menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Zenbatespenen arabera, 2023an, Euskadik 2.005 milioi euro inbertitu zituen I+G+b-n, hau da, aurreko urtean baino %11,7 gehiago eta 2020an baino %35 gehiago. Horren bidez, 2.700 milioitara iristeko helburua bete nahi du, hau da, 80.000 milioietatik hurbil dagoen BPGd-ren %3.

Europar Batasunak adierazitakoaren arabera, I+Gko inbertsioa BPGd-ren %3koa izan dadin, "2.700 bat milioi inbertitu beharko genituzke, eta, Europaren berpizkunde hori lortzeko asmoz Draghi txostenean adierazitakoa erdietsi nahi izango bagenu, 3.800 milioietara heldu beharko ginateke", Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Manuel Salaverría presidenteak azaldu duenez.

Egia esan, Euskadik I+Gn egindako inbertsioa bere gehieneko historikora iritsi zen 2023an, 2.000 milioiak gainditu zituelako lehen aldiz, Eustat-Estatistikaren Euskal Erakundeak ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruz egindako estatistikaren arabera, hau da, aurreko urtean baino 208 gehiago. Inbertsio hori BPGd-ren %2,16koa denez (baita serie historikoko datu onena ere), autonomia-erkidegoak badu 27ko EBko 2022ko datuarekiko aldea murrizterik, orduan BPGd-ren %2,27koa zelako.

Azterlanean, iturri guztietan lortutako gehikuntza nabarmentzen da, baina, batez ere, goi-mailako irakaskuntzakoa, I+Gn egin zuen inbertsioa %31,9 hazi zelako, 13 milioietatik 51 milioietara igotzean.

Horiek horrela, finantzaketa pribatua 1.111 milioi gehitu zen, hau da, aurreko urtean baino 107 milioi gehiago (%10,7 gehiago). Administrazio publikoetakoa, ordea, 608 milioietatik 681 milioietara igo zen (2022an baino %11,9 gehiago); eta nazioarteko inbertsiogileek egindakoa, 144 milioietatik 160 milioietara (%10,9).

Eustatek egindako azterlanean, beste datu bat nabarmendu beharra dago, hau da, euskal lan-merkatuan talentu zientifikoak eta ikertzaileak izandako hazkuntza. Hain zuzen ere, I+Gko jarduerekin lotutako arduraldi osoko profesionalen kopurua 21.700etik 23.300era igo zen, hau da, Euskadiko biztanle aktiboen %2,21. Ehuneko hori, beraz, Europako batezbestekoa baino askoz ere handiagoa da, 2022an %1,53koa izan zela kontuan hartuta.

Euskal I+Gren eta berrikuntzaren ekosisteman, azpiegitura teknologikoak funtsezkoak dira, eta, haien artean, Euskadiko parke teknologikoen sarea nabarmentzen da. Sare horrek zenbait instalazio ditu Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Bertan, hain zuzen ere, 660 enpresa daude finkatuta, 22.000 lagunek lan egiten dute eta okupazioa %90etik gorakoa da. Hori dela eta, hazkuntzarako eta hedapenerako fasean dago euskal lurralde guztietan.

Hona hemen Bizkaiko berritasunak: batetik, Abanto campusa ireki denez, funtsezkoa izan da Euskadi energiaren arloan lekuratzeko orduan; eta, bestetik, behar besteko hitzarmena sinatu da, Zorrotzaurreko uhartean Bilbao campusa sortzeko. Era berean, Ortuella campusa ere garatu da elikaduraren arloko berrikuntzarako polo moduan, eta honako hauexen proiektu estrategiko berriak ere aurkeztu ziren Zamudio/Derion: CFAA, EIC, Faes Farma edo Sener.

eleconomista.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak

boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten