menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Teknologiak negozio digitalen gaitasuna biderkatzen jarraituko du 2022an, eta hainbat aukera ekarriko ditu datuak liberalizatzeko, klima aldaketa arintzeko, osasuna zaintzeko, irakaskuntza hobetzeko eta baita ere unibertso paraleloak sortzeko.BBVAren Open Innovation txostenak aztergai hartu ditu 2022an inpaktu handia izango duten teknologiak.

Etorkizuna aurreikustea arrisku handiko zeregina da, are gehiago teknologiaren sektorean, non berrikuntzak dakartzan aukerak mugagabeak baitira.Zentzu horretan, IEEEk 2022rako eginiko TechTrendsReport txostenak aurreratu du berrikuntzen zati txiki batek bakarrik aldatzen duela benetan garapen teknologikoaren “state-of-the-art” delakoa: berrikuntza gehienak ez dira errentagarriak edo oraindik ez dute aurkitu euren merkatu-nitxoa.

Open banking eta APIak

“Open banking” (banka irekia) da bezeroen datu eta kontuetarako sarbidea liberalizatzea, sektorea optimizatzeko.API baten (aplikazioen programaziorako interfaze irekia) bidez, bankuko informazioa ematen zaie hirugarrenei, Europako zuzentarauen erregulazio pean.2022an, datuak trukatzeko ekosistemetarako zerbitzu berriak sortzeaz gain, helburua izango da erabiltzaileak kontrola har dezala.“Open banking”-arieta APIei esker posible da finantza-zerbitzuak txertatzea gure “partner”-en negozio-fluxuetan.

Jasangarritasuna eta agrotech

2022an, “agrotech” (nekazaritzako teknologia) delakoak konponbide teknologikoak eramango ditu landa-eremuetara, nekazaritza sektorea digitalizatuz algoritmoak eta adimen artifiziala baliatzen dituen zehaztasunezko nekazaritzari esker.“Agrotech”-ak konponbide jasangarriak eskainiko ditu, zeintzuen bidez posible izango baita, esaterako, uraren kontsumoan aurreztea edota berrikuntzak txertatzea polinizazio-prozesuan.

Healthtech eta insurtech

Osasun digitalaren arloko joera garrantzitsuenetako bat da pazientea bere osasuna zaintzera bultzatuko duten sistemak erabiltzea, osasun arloko profesionalen lan-karga murrizteko.Horretarako, datu baliotsuak (odoleko glukosa, bihotz-frekuentzia, etab.) emango dituzten “wearable”-ak edo bestelako gailuak erabil daitezke. Informazio hori baliagarri izan daiteke norbanakoaren portaera-aldaketak estimulatzeko eta baita ere menpeko senitartekoen osasuna zaintzeko.

Edtech

Krisi sanitarioak erakutsi du zein neurritaraino den beharrezkoa irakaskuntza ikuspegi digitaletik planifikatzea, nahiz eta duela bi urte hori ia pentsaezina zen erakunde askorentzat.

Zentzu horretan, “edtech” (hezkuntzari aplikatutako teknologia) baliagarri da eskolak hobeto egokitzeko ikasleen komunikatzeko moduetara eta euren errealitatera, eskolak dibertigarri egiten dituzten metodologiak erabiltzeko, ikasleak hobeto prestatzeko etorkizuneko lanbide gehienetarako, eta edozein ustekaberen aurrean malgutasuna ematen duten tresna digital berriak izateko.Hezkuntzaren digitalizazioak hainbat abantaila eskaintzen ditu ikasgelatik kanpo ere: “esaterako, posible da kontaktu-puntuak ezartzea elkarrekin harremanetan jartzeko irakaskuntza-prozesuan inplikatutako eragile guztiak, administrazio taldea barne”.

Blockchain eta metabertsoak

Metabertsoa deitzen zaio gaur egungo “fintech” guztia barnebilduko duen joera berriari, ekonomia global berri bat eta lan egiteko modu berri bat sortuko delarik.

Partzelak saltzen ari dira eraikinak jasotzeko Decenterland edo TheSandbox bezalako metabertso ongi errotuetan.Errealitate birtual horietako salerosketak kripto-txanpon erabilienekin egiten dira (esaterako Bitcoin edo Ethereum), baina adituak iragarri du metabertso bakoitzak kripto-txanpon propioa izango duela laster bere barneko ekonomia kudeatzeko.

bbva.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2025-08-08


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Finantzazio

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da

boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten