menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Hainbat enpresak eskuartean dituzten berrikuntza batzuk 2019an gauzatuko dira eta badirudi goitik behera aldatuko dutela zenbait zeregin egiteko modua.

Sakelako malgua

Infinity Flex Display pantailak esperientzia mugikor berri bat eskainiko du, zeinarekin erabiltzaileek aukera izango baitute gauza berriak egiteko, orain terminal konbentzionalekin egin ezin direnak. Telefono konpaktua izango da, banda batekin zabaltzen dena; hala, pantaila inguratzaile handiago bat lortzen da (7,3 hatz-beteko tablet baten tamainakoa), aukera ematen duena hainbat zeregin egiteko eta edukiak bistaratzeko. Ixten denean telefono arrunt bat bezala erabiltzen da.

5G

5G teknologiaren zabalkundeak gaitasun berriak eskainiko ditu konektatutako gailu guztientzat: konexio masiboak eta abiadura ultra-azkarrak.

Zibersegurtasuna

Erasotzaileek gailu konektatuen ezaugarriak aztertzen jarraituko dute ahulune berriak aprobetxatzeko. Baina ez da hori izango urte berriko kezka bakarra. Adituek diotenez, arazo larriak izango ditugu 2019an, batik bat datuen babesari eta pribatutasunari dagokienez.

Adimen Artifiziala

AAk ez du atseden hartzeko premiarik, etengabe eta askoz azkarrago lan egin dezake (gizakiak urtetan lortuko lituzkeen ezagutzak eta gaitasunak eskuratu ditzake) eta, gainera, errore-marjina oso txikia du. Datuak nagusi diren mundu batean, ongi prestatuta daudenek bakarrik biziraungo dute.

Baina AAk badu hain atsegina ez den alderdi bat ere. Erronka berriei aurre egiteko, ezinbestekoa da berriro heztea aurrerapen honek langabezian utziko dituen milioika pertsonak (Txinak aurten AA bidezko telebista aurkezle bat sortu du), teknologien eta robotikaren erabilpen etikoa eta morala lantzea, eta prebentzio lana egitea teknologiak sor ditzakeen adikzioak eta nahasteak tratatzeko, gizartea horrelako arriskuen menpe egongo delako.

Blockchain

Indra-k “2019rako joera teknologiko estrategikoak” txostenean dioen bezala, blockchain teknologian datuak banatu egiten dira zerbitzari desberdinen bitartez eta ez ditu erakunde bakar batek kudeatzen, informazioa deszentralizatua dagoelako (bankuen monopolioa desagerrarazteko); datuak ezin dira aldatu (aldagaitzak dira) eta kriptografikoki babestuta daude, hau da, seguruak dira.

Esperientzia “murgiltzaileak”

Errealitate birtuala errealitate handituarekin eta mistoarekin uztartzean esperientzia murgiltzaile berriak sortuko dira. Hau da, bideo-jokoetan jokatzeko ez da nahikoa izango erabiltzaileak errealitate birtualeko betaurrekoak janztea. Lehen eskutik sentitu nahi du inguru osoak dar-dar egiten duela eztanda bat edo tiro bat gertatzen denean. Ez hori bakarrik, janaria usaindu ahal izango du 360 graduko jangelak dituzten eta esperientzia gastronomiko berri bat eskaintzen duten jatetxeetan.

Zenbait hotel katek dagoeneko eskaintzen dute aukera logela aldatzeko eta 4D esperientzia murgiltzaileak bizitzeko errealitate birtualeko banakako dispositiborik gabe. Ikus-entzunezko proiekzio sistema horrekin esperientzia inguratzaileak bizi daitezke: itsas hondora bidaiatu, Lurraren gainean hegan egin espazio-ontzi batean… eta hori guztia bideo-joko baten mundu birtualean.

Konputazio kuantikoa

Ordenagailu baten indarra handitzeko, besteak beste, bit kopurua handitu behar da. Mekanika kuantikoari esker, zientzialariek bit kuantikoa sortu dute: qubit du izena eta informazio unitate horrek ez dauka 0 edo 1 baliorik, baizik eta biak izan ditzake aldi berean. Hala, konputazio kuantikoarekin milioika kalkulu egin ahal izango dira une berean.

iproup.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten