzte erabiltzaileen pribatutasunari buruz dituzten betebeharrak.Oinarrizko printzipioak bete behar dituzte, esaterako legitimazioa edo proportzionaltasuna.Eta pribatutasun estrategiak aplikatu behar dituzte diseinutik hasita.

Jasotzen dituzten datuen gardentasuna bermatu behar dute, azaldu behar dute zertarako biltzen dituzten datuak, eta aukera eman behar diete erabiltzaileei euren eskubideak erabiltzeko modu arinean, ahalik eta datu gutxien bilduz, eta abar.Baldintza horiek denak betetzen ez badira, lortu nahi dugun adimena ez da inoiz izango erabat pribatua.

ambientum.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko

boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten