menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Badira klima aldaketa arintzeko eta bere ondorio dramatikoei aurre egiteko balio dezaketen hainbat deskubrimendu zientifiko, berrikuntza digital eta asmakizun teknologiko. Hona hemen garrantzitsuenetako batzuk.

  • Zuhaitzak landatzen dituzten dronak
  • Big Data hondamendia saihesteko edo baliabide gutxiago xahutzeko
  • Berrikuntza fotovoltaikoa: patrikako paneletatik eguzki-teiletara
  • Plastikoa jaten duten entzimak
  • Blockchain-a planetari laguntzeko
  • In vitro okela eta landareekin ekoizten dena
  • Robot laguntzaileak

Iraultza Industrialaz geroztik, gizateriak halako inpaktua izan du planetan, ezen Antropozeno izeneko aro batean sartu baikara, hau da, seigarren espezie-galtze masibo baten atarian gaude –zortzi espezietik bat desagertzeko zorian dago gaur egun- eta planetaren tenperatura ziztu bizian doa gora, laster iritsiko delarik atzera bueltarik gabeko puntu batera.

Zuhaitzak landatzen dituzten dronak

Nahiz eta lagungarri den zuhaitzak eskuz landatzea, funtsezkoa da goi-mailako teknologiako dronak erabiltzea basoberritze-lanak sustatzeko. Britainia Handiko BioCarbon konpainiak eta beste hainbatek dronak erabiltzen dituzte suntsitutako basoetan zuhaitzen haziak barreiatzeko eta, eurek diotenez, mila milioi zuhaitz landatu ditzakete urtean. Dron bidezko mapeatzearen bidez, aldez aurretik zehaztu daiteke zein den eskualde batean zuhaitzak landatzeko estrategiarik onena eta posible da aparatuak gidatzea lurretik gertu dabiltzanean. National Geographic-en arabera, dronek ziztu bizian jaurtitzen dituzte haziak eta erraz sartzen dira lurrean.

Big Data hondamendia saihesteko edo baliabide gutxiago xahutzeko

Big Data erabili daiteke datu-baseak denbora errealean sortzeko eta, horrela, karbono isuriak kalkulatzeko, hondamendi naturalak aurreikusi eta kudeatzeko, bioaniztasunaren galera aztertzeko eta nekazaritzako produkzioa optimizatzeko.

Berrikuntza fotovoltaikoa: patrikako paneletatik eguzki-teiletara

Eguzki energia fotovoltaikoaren hedapena eragozten duen arazo garrantzitsuenetako bat da tekonologia hori ez dela guztiz eraginkorra. Badira ehunka proiektu ikerketa-lanetan murgilduta daudenak, zeintzuen helburua baita biltegiratze-gaitasuna hobetzea, panelen eraginkortasuna biderkatzea, eta energiaren eramangarritasuna edo instalazioetako kostuak hobetzea. Azkenaldian nobedade itxaropentsuak gertatu dira sektore honetan. Esaterako, perovskitazko zelulak erabiltzen hasi dira panelen prezioa merkatzeko, alkandora baten patrikan sartzen diren miniaturazko eguzki panel malguak sortu dira, egitura fotovoltaikoak kokatu dira autoen sabaietan, eguzki-teilak sortu dira eta baita ere eguzkiaren beroa xurgatu eta argindar bihurtu dezaketen margo termoelektrikoak.

Michiganeko Estatu Unibertsitateko ikerlari-talde batek uste du etxeetako leiho eta telefono adimendunetako pantaila guztiek baliatu dezaketela eguzki energia funtzionatzeko, Estatu Batuetako biztanle guztiak argindarrez hornitzeraino.

Plastikoa jaten duten entzimak

Bi azterlan interesgarri azpimarratu nahi ditugu, iraultza bat eragin eta plastikoaren erabileraren arazoari buelta eman diezaioketenak. Batetik, Japoniako ikerlari-talde batek entzima bat deskubritu zuen 2016an, zeinak plastikoa deskonposatu baitezake egun gutxi batzuetan, materialak degradatzeko behar dituen ehunka urteak baino askoz azkarrago.

Bestetik, Amazoniako onddo bat ere oso lagungarri izan liteke. Pestalotiopsis microspora du izena, eta Yale Unibertsitateko espedizio batek Ekuadorreko Yasuní Parke Nazionalera (PNY) eginiko espedizio batean deskubritu zen onddo horren dohaina 2011n. Kontua da onddo horrek plastikoa jaten duela, baita oxigenorik ez dagoenean ere.

Blockchain-a planetari laguntzeko

2017an NBEk adierazi zuen blockchain teknologia funtsezkoa izan daitekeela klima aldaketari aurre egiteko. Esaterako, baliagarri izan daiteke energia garbiaren merkataritza bultzatzeko, karbonozko aktiboen salerosketa eraginkorragoak egiteko, kripto-txanpon ekologikoei babesa emateko (Solarcoin adibidez), ingurumenaren aldeko crowdfunding proiektu jasangarrien garapena ahalbidetzeko edota isuriak modu fidagarri eta eraginkorragoan erregistratzeko, horrela kontaketa bikoitza saihestuz eta Parisko Akordioa sinatu zuten guztien konpromisoa neurtuz.

In vitro okela eta landareekin ekoizten dena

Landareekin ekoitzitako okelarena da azkenaldian indarra hartzen ari den alternatiba bat, besteak beste, Silicon Valleyko Beyond Meat, Nova Meat edo Impossible Foods enpresek ekoizten dutena. Beren produktu batzuk iritsi dira jadanik McDonald´s edo Kentucky Fried Chicken bezalako kate handietara.

Landare proteinetan oinarritutako alternatiba sintetiko horretaz gain, badira startup batzuk hasita daudenak okela laborategietan ekoizten, in vitro zelulak haziz. Hala, animalien ustiapena eta sufrimendua saihesteaz gain, baliabideak aurrezten eta isuri kutsagarriak murrizten dira.

Robot laguntzaileak

Adimen Artifiziala eta, zehazkiago, automatak lagungarri izan daitezke ingurumenarekin lotutako hainbat lanetarako. Adibidez, badaude landareen hazkundea aztertu dezaketen robotak, horrela jakiteko zeintzuk bizirauten duten baldintza zailak iristen direnean (lehorteak adibidez).

Beste batzuek birziklapena merkatu eta erraztu dezakete –AMP Robotics eta beste startup batzuk egiten duten bezala- eta badaude koral arrezifeak basoberritu eta leheneratzeko gai direnak ere.

businessinsider.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak

boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten