menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Eraldaketa digitalaren erronkari aurre egiten dioten enpresa gehienek enplegua mantentzen edo handitzen dute, Europako Batzordearen arabera. ?Eraldaketa digitala da ondo ulertzea teknologien olatua, hau da, pertsonen eta enpresen errealitatea aldatzen ari diren berrikuntzen tsunamia. Ulertzea, hari egokitzea eta gai izatea errentagarritasuna ateratzeko?. Horixe esan du Silvia Lealek, gaitasun digitalen arloko Europako Batzordeko aholkulariak eta IE Business School zentroko IKTen eta Berrikuntza Digitalaren Zuzendaritzako Programaren zuzendariak.

Aurrerapen asko daude, ingurua erabat aldatu dutenak: datuen zientzia, Gauzen Internet, adimen artifiziala, smartphone-ak, lainoa, gidatze autonomoa eta hiriko mugikortasunean gertatutako aldaketak, errealitate birtuala eta handitua, robotika, dronak"

Digitalizazioaren funtsa da ulertzea aldaketa horiek ez direla joera edo moda soila, eta aldaketa horiek enpresen kudeaketan aplikatu behar dira. Ez da kontzeptu berri bat, baina errealitate desberdinetara aplikatu denez, halako nahasmen bat sortzen ari da.

Dokumentuak dio horrelako teknologiak barneratzen dituzten enpresek hobetu egiten dituztela beren emaitzak. Inkestatuen %64k positiboki baloratu dute berrikuntza digitalen erabilpena, erdiak baino gehiagok esan dute gehiago fakturatzen dutela eta %14k, berriz, produktibitatea %20tik gora handitu dutela. Txostenak azpimarratu du enpresa handietan ohikoagoa dela horrelako aldaketak egitea. "Ezinbestekoa da egitea. Partidu hau jokatu beharra dago. Ez da aukera bat" baieztatu du Javier Casadok, Everis enpresako "teknologian espezializatutako aholkularitza multinazionaleko- arlo digitaleko arduradunak.
"Ez da erraza, kultura aldatu behar delako, eta ez dugulako ulertzen tsunamiak eragina duela denongan" baloratu du Silvia Lealek. KPMGk CEOErekin batera prestatutako eta ekainaren erdialdera aurkeztutako Perspectivas de la pequeña empresa en España txostenak dio ETEen %20 baino gutxiago direla "berrikuntzaren eta teknologia disruptiboaren" aldeko apustua lehentasun estrategikotzat jotzen dutenak. "Tamaina txikiko enpresentzat zailagoa izan da horrelako aldaketak egitea, batez ere krisialdian. Bizirautea zen euren lehentasuna" adierazi du Casadok.

Bezeroak beti du arrazoia

Edozein dela ere enpresaren tamaina, eraldaketak beti izan behar du arrazoi bat atzean, planteamendu estrategiko bat, alegia. "Argi izan behar da zertarako aldatu behar den" uste du David Shing-ek, AOL erraldoiko profetak, eta halaxe adierazi du Madrilen eman duen Digital Enterprise Show kongresuan, digitalizazioari buruzko Estatuko ekitaldirik garrantzitsuenetako batean. "Lehenik eta behin, bezeroei edo bezerotzat izan nahi dituzunei entzun behar diezu. Ikusi nolako portaera duten zure markarekin eta nola hobetu daitekeen haiekiko harremana teknologiaren bitartez". "Oraintxe bertan hori da joera nagusia, hots, ez begiratu barnealdera, konpainiaren prozesuetara, baizik eta zure nagusi izango direnengana, kontsumitzaileengana"

adierazi du Javier Casadok; bere esanetan, datuak dira lan hori egiteko tresna garrantzitsuenetako bat. Europako Batzordearen inkestak sakonago aztertu du teoria hori: erantzun duten enpresen %40k adierazi dute digitalizazioari esker hobetu egin dutela bezeroekiko esperientzia eta harremana, eta gorakada hori izan dela hobekuntza garrantzitsuena, lehiakortasunaren hazkundearekin batera.

elpais.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-09-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko

boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten