menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Private Kit: Safe Paths aplikazioak erabiltzaileen mugimenduei buruzko informazioa partekatzen du, anonimoki eta zerbitzari zentraletatik igaro gabe. Helburua da jendeak jakin dezala COVID-19 birusa duen pertsonaren batekin kontaktuan egon den ala ez, eta agintariei laguntzea agerraldi-gune bihurtu daitezkeen puntu kritikoak kontrolatzen.

Aplikazio honek gure aztarnei jarraitzen die, non egon garen eta norekin topo egin dugun jakiteko, eta gero datu pertsonal horiek partekatzen ditu beste erabiltzaile batzuekin, betiere pribatutasuna mantenduz. Informazio hori lagungarri izan liteke COVID-19aren hedapena geldiarazteko, tresna sortu duen MIT Media Lab-eko (AEBak) lantaldeko lider, Ramesh Raskar-ek azaldu duenez. Private Kit: Safe Paths izeneko aplikazio hori doakoa eta kode irekikoa da, eta MITeko eta Harvard Unibertsitateko (AEBak) ikertzaileek garatu zuten, Facebook eta Uber bezalako konpainietako software ingeniariek lagundurik, zeintzuek euren denbora librean lan egin baitzuten.

Pribatutasun arloko kezkak: Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) eskatu du neurri zorrotzak har daitezela koronabirusaren hedapena geldiarazteko. Horrek esan nahi du infektatutako pertsonak identifikatu eta isolatu behar direla baina, horrez gain, kutsatutako pertsona horiek non eta norekin egon diren aztertu behar dela, pertsona horiei guztiei testak egiteko eta toki horiek guztiak desinfektatzeko. Zenbait herrialdetan, adibidez Txinan, pertsonen telefonoetatik ateratzen zituzten datu horiek, eta Gobernuak prozesatzen zituen. Baina gobernuaren zaintza hori aplikatzea zaila litzateke Estatu Batuak edo Espainia bezala demokratikoagoak diren herrialdeetan. Gainera, kontuan hartu behar da COVID-19a duten pertsonek estigma soziala jasan dutela, horra beste arrazoi bat euren nortasunari buruzko informazioaren pribatutasuna mantentzeko.

Private Kit: Safe Paths aplikazioak pribatutasun arazoak saihesten ditu, kokapenaren datu zifratuak telefono desberdinen artean partekatzen dituelako sare baten barruan, hau da, ez dira igarotzen agintaritza zentral batetik. Horri esker, erabiltzaileek jakin dezakete koronabirus eramaile batekin kontaktuan egon diren ala ez (betiere eramaileak informazio hori partekatu badu), baina eramailea nor den jakin gabe. Koronabirusean positibo ematen duten erabiltzaileek aukera izango dute, nahi izanez gero, euren kokapen datuak osasun agintariekin partekatzeko, eta publiko egin ahal izango dituzte gero.

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten