menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Europar Batasunak hobetzen jarraitzen du berrikuntza arloan bosgarren urtez jarraian. Gainera, 2019an EBk aurrea hartu die Estatu Batuei bigarren urtez.Hori bai, oraindik urrun dago Hego Korea edo Australiaren zenbakietatik.Suedia izan da berriro ere berrikuntzaren liderra EBn, eta atzetik ditu Finlandia, Danimarka eta Herbehereak, “European Innovation Scoreboard 2020” txostenaren arabera.

Txosten horrek dio EBko berrikuntzaren errendimendua hazten ari delakonstanteki, eta EBko herrialdeen arteko konbergentzia gero eta handiagoa dela. EBko berrikuntzaren errendimendua % 8,9 hazi da batez beste 2012tik;hala, hazi egin da EBko 24 herrialdetan, eta hazkunderik handienak Lituania, Malta, Letonia, Portugal eta Grezian gertatu dira.

Berriro ere Suedia izan da EBko berrikuntzaren liderra, atzetik jarraitzen diotelarik Danimarkak, Finlandiak eta Herbehereek.Aurten Luxenburgok ere bat egin du berrikuntzaren liderrekin (lehen berritzaile indartsua zen), eta Portugal, berriz, berritzaile indartsuen taldean sartu da (lehen berritzaile ertaina zen).

Aurtengo azterlanaren ezaugarri nagusietako bat da Erresuma Batua EBtik atera dela.Horrek inpaktu txiki bat izan du EBko berrikuntzaren batez besteko bilakaeran.

Mundu mailan, EB AEBen aurretik geratu da bigarren aldiz.EBk lider izaten jarraitzen du berrikuntzan, Estatu Batuak, Txina, Brasil, Errusia, Hegoafrika eta Indiaren aurretik. 2012az geroztik, handitu egin da EBk Hego Korea, Australia eta Japoniakoarekiko duen jarduera-arraila, eta, aldiz, murriztu egin daEBk Estatu Batuetan, Txinan, Brasilen, Errusian eta Hegoafrikan duen lidergoa.

Bestalde, Espainiaren erregistroak ere gora egin du, baina berritzaile ertainen taldean jarraitzen du oraindik, eta EBko batez bestekoaren azpitik dago.Espainiaren kategorian, hots, berritzaile moderatuen taldean daude, orobat, Txekiar Errepublika, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Eslovakia eta Eslovenia; aldiz, Bulgaria eta Errumania “berritzaile apalak” dira eta Europako batez bestekoaren azpitik daude.

Denboran zehar, Espainian berrikuntzak hobera egin du Europako batez bestekoarekin alderatuta, 2014an eta 2015ean erregistratutako beherakada alde batera utzita.

Espainiak baditu indargune batzuk, hala nola, berrikuntzaren aldeko ingurunea, gizabaliabideak (goi-mailako graduatuen prestakuntza) eta enpleguan duen inpaktua (zenbait enpresa eta jardueratako enplegua). Espainiak puntuazio altua du orobat doktoretza berrietako graduatuetan, produktu berritzaile berrien salmentan, banda zabalaren sarpen-mailan eta hezkuntza tertziarioko ikasketak dituzten pertsonen kopuruan.

Dena den, ahuluneak ere baditu, hala nola, ikerketan eta garapenean eginiko inbertsioa eta konpainia berritzaileen arteko elkarteak. Halaber, oso maila baxuan daude ezagutzan intentsiboak diren zerbitzuen esportazioak, produktu edo prozesu berritzaileak garatzen dituzten ETEak eta enpresa sektorearen I+G-ko gastuak.

Espainia EBko batez bestekoaren gainetik dago hainbat arlotan, besteak beste, hamar langile edo gehiagoko enpresen sorkuntzan, zerbitzuetako enplegu-tasan eta BPGaren urteko batez besteko aldaketan, baina batez bestekotik urrun gelditzen da beste batzuetan, hala nola, hamar milioiko biztanle-multzoanI+G-ko gastu handiena egiten duten enpresen portzentajean edo manufaktura-industriako enplegu-kuotan.

ec.europa.eu

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko

boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten