menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Berrikuntzako adierazleen Europako urteroko koadroak ebaluazio konparatibo bat egiten du EBko Estatu kideetako ikerketaren eta berrikuntzaren errendimenduari buruz, eta baita ere aukeratutako hirugarren herrialde batzuei buruz. Horrez gain, beren ikerketa eta berrikuntzako sistemen indar-guneak eta ahuluneak ere nabarmentzen ditu.

Ikerketa horren bidez herrialdeek jakin dezakete nora bideratu beren ahalegina, berrikuntzaren errendimendua sustatzeko.

Europako adierazleen aurtengo koadroak dio EBko berrikuntzaren errendimenduak hobetzen jarraitzen duela, eta aurrerapenak azkartu egin direla azken urteotan. Asmoa da etorkizun hurbilean ere hobetzen jarraitzea, baina aurrerapenak oso desberdinak dira EBko herrialde batzuen eta besteen artean.

Globalki, EBk bere posizioa hobetzen jarraitzen du Estatu Batuekin, Japoniarekin eta Kanadarekin alderatuta. Atzean gelditu da Hego Koreari dagokionez, baina, aurreikuspenen arabera, pixkanaka harrapatuko du datozen urteetan. Txina ere aurreratzen ari da, bertako berrikuntzaren errendimenduak hirukoiztu egiten duelarik EBko hazkunde-tasa. Bestalde, EBk Brasil, India, Errusia eta Hegoafrikak baino askoz errendimendu handiagoa du.

Berrikuntzaren errendimendua hobetu egin da EBn, baina ez Estatu kide guztietan.
2010etik hona, EBko berrikuntzaren errendimendua 5,8 puntu hazi da batez beste. Halere, ez dago konbergentziarik maila baxuena eta altuena duten EBko herrialdeen artean. 2010etik, berrikuntzaren errendimendua hazi egin da EBko hemezortzi herrialdetan, baina murriztu egin da beste hamarretan. Errendimendua hobetu egin da Lituanian, Maltan, Holandan eta Erresuma Batuan, eta okerrera egin du Txipren eta Errumanian.

Kontuan hartuta adierazle konposatu baten bidez kalkulatutako batez besteko errendimendua (Berrikuntzaren Indize Sintetikoa), Estatu Kideak lau talde desberdinetan sailkatzen dira: Danimarka, Finlandia, Luxenburgo, Holanda, Erresuma Batua eta Suedia berrikuntzako liderrak dira, eta beren errendimendua EBko batez bestekoaren gainetik dago. Alemania, Austria, Belgika, Eslovenia, Frantzia eta Irlanda berritzaile indartsuak dira, eta beren errendimendua EBko batez bestekoaren antzekoa da edo apur bat gainetik dago. Txekia, Txipre, Kroazia, Eslovakia, Espainia, Estonia, Grezia, Hungaria, Italia, Letonia, Lituania, Malta, Polonia eta Portugalen errendimendua, berriz, EBko batez bestekoaren azpitik dago. Herrialde horiek berritzaile ertainak dira. Bulgaria eta Errumania berritzaile apalak dira, EBko batez bestekoaren oso azpitik dagoen errendimenduarekin.

Berrikuntzaren adierazle koadroa neurtzeko sistemak lau adierazle mota desberdin eta berrikuntzaren hamar dimentsio bereizten ditu, hau da, guztira hogeita zazpi adierazle desberdin neurtzen ditu. Baldintza-markoek enpresaz kanpoko berrikuntzaren errendimenduaren motor garrantzitsuenak neurtzen dituzte, bere baitan hartuz berrikuntzaren hiru dimentsio: giza baliabideak, ikerketa-sistema erakargarriak eta berrikuntza ahalbidetzen duen ingurunea.

ec.europa.eu

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak

oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten