menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Europako Batzordeko berrikuntzako adierazleen taularen (European Innovation Scoreboard) 2024ko edizioaren arabera, EBko berrikuntza-jarduerak hobera egiten jarraitzen du etengabe, 2017tik %10 igo delako; eta 2023 zein 2024 artean, %0,5. Estatu kide gehienek euren errendimendua hobetu dute, baina aldaketa handiak daude batzuen eta beste batzuen artean. Europako berrikuntzako adierazleen taularen arabera, Danimarka EBko herrialde berritzaileena da.

Emaitzen arabera, Europako berrikuntzako adierazleen taulak lau jarduera-taldetan banatzen ditu estatu kideak:

  • berrikuntzako liderrak
  • berritzaile handiak
  • berritzaile moderatuak
  • berritzaile berriak

Honako hauxe kontuan hartzen duten 32 adierazle ditu oinarri: ekonomia, enpresak eta espiritu ekintzailea, berrikuntza-profilak, gobernantzaren eta politiken esparrua, klima-aldaketa eta demografia.

2023 eta 2024 artean, berrikuntzaren arloko jarduera nazionalak gora egin du 15 estatu kidetan, behera egin du 11tan eta Kroaziak egonkor jarraitzen du. Berriro ere, Danimarka Europar Batasuneko herrialde berritzaileena da; eta, ondoren, Suedia, 2017tik 2022ra sailkapen-burua izan bazen ere.

Bestetik, bi herrialde beste talde batean daude orain. Estonia berritzaile handia da orain, bertako hazkuntza-joera etengabea izan delako 2017tik. Belgika, ordea, berritzaile handien kategoriara jaitsi da, nahiz eta oraindik sailkapen nagusiko bosgarren postuan dagoen. Espainiari dagokionez, berritzaile moderatuen taldean dago 14. postuan.

Berrikuntzaren azterketa globala

Azterketa zabalagoaren arabera, agerikoa da oraindik ere 2024an Hego Korea dela berrikuntzaren arloko lehiakide global handiena. Bestetik, Txina Japoniaren aurretik dago gaur egun, eta, apurka-apurka, aldea murrizten ari da Europar Batasunarekin.

Munduko testuinguruan, Europaren egoera sendoa da, emaitza onak lortu dituelako adierazle gehienetan, baita honako hauexetan ere: produktuetan nahiz prozesuetan berrikuntzak ezartzen dituzten ETEak eta ingurumenarekin lotutako teknologiak. Gainditu behar dituzten erronkei dagokienez, honako hauexek nabarmentzen dira: aktibo intelektualak, ETE berritzaileen arteko lankidetza eta enpresa-sektoreko I+Gko gastua.

Liderren eta berritzaile berrien artean dauden aldeak

Berrikuntzako liderrek ikerketa-sistema erakargarriak dituzte, eta indartsuak dira digitalizazioan. Berritzaile handiek, ordea, indar adierazgarriak dauzkate euren berrikuntza-ekosistemetan. Berritzaile moderatuen artean, joera onak antzematen dira; esate baterako, ikerketako lankidetzaren garapena. Bestetik, berritzaile berrien ibilbide orokorra ona izan da haien errendimenduari begira, nahiz eta oraindik atzeratuegi dauden.

2017tik 2024ra, berritzaile handien eta moderatuen arteko aldeak zertxobait murriztu diren arren, are nabariagoak dira liderren eta berritzaile berrien artean. Era berean, alde geografiko iraunkorrik ere badago Europako iparraldearen eta mendebaldearen artean, lider eta berritzaile handi gehienak bertan daudela kontuan hartuta, hegoaldeari eta ekialdeari dagokienez.

Europako berrikuntzako adierazleen taulak tresna elkarreragile eguneratua eskaintzen du, herrialdeen arteko erkaketa pertsonalizatuak egiteko, eta honako hauxe erakusten da bertan: indarrak, ahuleziak, joerak eta adierazleen arteko korrelazioak. Arduradun politikoei, ikertzaileei eta alderdi interesdunei berrikuntzaren egoera ulertzen laguntzea da helburua, Europa osoan berrikuntza hobetzen laguntzen duten datuetan oinarritutako politikak egiteko asmoz.

ec.europa.eu

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9

boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten