Euskal AE herrialde "berritzaile indartsuen" taldean dago, European Innovation Scoreboard 2022an
wifi 2022-11-07
wifi 2022-11-07
Berrikuntza-adierazleen European innovation scoreboard (EIS 2022) panelak 0,597ko balioa lortu du Euskal AEn, 27-EBko batez bestekoa (0,542) baino puntuazio handiagoa, Eustaten datuen arabera.
Datu horrek Euskal AE herrialde berritzaile indartsuen taldean kokatzen du, 27-EBn erregistratutakoaren % 100etik % 125era bitarteko batez bestekoa lortu baitu, zehazki, % 110,1ekoa. Bestalde, Espainia herrialde berritzaile moderatuen artean dago, 0,481eko balioarekin.
Berrikuntza-adierazleen Europako panela – EIS 2022 – lau bloketan egituratzen da, eta horietan 12 berrikuntza-dimentsio biltzen dira, guztira 32 adierazletarako. "Esparru-baldintzak" eta "Inbertsioak", Euskal Autonomia Erkidegoa nabarmentzen den berrikuntza-blokeak
Lehen blokean, "ESPARRU-BALDINTZAK" delakoan (enpresetatik kanpoko berrikuntzaren inguruko emaitzen eragile nagusiak neurtzen dituzte), Euskal AEk 0,66 puntu lortu ditu, eta 0,46 EBk; gainera, gure Erkidegoak Europako batezbestekoa baino puntuazio hobea lortu du hura osatzen duten hiru dimentsioetan:"Giza baliabideak", "Ikerketa-sistema erakargarriak" eta "Digitalizazioa".
"Giza baliabideak" dimentsioan kualifikazio handiko eta berrikuntzarako funtsezko elementu gisa bideratutako lanerako indarraren erabilgarritasuna neurtzen da. Dimentsio hori osatzen duten hiru adierazleak nabarmentzen dira Europako batezbestekoarekin alderatuta: ‘25 eta 34 urte bitartean zientzian eta teknologian graduatutako doktore berriak’ milako 1,05era iristen dira EAEn, eta EB-27n, berriz, milako 0,70 dira; ‘Hirugarren mailako hezkuntza duten 25 eta 34 urte bitarteko biztanleen ehunekoa’ % 50,4ra iristen da, eta Europar Batasuneko batezbestekoa, berriz, % 41,2an da, eta dimentsio horretako hirugarren adierazlean, ‘Etengabeko hezkuntza duten 25 eta 64 urte bitarteko biztanleen ehunekoa" delakoan, erkidegoa % 12,7ra iritsi da, eta EB, % 10,8ra.
"Ikerketa-sistema erakargarriak" dimentsioak sare zientifikoaren nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du; hura hiru adierazlek osatzen dute, eta hiruretan Euskal AE nabarmentzen da EB-27ren aldean. Hala, "Milioi biztanleko nazioarteko lankidetzan oinarrituta eginiko argitalpen zientifikoen" kopurua 1.957 da Euskal AEn, eta Europan, berriz, 1.181. "Nazioartean gehien aipatutakoen % 10en arteko argitalpen zientifikoen" ehunekoan (bikainak deituak), Euskal AEren balioa % 10,40 da, eta % 9,79 EB-27n, eta, azkenik, ‘Atzerriko doktoreak herrialdeko doktore kopuru osoaren portzentaje gisa’ deritzonean, Euskal AEk % 29,15 lortu du, eta EB-27ak, % 17,81.
Aztertutako lehen blokearen hirugarren dimentsioa "Digitalizazioa" da, eta teknologia digitalaren maila neurtzen du. Bi adierazle biltzen ditu, eta Euskal AE bietan nabarmentzen da. "Banda zabala sartzea" adierazlean, % 66,3ko puntuazioa du, eta EB-27k, % 52,0koa. Halaber, ‘Batezbestekoak baino trebetasun digital gehiago dituzten pertsonen’ adierazlean, erkidegoak % 37,0ko puntuazioa du, eta, hala, Europar Batasunarena gainditzen du (% 26,0).
"INBERTSIOAK" bigarren blokea da, eta, hartan, ikerketako eta berrikuntzako inbertsio publikoa eta pribatua neurtzen da; Euskal AEk 0,66 puntu lortu ditu, Europako batezbestekoa baino (0,59) puntuazio hobea. Hiru dimentsio aztertzen dira, eta, haietako bitan, "Enpresen inbertsioa" eta "Informazio-teknologien erabilera" dimentsioetan, Euskadik EBk baino puntuazio hobea du; beste batean, berriz, ‘Finantzaketa eta laguntza’ dimentsioan, Europak du puntuazio altuagoa.
“Enpresen inbertsioa”. Dimentsio horrek enpresek berrikuntza sortzeko egiten dituzten I+Gko eta I+Gkoak ez diren inbertsioko hiru adierazle hartzen ditu barne. Haietako bitan, “Enpresa-sektorearen I+Garen inguruko gastua BPGd-aren % gisa” eta “Enplegatu bakoitzeko berrikuntzako gastua enpresa berritzaileetan”, Euskadi Europar Batasunaren aurretik dago: % 1,59 eta % 1,53, eta 11.004€ eta 7.484€, hurrenez hurren. Hala ere, “Berrikuntzako gastua I+G gabe (negozio-zifraren gaineko %)” adierazlean, Europar Batasuna (% 0,80) erkidegoaren (% 0,69) gainetik dago.
“Informazio-teknologien erabilera”. Dimentsio horrek informazio-teknologien erabilera hartzen du, bi adierazleren bidez. Lehenengoan, “Enplegatuei IKTen inguruko prestakuntza ematen dieten enpresak” delakoan, Euskadik EB gainditzen du: 37,9 eta 20,0, hurrenez hurren. Bigarrenean, “IKTetako enplegatu espezialistak” delakoan, EBk gainditzen du Euskal AE: 4,5 eta 3,4, hurrenez hurren.
Azkenik, “Finantzaketa eta laguntza” dimentsioan, berrikuntza-proiektuetarako dagoen finantzaketa eta ikerketa- eta berrikuntza-jardueretarako gobernuen laguntza neurtzen dira. Dimentsio horretan, hiru adierazle daude. Haietako batek, “I+Gn inbertitzen duten enpresentzako zuzeneko finantzaketaren eta ezarpen-laguntzaren inguruko politika publikoak” delakoak, datu hobea du Euskal AEn, 0,34, EBn baino, 0,17. Hala ere, beste bi adierazleetan, “Gastu publikoa I+Gn (BPGd-aren gaineko %)” eta “Inbertsioa arrisku-kapitalean (BPGd-aren gaineko %)”, EBk gainditzen du erkidegoa, % 0,78 eta % 0,48, eta % 0,19 eta % 0,11, hurrenez hurren.
“BERRIKUNTZA-JARDUERAK” (enpresen mailan berrikuntzako ahaleginak erakusten dituzte) EISa eta “INPAKTUAK” (enpresen jarduera berritzaileen ondorioak jasotzen ditu) eratzen duten hirugarren eta laugarren blokeei dagokienez, Euskal AEk Europako batezbestekoa baino puntuazio baxuagoa izan du, 0,46koa eta 0,50ekoa izan dute lehenengoan, hurrenez hurren, eta 0,59koa eta 0,62koa bigarrenean. Hala ere, Euskadik EB gainditu duen adierazleetako batzuk nabarmendu daitezke.
Hala, “Elkarlanak” dimentsioan, enpresa berritzaileen arteko eta sektore publikoarekiko elkarlanerako ahaleginak neurtzen dituen dimentsioan, Euskadik puntuazio hobea izan du, 0,65ekoa, eta EB-27k, 0,37koa, bi adierazlerengatik: “Besteekiko lankidetza duten ETE berritzaileak”, eta “Koargitalpen publiko-pribatuak milioi biztanleko”; haietan, erkidegoak 18,12 eta 405,18 puntu izan ditu eta EB-27k, 11,68 eta 133,83, hurrenez hurren.
Azkenik, “Ingurumen-jasangarritasunaren” dimentsioan (hartan jasotzen dira ingurumenean inpaktu negatiboa murrizteko hobekuntzak), Euskal AEk 0,76 puntuan gainditzen du EB-27 (0,61). Posizio hobe hori lortzen da “Baliabideen produktibitatea” adierazlean Euskadik EB-27 gainditzen duelako (2,95 eta 2,23, hurrenez hurren) eta “Industriako PM2.5 partikulen emisioak” delakoan berdinduta daudelako (0,07).
Gainerako dimentsioetan, “Berritzaileak” (merkatuan edo haien erakundeetan berrikuntzak sartu dituzten ETEen proportzioa neurtzen du), produktuaren berrikuntzak eta negozio-prozesuak biak kontuan hartuta, “Ezagutza-aktiboak” (berrikuntza-prozesuetan etekin gisa sortutako jabetza intelektualeko eskubideen modu desberdinak hartzen ditu), “Inpaktuak enpleguan” (hartan jasotzen da enpleguko berrikuntzaren arrakasta ekonomikoa) eta “Inpaktuak salmentetan” (berrikuntza-jardueren ondorioz salmentetan dagoen arrakasta ekonomikoa neurtzen du) direlakoetan, Europar Batasunak Euskal AE gainditzen du, puntuazio handiagoa izan baitu.
2024-08-28
Iraunkortasun2024-08-09
Berrikuntza2024-06-26
Adimen Artifiziala2024-01-08
Digitalizazio2023-10-11
Digitalizazio2021-04-27
IkerketakDigitalizazio2020-06-09
Digitalizazio2020-03-30
Covid19Berrikuntza Soziala2019-07-22
Berrikuntza Soziala2019-07-09
Berrikuntza Soziala2019-06-10
Berrikuntza Soziala2019-06-05
Berrikuntza Soziala2019-04-23
Berrikuntza Soziala2018-01-15
Berrikuntza Soziala2017-04-21
Berrikuntza Soziala2017-02-21
Berrikuntza Soziala2017-01-02
Berrikuntza Soziala2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketak2024-06-26
Adimen Artifiziala2024-05-20
Adimen Artifiziala2024-05-20
Adimen Artifiziala2024-01-04
Adimen Artifiziala2023-11-21
Adimen Artifiziala2023-11-17
Adimen Artifiziala2023-10-17
Adimen ArtifizialaIraunkortasunbarrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: Biki Digitalak eta 4.0 industria