menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

International Business Machines Corporation (IBM) enpresak dio teknologia funtsezko bilakatu dela azken 10 urteotan. Datorren urtean gure bizitzak markatuko dituzten eta eskualdearen hazkundea bultzatuko duten joerek zerikusia izango dute, besteak beste, datuen erabilerarekin eta lainoko zerbitzuekin.

1) Lainoa: ekonomia digitalaren oinarria

IDCren arabera, enpresen erdia baino gehiago lainoko kudeaketa erabiltzen hasiko da 2022a baino lehen, horretarako baliatuko dituztelarik sare publiko nahiz pribatuak eta kudeaketako teknologia, tresna eta prozesu bateratu hibridoak (multi-cloud).

Nahiz eta lainoko konputazio hibridoak malgutasun handia ematen duen, soilik da baliagarria estandar irekietan oinarritzen bada, horrela, software garatzaileak gai izan daitezen aplikazio bat behin sortu eta edonon exekutatzeko. IBMk horregatik erosi du aurten Red Hat, enpresa liderra estandar irekiko laino hibridoko teknologien hornikuntzan.

2) Garatzaileak: enpresen berrikuntzarako ardatza

Teknologia garatzaileek gero eta presentzia handiagoa dute enpresa guztietan, edozein dela ere konpainiaren tamaina edo sektorea. Hurrengo hamarkadan, garatzaileek gero eta zeresan handiagoa izango dute enpresen erabakietan, eta ez bakarrik maila teknologikoan, baita ere negozioaren berrikuntzan, askotariko teknologiei (lainoa, AA eta software aplikatua) buruz dauzkaten ezagutzak baliatuko baitituzte enpresen arazo handienak konpontzeko.

3) Datuen erabilera: faktore erabakigarria AA erabiltzeko

Gero eta enpresa, kontsumitzaile eta hiritar gehiagok dakite nortzuk diren beren datuen jabeak eta nola erabiltzen dituzten datu horiek. Enpresa guztiek –teknologia arlokoak barne-, gobernuek, enpresa pribatuek eta ekosistema osoak elkarrekin lan egin behar dugu beti errespetatu dadin datuak bezero edo kontsumitzaileenak direla dioen premisa.

Gaur egun badugu arazo bat aldi berean aukera ere badena: Data eta AAren elkarrekiko erabilera. IBMk, datuen erabilera arduratsuari eta teknologia berrien administrazioari buruzko jarraibide guztiak aplikatzeaz gain, antzeko beste konpromiso batzuk sortu ditu; beste antolakunde batzuei eskatu die har ditzatela beren gain konpromiso horiek, eta hori gero eta sarriago gertatuko da datorren hamarkadan.

4) Industria gardenak: blockchain gizateriaren zerbitzura

Industria guztiek baliatu dezakete blockchain teknologia, sektore eta ekosistema guztietan beharrezkoak direlako gardentasuna eta beren inguruneetan egiten dituzten trukeen aldaezintasuna. Blockchain teknologiak aldatu egingo ditu elikagaiak ekoitzi eta banatzeko edo medikamentuen jarraipena egiteko moduak, amaierako kontsumitzaileari konfiantza handiagoa eman nahian. Datorren hamarkadan mugarik gabe aplikatuko da teknologia hau.

5) Edge Computing: teoriatik praktikara

Datorren hamarkadan puntako teknologia izugarri haziko da, 5G teknologia telekomunikazioen industrian inplementatuko baita. Sarearen ertzetako zerbitzari trinko eta eraginkorrek posible dute prozesatzeko potentzia kokatzea probetxugarri den tokietan.

Ertzeko informatika teknologia eraldatzailea izango da, bai datuak fabrika bateko sentsoreetatik datozenean, eta bai txikizkako saltokietan erosten duten kontsumitzaileenak edo enpresa bateko sarera konektatuta dauden dispositibo mugikorrenak direnean. Eta Edge Computing delakoaren aro honetan, teknologia kuantikoa izango da datorren hamarkadara iraultza ekarriko duen teknologia garrantzitsuena, datozen urteetan gehien ikusiko duguna.

america-retail.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak

boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten