menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

4.0 industrian, gero eta sarriagotan erabiltzen dira biki digitalak. Teknika horri esker, era guztietako sistemak probatzen dira birsorkuntza birtualetan, egituretako ustezko akatsak prebenitzeko, egiazko ingurunean zenbait diseinuren benetako errendimendua edo jardunbidea nolakoa izango den jakiteko eta, horrela, eraginkorragoak izateko. Geure biki digitala edukiko bagenu, ordea?

Sare konplexuen teoria eta biki digitalak integratzean, badago sistema biologikoen portaera unean bertan simulatzerik eta banakako iragarpenak nahiz jarduketak egiterik.

“Gaur egun, ikaskuntza automatikoaren eta bihotzeko biki digitalen arteko sinergiak daudenez, doitasunezko medikuntza egin daiteke kardiologian. Bi teknologiak bateratzean, zehaztasun handiz aurreikusi dezakegu bihotzeko zenbait gaixotasunetan bat-bateko heriotzarako dagoen arriskua, eta banakako tratamenduak garatu ditzakegu arritmiadun gaixoentzat”.

Horixe bera uste du Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitateko AI Research: Health and Medicine, Data Science and AI Institute laborategiko zuzendaria den Natalia Trayanovak. Orain dela egun batzuk, Ramón Areces Fundazioak eta Springer Naturek antolatutako 'Zientzietako Hitzaldien eta Eztabaiden XVII. Zikloan' parte hartu zuen Trayanovak. Ekitaldi horretan, biomedikuntzan ezarritako biki digitalen arloko lau aditu bildu ziren, garapeneko zer unetan gauden eta nolako aurreikuspenak dauden aztertzeko.

“Ez litzateke zoragarria izango geure ordezkari digitala edukitzea, medikuek gure historia medikoa eta osasun-egoera simulatzeko aukera izan dezaten, big datan ezagunak diren elkarreraginen eta gaur egungo jakintza biofisikoen bidez?", bere buruari galdetu zion Trayanovak. “Geure erreplika birtualak gure gaixotasunaren ibilbidea iragarri lezake, aurkako gertaeren inguruko arriskua zenbatetsiko luke eta tratamenduari emandako erantzuna aurreikusiko luke. Hori guztia oso lagungarria izango litzateke erabaki terapeutikoak hartzeko orduan”, erantzun zion bere buruari.

Aurrerakuntza horien abantailen artean, Trayanovak nabarmendu egin zuen “teknika horiek ezartzen direnean, etorkizunean berriro ospitaleratzeko prozesuak eta prozeduren errepikapenak ekiditen direla. Horrela, tratamendua aukeratzen denean, helburua ez da pazientearen gaur egungo egoera bera, pazientearen biharko egoeraren hobekuntza baizik”. Beraz, “biki digitalek etorkizun bikaina dute medikuntzan”, iragarri zuen. Horrez gain, Trayanova honako hauxe ere badela esan beharra dago: Ingeniaritza Biomekanikoko Murray B. Sachs katedraduna, Matematika Aplikatuko zein Estatistikako katedraduna eta Alliance for Cardiovascular Diagnostic and Treatment Innovationeko (Advance) zuzendaria.

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-09-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak

boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten