Euskal AE herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta
wifi 2024-10-29
wifi 2024-10-29
Eustatek landutako datuen arabera, Europako berrikuntzako adierazleen panelak –European Innovation Scoreboard EIS 2024– 0,616ko balioa lortu du Euskal AEn, hau da, EB-27 osoan lortutakoa (0,553) baino handiagoa, ‘Esparru-baldintzak’ eta ‘Inbertsioak’ blokeetan lortutako puntuazio onen ondorioz (0,711 eta 0,670, hurrenez hurren). Euskal AE Europako lehen postuan hirugarren mailako hezkuntza duten 25-34 urteko biztanleetan eta doktore graduatu berrietan, giza baliabideen dimentsioan
Euskal AEk lortutako puntuazio hori EBko batezbestekoaren % 111,5 da, eta horrek herrialde berritzaile sendoen taldearen mailan kokatu du, hau da, EB-27k erregistratutako batezbestekoaren % 100 eta % 125 artean daudenen taldean. Bestalde, Espainia herrialde berritzaile moderatuen taldean kokatu da 0,497ko balioarekin (Europako batezbestekoaren % 89,9).
Europako berrikuntzako adierazleen panelaren –EIS 2024– bidez, herrialdeetako ekonomiek berrikuntza-jarduerak egiteko zenbateko ahalmena duten eta zer mailatan garatzen dituzten neurtu nahi da. Lau jarduera-bloke nagusitan egituratuta dago. Bloke horietan, guztira 32 adierazle jasotzen dituzten 12 berrikuntza-dimentsio lantzen dira. Lortutako puntuazioaren eta Europako batezbestekoarekin alderatuta duten posizioaren arabera, EB-27ko herrialdeak lau kategoriatan banatuta daude:
Bestalde, EISa etengabe berrikusketa egiten zaion adierazle-panel bat da. Urtero aldaketak egiten dira, bai osatzen duten adierazleetan, bai kalkulatzeko formulan. Aldaketa horiek direla eta, ezin da alderaketarik egin aurreko urteetan argitaratutako EISekin. EIS bakoitzean, zortzi urterako datuak ematen dira (2017-2024 aldikoak EIS 2024ren kasuan), eskuragarri dauden azken datuak erabilita.
Lehen kategorian (berrikuntzan liderrak diren herrialdeak), Europar Batasuneko batezbestekoaren % 125etik gorako puntuazioa lortu duten herrialdeak daude, eta lau hauek dira: Danimarka (0,750), Suedia (0,734), Finlandia (0,706) eta Herbehereak (0,695). Nolanahi ere, berrikuntzan lehen postuan dagoen herrialdea Suitza da (0,765).
Bigarren taldean (herrialde berritzaile sendoak), batezbestekoaren % 100etik % 125era bitarteko puntuazioa lortu duten herrialdeak daude. Talde honen barruan, zortzi herrialde daude: Belgika (0,683), Austria (0,642), Irlanda (0,626), Luxenburgo (0,619), Alemania (0,617), Zipre (0,587), Estonia (0,579) eta Frantzia (0,575). Euskal AE, 0,616ko puntuazioarekin, talde honen mailan egongo litzateke, Zipre eta Alemania artean, EB-27ren batezbestekoaren % 111,5era iritsi izanaren ondorioz.
Ondoren, hirugarren taldean (herrialde berritzaile moderatuak), batezbestekoaren % 70etik % 100era bitarteko puntuazioa lortu duten herrialdeak daude, eta bederatzi dira; beheranzko puntuazio-ordenaren arabera: Eslovenia, Espainia, Txekia, Italia, Malta, Lituania, Portugal, Grezia eta Hungaria. Puntuaziorik handiena Esloveniak lortu du (0,503), eta txikiena, berriz, Hungariak (0,390).
Azkenik, laugarren taldean (garabidean dauden herrialde berritzaileak), batezbestekoaren % 70etik beherako puntuazioa lortu duten herrialdeak daude, eta sei dira: Kroazia, Polonia, Eslovakia, Letonia, Bulgaria eta Errumania. Lehenak 0,385eko puntuazioa lortu du eta azkenak, berriz, 0,188koa.
EISek dituen lau bloke nagusietan, Euskal AE bi bloketan nabarmendu da Europako batezbestekoarekin alderatuta, hain zuzen ere ‘ESPARRU BALDINTZAK’ eta ‘INBERTSIOAK’ blokeetan.
Lehen blokean (‘ESPARRU-BALDINTZAK’), berrikuntza-emaitzetan eragina duten enpresen kanpoko eragile nagusiak neurtzen dira, eta Euskal AEn 0,71eko puntuazioa lortu da (0,50 Europar Batasunean). Gainera, gure Erkidegoak Europako batezbestekoa baino puntuazio hobea lortu du blokea osatzen duten hiru dimentsioetan: ‘Giza baliabideak’, ‘Ikerketa-sistema erakargarriak’ eta ‘Digitalizazioa’.
‘Giza baliabideak’ dimentsioan, kualifikazio handiko eta berrikuntzarako funtsezko elementu gisa trebatutako lan-indarraren erabilgarritasuna neurtzen da. Dimentsio horretan lortutako puntuazioa 0,78 izan da (Suediak eta Luxenburgok baino ez dute gainditu), eta Europako batezbestekoa 0,49 da. Dimentsio honetan, Europako batezbestekoarekin alderatuta, dimentsioa osatzen duten hiru adierazleak nabarmendu dira. ‘Zientzian eta teknologian graduatutako 25-34 urteko doktore berriak’ milako 1,31ra iritsi dira Euskal AEn, eta EB-27n, berriz, milako 0,80ra. EB-27 mailan gure erkidegoa Luxenburgok bakarrik gainditu du (milako 1,40). Gainera, ‘Hirugarren mailako hezkuntza duten 25-34 urteko biztanleen ehunekoa’ % 66,0ra iritsi da Euskal AEn, eta horrek lehenengo lekuan kokatzen du EB-27ren barruan, proportzioa % 43,1ekoa baita. Dimentsio horren hirugarren adierazlean (‘Etengabeko hezkuntza duten 25-64 urteko biztanleen ehunekoa’), Euskal AEn lortutako balioa % 13,5ekoa izan da, eta kasu honetan ere EB-27n lortutakoa baino handiagoa izan da (% 12,8).
‘Ikerketa-sistema erakargarriak’ dimentsioak, oinarri zientifikoaren nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du, eta Euskal AE (0,56) EB-27ren gainetik nabarmendu da (0,44). Dimentsioak hiru adierazle ditu, eta, berriz ere, Euskal AE hiruretan nabarmendu da. Horrela, ‘Nazioarteko lankidetzan egindako argitalpen zientifikoak mila biztanleko’ adierazleak 1.984,1eko balioa lortu du Euskal AEn, eta 1,267,7koa Europan. ‘Nazioartean gehien aipatu direnen % 10aren arteko argitalpen zientifikoen’ (bikain deitutakoen) ehunekoari dagokionez, Euskadiko balioa % 9,81ekoa izan da, eta EB-27koa, berriz, % 9,78koa. Azkenik, ‘Atzerriko doktoreak herrialdeko doktoreen guztizko kopuruaren ehuneko gisa’ adierazlean, Euskal AEk % 31,13ko balioa lortu du, eta EB-27k, berriz, % 22,66koa.
Azkenik, aztertutako lehen blokeko hirugarren eta azken dimentsioak (‘Digitalizazioa’) teknologia digitalen maila neurtzen du, eta Euskal AEn 0,84ra iritsi da eta EB-27n 0,60ra. Blokeak bi adierazle ditu, eta Euskal AE bietan nabarmendu da. Izan ere, ‘Banda zabalaren barneratzea’ adierazlea % 81,3ra iritsi da Euskal AEn eta % 60,2ra EB-27n, eta ‘Batezbestekoa baino trebetasun digital handiagoak dituzten pertsonak’ adierazlearen kasuan, berriz, Europar Batasunak % 27,3ko balioa lortu du, eta Euskal AEkoa nabarmen izan da handiagoa, % 35,5ekoa izan baita.
Bigarren blokean (‘INBERTSIOAK’), ikerketan eta berrikuntzan egindako inbertsio publikoa eta pribatua neurtzen dira. Euskal AEk 0,67ko puntuazioa lortu du, eta Europako batez besteko puntuazioa baino handiagoa izan da (0,58 Europan). Bloke horretan beste hiru dimentsio aztertzen dira, eta, berriz ere, hiruretan (‘Finantzaketa eta laguntza’, ‘Enpresen inbertsioa’ eta ‘Informazioaren teknologien erabilera’) Euskadik EBk baino puntuazio handiagoa lortu du.
‘Finantzaketa eta laguntza’ dimentsioak berrikuntza-proiektuetarako finantzaketaren eskuragarritasuna eta gobernuek ikerketa- eta berrikuntza-jardueretarako emandako laguntza baloratzen ditu. Euskal AEn 0,63ko puntuazioa lortu da, eta EB-27n 0,61ekoa. Hiru adierazle biltzen ditu. Adierazle horietako bat ‘I+Gan inbertitzen duten enpresentzako zuzeneko finantzaketaren eta zerga-laguntzaren inguruko politika publikoak’ da, eta Euskal AEko datua (0,33) EBkoa baino hobea izan da (0,19). Gainerako bi adierazleetan (‘I+Gan egindako gastu publikoa BPGarekiko’ eta ‘Arrisku-kapitalean egindako inbertsioa BPGarekiko’), berriz, EB Euskal AEren gainetik geratu da (% 0,73 eta % 0,48, eta % 0,17 eta % 0,12, hurrenez hurren).
‘Enpresen inbertsioa’ dimentsioan, Euskal AEk 0,72ko puntuazioa lortu du, eta EBk 0,59koa, eta puntuazio horrekin EB-27ko sailkapenaren goialdean kokatu da, Alemaniaren, Belgikaren eta Suediaren atzetik. Dimentsioak I+Gari eta enpresek berrikuntza sortzeko egiten dituzten beste berrikuntza-gastu batzuei lotutako hiru inbertsio-adierazle biltzen ditu. ‘Enpresa-sektorearen I+Gko gastua BPGren % gisa’ adierazlean eta ‘Enplegatu bakoitzeko berrikuntza-gastua enpresa berritzaileetan’ adierazlean, Euskadi Europaren aurretik kokatu da (% 1,60 eta % 1,48, eta 12.170 € eta 7.505 €, hurrenez hurren). ‘I+G gabeko berrikuntza-gastua negozio-zifrarekiko’ adierazlean, berriz, Europar Batasuna Euskal AEren aurretik kokatu da (% 0,78 eta 0,69, hurrenez hurren).
‘Informazioaren teknologien erabilera’ dimentsioan Euskadiko balioa EB-27koa baino handiagoa izan da (0,66 eta 0,54, hurrenez hurren). Dimentsio horrek informazioaren teknologien erabilera neurtzen du bi adierazleren bidez. Lehenengo adierazlean (‘Enplegatuei IKTen inguruko prestakuntza ematen dieten enpresak’), Euskadiko balioa EBkoa baino handiagoa izan da (% 31,5 eta % 22,4, hurrenez hurren), eta, bigarrenean (‘IKTetan espezializatutako enplegatuak’), EBko puntuazioa Euskal AEkoa baino handixeagoa izan da (4,8 eta 4,5, hurrenez hurren).
Azkenik, EISa osatzen duten hirugarren eta laugarren blokeei dagokienez, ‘BERRIKUNTZA-JARDUERAK’ blokeak enpresek egindako berrikuntza-ahaleginak jasotzen ditu, eta ‘INPAKTUAK’ blokeak, berriz, enpresen berrikuntza-jardueren ondorioak. Bi blokeetan, Euskal AEk Europako batezbestekoa baino puntuazio txikiagoa lortu du (0,46 eta 0,47, eta 0,61 eta 0,66, hurrenez hurren). Hala ere, bloke hauetako bi dimentsiotan Euskadi EBren aurretik kokatu da.
Horrela, enpresa berritzaileen arteko eta sektore publikoarekiko lankidetza-ahaleginak neurtzen dituen ‘Lankidetzak’ dimentsioan, Euskadik EB-27k baino puntuazio hobea lortu du (0,61 eta 0,37, hurrenez hurren), honako bi adierazle hauei esker: ‘Beste enpresa batzuekin lankidetzan diharduten ETE berritzaileak’ eta ‘Baterako argitalpen publiko-pribatuak milioi biztanleko’. Adierazle horietan, Euskal AEn 19,87ko eta 341,77ko puntuazioak lortu dira, eta EB-27n, berriz, 12,38koak eta 136,94koak, hurrenez hurren.
Azkenik, ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboa murrizteko hobekuntzak jasotzen dituen ‘Ingurumen-jasangarritasuna’ dimentsioan, Euskal AEk 0,81 puntu lortu ditu, eta EB-27k 0,64 puntu, eta horrek Euskal AE EB-27ko rankineko lehenengo postuan kokatzen du. EB-27rekin alderatuta Euskadik duen egoera hobe hori ‘Baliabideen produktibitatea’ adierazlean eta ‘Industriako PM2.5 partikulen emisioa’ adierazlean (zifra txikia lortzea hobe den adierazle bakarrean) Euskal AEk Europar Batasunak baino datu hobeak lortu dituelako gertatu da (3,13 eta 2,27, eta 0,059 eta 0,062, hurrenez hurren).
Gainerako lau dimentsioak dira ‘Berritzaileak’, merkatuan produktu-berrikuntzak edota beren erakundeetan negozio-prozesuen berrikuntzak sartu dituzten ETEen proportzioa neurtzen duena; ‘Ezagutza-aktiboak’, berrikuntza-prozesuetan errendimendu gisa sortutako jabetza intelektualeko eskubideen motak jasotzen dituena; ‘Inpaktuak enpleguan’, enpleguan egindako berrikuntzaren arrakasta ekonomikoa jasotzen duena; eta ‘inpaktuak salmentetan’, berrikuntza-jardueren ondorioz salmentetan lortutako arrakasta ekonomikoa ebaluatzen duena, eta lauretan Europar Batasuna Euskal AEren aurretik geratu da, puntuazio handiagoa lortu baitu.
2024-12-18
Digitalizazio2024-12-05
Adimen Artifiziala2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketak2024-08-28
Iraunkortasun2024-08-09
Berrikuntza2024-12-18
Digitalizazio2024-01-08
Digitalizazio2023-10-11
Digitalizazio2021-04-27
IkerketakDigitalizazio2020-06-09
Digitalizazio2020-03-30
Covid19Berrikuntza Soziala2019-07-22
Berrikuntza Soziala2019-07-09
Berrikuntza Soziala2019-06-10
Berrikuntza Soziala2019-06-05
Berrikuntza Soziala2019-04-23
Berrikuntza Soziala2018-01-15
Berrikuntza Soziala2017-04-21
Berrikuntza Soziala2017-02-21
Berrikuntza Soziala2017-01-02
Berrikuntza Soziala2024-12-05
Adimen Artifiziala2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketak2024-06-26
Adimen Artifiziala2024-05-20
Adimen Artifiziala2024-05-20
Adimen Artifiziala2024-01-04
Adimen Artifiziala2023-11-21
Adimen Artifiziala2023-11-17
Adimen Artifizialabarrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko