menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Sistema berriak haizetako-garbigailuaren azalera berbera hartzen du, elektrizitate gutxiago kontsumitzen du eta koefiziente aerodinamiko hobea du. ADAS edo Gidatzen Laguntzeko Sistema Aurreratuak gidatze autonomoaren arloan sortu diren teknologiak dira, zeintzuen xede nagusia baita gure joan-etorriak ahalik eta seguruenak izan daitezela.

Horixe da haizetakoen kasua, ADAS sistemen funtsezko elementua. Bi teknologia horientzat beharrezkoak dira autoaren inguruan gertatzen den guztia detektatzen duten eta informazioa jasotzen duten kamera eta sentsoreak, gero informazio horren arabera jokatzeko, gidariari laguntzeko edo beren kabuz maniobraren bat egiteko. ADAS sistemetako kamera gehienak haizetakoetan instalatzen dira, beti antzeko toki batean: erdian eta goialdean, auto barruko atzerako ispiluaren parean. Hortik goitiko ikuspegi argi eta garbia dute, haizetako-garbigailuen garbitze-eremuan daudelako.

Baina, zer gertatzen da haizetakoak panoramikoak direnean? Horrelako kristalak autoaren sabairaino luzatzen dira, beraz, ADAS sistemen kamerak askoz gorago instalatu daitezke, gidariaren ikuspegia argiagoa izan dadin. Baina arazoa da haizetako-garbigailuak ez direla iristen eremu horretara eta, horregatik, kamerak ezin dira jarri hain goian. Sistema arruntak ere ez dira eraginkorrak haizetakoak oso kurbatuak direnean.

Elon Musk-en konpainiak haizetako-garbigailuen sistema berri baten patentea erregistratu du Model X autoarentzat, hau da, munduko haizetako handiena (Big Sky) duen ibilgailuarentzat.

Tesla-ren sistema berriak mekanismo elektromagnetiko bat darabil, zeinetan beso garbitzaileak errei batzuk baliatzen baititu haizetako osoan zehar transbertsalki mugitzeko. Mekanismo hori kapotaren azpian ezkutatzen da funtzionatzen ari ez denean. Hala, haizetakoaren azalera guztia garbitu daiteke eta posible da ADAS sistemen kamerak gorago instalatzea. Gainera, frikzioa askoz txikiagoa da eta aerodinamika, berriz, hobea, horrek eragina duelarik autoaren kontsumoan. Bestalde, denborarekin herdoildu egin daitezkeen mekanismo asko kendu egin dira.

lavanguardia.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak

boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten