menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Epealdi honetan, merkatu handizkariak zenbait berrikuntza teknologiko ezarri ditu. Horri esker, bere eragiketak modernizatu ditu, eraginkortasuna hobetu du, kudeaketa optimizatu du eta erabiltzaileekin zeukan komunikazioa indartu du. Asmo handiko proiektu horren lehenengo urratsa 2017an eman zen, Mercabilbaok bere azpiegitura teknologikoa sakon-sakon berregituratu zuenean.

Fakturazioaren berrikuntzak eta sarreren kudeaketa

2019an, Mercabilbaok aurrera egin zuen bere modernizazio teknologikoan, fakturazio elektronikorako sistema abian jarri zuenean. Hartara, kudeaketa arinagoa lortu eta paperaren erabilera murriztu zuen. Aldi berean, kobrantza kudeatzeko eta sarrera kontrolatzeko sistema aurreratua ezarri zuen, eta funtsezko tresna izan zen, merkaturako sarreren ikuskapena hobetzeko eta salgaien nahiz pertsonen fluxu ordenatua bezain segurua bermatzeko.

Sistema horrek abonuen eta bonuen kudeaketa malgua eskaini zuenez, handizkarien, garraiolarien eta merkatuko beste eragile batzuen administrazioa erraztu zen, eta premietara nahiz fluxuetara egokitu zen zehaztasunez. Aurrerakuntza administratibo horiek ez ezik, Mercabilbaok bere azpiegitura digitala ere zabaldu zuen, Wifi sarea hedatu zuelako merkatuko salmenta-pabilioi guztietara.

Sendotasun digitala eta kudeaketarako tresna berriak

2020an, Mercabilbaok digitalizazioranzko jauzi adierazgarria eman zuen bere Intranet berria abian jartzean. Funtsezko aurrerakuntza izan zen, berrikuntzarako ate berriak irekitzeko eta langileei nahiz erabiltzaileei eskainitako zerbitzuak hobetzeko. Atari horrek informazioaren lorpena erraztu zuen, baina, horrez gain, oporrak eskatzeko eta lizentziak kudeatzeko prozesua ere digitalizatu zen. Izan ere, onarpenerako fluxua erabat automatizatu zenez, denborak eta eraginkortasun administratiboa hobetu ziren. Horrez gain, Mercabilbaoko langileen banakako fitxaketen erregistroen lorpena erraztu zenez, sistema arinagoa eta gardenagoa ezarri zen.

Modernizaziorako prozesu horren barruan, aplikazio mugikorra jarri zen abian, eta, tabletetan nahiz gailu mugikorretan instalatu ondoren, merkazainek azkar baino azkarrago identifikatzen zuten elikagaien unitateetan zeuden langileak.

Bere telefonogunea asetzean sortutako arazoak konpontzeko asmoz, Mercabilbaok bere telefonia-sistema migratu zuen oso-osorik PC bidezko IP telefonia-sistemara. Aldaketa horren ondorioz, mahaiko telefono guztiak berritu zituenez, deien kudeaketa eraginkorragoa izan zen, eta aro digitaleko premietara egokitu zen.

Era berean, iritzien bilketa eta erabiltzaileen gogobetetasuna ere digitalizatu ziren. Gogobetetasunari buruzko inkestak egin ziren sektorearen (esate baterako, arraina, frutak…) eta erabiltzaile-motaren arabera (handizkariak, txikizkariak eta garraiolariak, besteak beste).

Automatizazioa eta sarreren kudeaketa adimenduna

2021ean, Mercabilbaok arretarik gabe kobratzeko kabinak jarri zituen. Izan ere, ibilgailuen identifikagailu automatikoak zituztenez, eskuz kobratzeko premia desagertu zen, eta segurtasuna hobetu zen. Era berean, webgunea ere jarri zen abian, langileen sarrerak kudeatzeko, eta, horri esker, handizkariek modu autonomoan egin ahal izan zituzten altak nahiz bajak.

Arauen betearazpena eta zerga-arloko gardentasuna

2022an, Mercabilbaok funtsezko urratsa eman zuen legezkotasunarekin eta gardentasunarekin daukan konpromisoan, Euskadiko zerga-arau zorrotzekin bat egitean eta, horren ondorioz, TicketBAI nahiz Batuz sistema aurreratuak ezartzean. Hori dela eta, merkatuak fakturak Foru Ogasunera bidaltzeko prozesua automatizatu zuen. Gainera, funtsezko aurrerakuntza izan zen, kudeaketa administratiboak hobera egin zuelako eta, horrez gain, zerga-agirien fidagarritasuna zein zehaztasuna ere bermatu zirelako.

Kudeaketa digitala eta aginte-taulak

2023an, Mercabilbaoren eraldaketa digitalerako prozesuak beste mugarri bat erdietsi zuen, bere web-atarian bisitaldien kudeaketarako modu integratu berritzailea sortzean. Tresna horri esker, sarrerak eskatzeko, baimentzeko eta kontrolatzeko prozesuak oso-osorik digitalizatu zirenez, eskuzko izapideen premia desagertu zen, eta esperientzia arinagoa, eraginkorragoa eta seguruago eskaini zitzaien bisitariei nahiz merkatuko arduradunei.

Klik bakar batzuen bidez, bazegoen sarrera erabateko modu automatizatuan kudeatzerik, denborak nahiz baliabideak hobetzeko eta uneko bertako kontrol zorrotza bermatzeko. Aldi berean, Mercabilbaok aginte-taula integrala garatu zuen, salmenten eta merkaturako sarreren ikuspegi global eta xehatua eskaintzeko eta, horrela, unean bertan eguneratzeko.

Berehalako komunikazioa eta aplikazio integrala

2024an,merkatu handizkariak beste urrats bat eman du bere digitalizaziorako prozesuan, WhatsApp bidez jakinarazteko plataforma berritzailea abian jartzean. Izan ere, txikizkariei, garraiolariei eta merkatuko gainerako erabiltzaileei ohartarazpenak, eguneraketak eta oroigarriak berehala bidaltzea dauka helburu.

Tresna horrek komunikazioa oso-osorik eraldatu duenez, informazio garrantzitsua igortzen da unean bertan. Hori dela eta, eraginkortasun eragilea lortu da.

Horrez gain, berrikuntzarekin daukan etengabeko konpromisoaren barruan, Mercabilbaok aplikazio mugikor berria sortu nahi du, zerbitzu guztiak plataforma bakar batean biltzeko eta erabiltzaileei erabat elkarreragilea nahiz intuiziozkoa den esperientzia eskaintzeko. Aplikazio horrek online kudeaketak edozein gailu mugikorraren bitartez egiteko aukera emango duenez, erabiltzaileak merkatuko zerbitzu guztietan sartu ahal izango dira eroso-eroso eta eraginkortasunez.

deia.eus

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak

boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten