menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Eskualdeko lehiakortasun indizearen hirugarren edizioko batzordeak azterlan bat argitaratu du Europar Batasuneko 263 eskualdeei buruz. Txosten horretan argibide baliagarriak ematen dira eskualdeek beren emaitza ekonomikoak hobetu ditzaten.

Oro har, 2016ko emaitzak bat datoz 2013koekin. Berriro ikus daiteke patroi poliozentrikoa jarraitzen dutela, hau da, hiriburuak eta metropoli eremuak direla lehiakortasunaren motor nagusiak, eta haien hedapen-uhina nabaria dela Europa ipar-mendebaldean, baina askoz ere gutxiago sumatzen dela Europar Batasuneko ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeetan. Kasu askotan aldaketa handiak nabaritzen dira herrialde beraren barruan, hiriburuaren eskualdeak gainerakoek baino askoz emaitza hobeak dituelako.

2010ean eta 2013an argitaratutako aurreko bi edizioekin alderatuta, puntuazioa hobetu dute Maltak eta Frantzia, Alemania, Suedia, Portugal nahiz Erresuma Batuko zenbait eskualdek; aldiz, puntuazioek okerrera egin dute Txipren eta Grezia, Irlanda eta duela gutxi Holandako zenbait eskualdetan. Batasunaren hegoaldeko eskualdeetan, oro har, egonkor mantendu da lehiakortasuna.

2016ko edizioak badu nobedade bat: web tresna interaktiboa. Horri esker, analisi zehatzagoa egiteaz gain, posible da eskualde bakoitza konparatzea antzeko per capita BPGak dituzten beste eskualde batzuekin edo Batasuneko eskualde guztiekin. Orain, erabiltzaileek errazago ikus dezakete zein mailatan dagoen beren eskualdea berrikuntzan, gobernantzan, garraioan edota azpiegitura digitaletan, bai eta osasun neurriei edo giza kapitalari dagokienean. Era berean, tresna hori bereziki diseinatuta dago eskualdeek errazago identifika ditzaten beren indar-guneak, gabeziak eta inbertsio-lehentasunak, beren garapen estrategiak garatzeko orduan.
Eskualdeko lehiakortasun indizea (RCI) 2010ean jarri zen martxan, eta hiru urterik behin argitaratzen da. Txosten horri esker, eskualdeek aztertu eta baloratu egin dezakete nolako bilakaera izan duten denboran eta beste eskualde batzuekin alderatuta.

RCIk hamaika zutabe ditu, lehiakortasunaren alderdi desberdinak deskribatzeko. Indizeak eskualde bakoitzaren indar-guneak eta ahuluneak ebaluatzen ditu zutabe horiei esker.
Hiru taldetan sailkatzen dira: oinarrizko taldea, eraginkortasunaren taldea eta berrikuntzaren taldea. Oinarrizko taldeak bost zutabe dauzka: 1) erakundeak; 2) egonkortasun makro-ekonomikoa; 3) azpiegiturak; 4) osasuna, eta 5) oinarrizko hezkuntza. Zutabe horiek edozein ekonomiaren oinarrizko motorrak irudikatzen dituzte.

ec.europa.eu

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Biki Digitalak eta 4.0 industria

boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten