menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Eustaten datuen arabera, barneko I+Gko gastua (Ikerketa eta Garapen Teknologikoa) 1.481,4 milioi eurokoa izan zen Euskal AEn 2019an. Zifra horrek aurreko urtean baino 58 milioi euro gehiago hartzen ditu, % 4,1eko igoera, eta laugarren urtez jarraian finkatu da 2016an hasitako hazkunde-etapa gastuan, zeinak dakarren 2019an beste maximo bat lortu izana gastuaren serie historikoan.

Barneko I+Gk 19.619 pertsona enplegatu zituen Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) 2019an, aurreko urtean baino % 1,8 gehiago. Ikertzaileen kopurua (13.520 pertsona Dedikazio Osoko Baliokidetzan, DOB) % 2,7 hazi zen. Gastuarekin gertatzen den bezala, bai I+Gn lan egiten duten langile guztien kopurua bai ikertzaileena maximo historikoetara iritsi dira 2019an.

BPGri dagokionez, Euskal AEko barneko I+Gko gastua % 1,86koa izan da 2019an, 2018ko % 1,85ekoa baino ehunen bat handiagoa. Europar Batasunarekiko (EB-28) azken datu konparatiboak 2018koak dira, eta EB-28an BPGren % 2,11 zen urte horretan; Espainian, berriz, % 1,24.

Lurralde-xehetasunera joanda, egiaztatu da ezen Erkidegoko barneko I+Gko gastu osoaren % 46,2 2019an Bizkaian egin zela, % 43,3 Gipuzkoan eta % 10,5 Araban. Gastu hori Gipuzkoako BPGren % 2,40 da, Bizkaikoaren % 1,71 eta Arabakoaren % 1,23.

Euskal AEn egindako barneko I+Gko gastuaren % 76,3 enpresen sektoreak egikaritu zuen

Barneko I+Gko gastua egikaritzeko sektoreari dagokionez, gehienek, % 76,3k (1.129,6 milioi euro), Enpresek egin zuten; % 17,1 (253,8 milioi) Goi Mailako Irakaskuntzak egin zuen, eta gainerako % 6,6a (98,0 milioi) Administrazioaren mendeko hainbat Erakundek. Barneko I+Gko gastua egikaritzeko banaketa sektorial hori nahiko egonkor mantendu da azken urteotan. Aurreko urtearen aldean, hiru sektoreek (Enpresak, Administrazio Publikoa eta Goi Mailako Irakaskuntza) barneko I+Gko gastua % 4,6, % 1,6 eta % 2,7 hazi dute, hurrenez hurren

Barneko I+Gko gastuaren finantzaketaren ikuspegitik, finantzaketa publikoa da hazkunderik handiena duena, aurreko urtean baino % 6,3 gehiago, eta emandako 500,8 milioi euroak I+Gko gastu osoaren % 33,8 dira dagoeneko. Sektore horretan, Administrazio Autonomoaren ekarpena da nagusi (408,0 milioi), aurreko urtearen aldean % 8,2 igo baita eta administrazio publikoak 2019an finantzatutako guztizkoaren % 81,5 izan baita –2010ean % 62,9 izan zen–.

Bestalde, administrazio zentralak (69,1 milioi) -% 0,3 jaitsi du bere finantzaketa aurten, eta finantzaturiko guztizkoaren % 13,8ra mugatu du bere partaidetza. Azkenik, aldundiek eta toki-administrazioek (23,7 milioi) % 4,7ko partaidetza izan zuten, eta haien ekarpena ere jaitsi egin zen, -% 3,4, aurreko urtearen aldean. Enpresek 799 milioi euro bideratu zituzten ikerketara, 2018an baino % 3,5 gehiago, hau da, finantzaketa osoaren % 53,9, eta lehen finantzaketa-iturria izaten jarraitu zuten.

Gainerako finantzaketa atzerritik dator, 128,4 milioi eurorekin, eta zifra hori aurreko urtekoaren antzekoa da (+% 0,5); goi-mailako irakaskuntzatik, 45,6 milioi (-% 0,3), eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuetatik, 7,8 milioi, % 15,1eko hazkundearekin. Dedikazio osoko enplegatuak 19.619 izan ziren, eta egikaritze-sektorearen arabera honako hauek izan ziren: Enpresetan, 13.916 pertsona (guztien % 70,9); Goi Mailako Irakaskuntzan, 4.400 (% 22,4); eta Administrazio Publikoan, 1.303 (% 6,7). Nabarmentzekoa da ikertzaileen hazkundea, 13.520 pertsona guztira, % 2,7 igo dena; langile guztien kopuruak, berriz, % 1,8 egin du gora.

2019an I+Gn aritzen ziren langileen % 36,6 emakumeak ziren, 2010ean baino ehuneko 3,2 puntu gehiago

Dedikazio osoko I+Gko langileen % 36,6 emakumeak ziren, aurreko urtean baino ehuneko 0,7 puntu gehiago langile-kopuruan, baina 2010. urtearekiko hazkundea ehuneko 3,2 puntukoa da, eta are 4,9 puntukoa 2005. urtearekiko.

I+Gko egikaritze-sektorea kontuan hartuta, Enpresen sektorean eta Goi Mailako Irakaskuntzan dago emakumeen presentzia kuantitatiboki nabarmenena: 4.316 eta 2.152 emakume, hurrenez hurren, eta 715 emakume, berriz, Administrazio Publikoaren sektorean. Hala ere, termino erlatiboetan, Administrazio Publikoan emakumeak % 54,9 dira, Goi Mailako Irakaskuntzan % 48,9 eta Enpresen sektorean % 31,0.

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten