menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Adimen artifizial (AA) sortzailea azkar-azkar eraldatzen ari da gizarteko hainbat eta hainbat arlo; esate baterako, osasuna, hezkuntza, administrazio publikoa, industria eta zientzia, besteak beste. Europar Batasuneko Ikerketarako Zentro Erkideak (JRC) egin berri duen azterlanak AA horren arriskuak eta aukerak izan ditu aztergai, baita Europako beste potentzia batzuen aurrean (Estatu Batuak eta Txina, adibidez) duen posizioa ere.

EB AA sortzaileari buruzko ikerkuntzan nabarmentzen da, baina atzean geratu da patenteei eta inbertsioei dagokienez.

2023an AA sortzaileari buruzko munduko argitalpenen %21 egin dituenez, Europar Batasuna ekoizpen zientifikoan nabarmentzen bada ere, oraindik atzeratuta dabil patenteak sortzeko (guztizko globalaren %2 baino ez) eta inbertsioak erakartzeko orduan, Txinaren (jarduera globalaren %60) eta Estatu Batuen (%12) aldean. Defizit hori Europako startupek arrisku-kapitala eskuratzeko dituzten zailtasunen adierazgarri ere badenez, gora egiteko eta hobetzeko gaitasun mugatua daukate.

AA sortzaileak zenbait sektore ekonomiko bultzatzen ditu

Azterlanean, AA sortzaileak emankortasuna handitzeko orduan daukan ahalmena azpimarratzen da, prestakuntza handiko sektoreetan, batez ere. Osasunean, esaterako, teknologia hori funtsezkoa izan daiteke biztanleen zahartzapenaren eta langileen eskasiaren aurrean, eta honako arlo hauetako aurrerakuntzak sustatu ditzake: pertsonalizatutako medikuntza, diagnostiko goiztiarra eta beste datu mediko konplexu batzuen azterketa. EBn, sektore horretako AA sortzailearekin lotutako munduko jardueraren ia-ia %10 garatzen da gaur egun.

Hezkuntzaren arloan, AA sortzaileak banakako ikaskuntza-esperientziak sustatu ditzake, eta irakasleei lagundu ahal die egokitutako materialak sortzen, nahiz eta eraginkortasunez ezartzeko asmoz berariazko politikak eta trebetasunak garatu beharko diren. Manufaktura-industrian AA agentikoko sistemak agertu direnez, prozesuak goitik behera aldatzen ari dira automatizazioaren, hornikuntza-kateen optimizazioaren eta hondakinen murrizketaren bidez.

Lan-merkatuaren aldaketak eta AArekin lotutako trebetasunak

Lanaren arloan, AA sortzaileak modu nabarian aldatu du trebetasunen eskaria. Ondo baino hobeto prestatutako profesionalak, medikuak, ingeniariak eta irakasleak, esaterako, AA horren eraginak jasateko arrisku handiena daukatenak dira. Izan ere, irakasleak dira okupazioen %90ek baino arrisku-maila handiagoa dutenak. Aurreikuspenen arabera, gero eta beharrezkoagoa izango da zeharkako trebetasunak edukitzea; esate baterako, pentsamendu kritikoa, adimen emozionala eta AAko sistemak garatzeko eta mantentzeko trebetasun digitalak.

Talde sozialetan dituen eraginak eta desberdintasunak

Txostenean, eragin sozialak eta teknologia horren erabilerarekin lotutako desberdintasunak ere aztertu dira. Adibidez, oso onuragarria izan daiteke haurrentzat, baina, batez ere, desgaituentzat edo hizkuntza-oztopoak dituztenentzat, banakako ikaskuntza-esperientziak eskaintzen dituelako. Edonola ere, arrisku handiak ere badaude haurren zaurgarritasun kognitiboaren ondorioz; esate baterako, desinformazioarekiko esposizioa, pribatutasunaren inguruko arazoak eta manipulazioa.

Horrez gain, alborapen sistemikoak antzeman dira AAko ereduetan; esate baterako, erabaki finantzarioetako genero-bereizkeria, bertako algoritmoak gizonen onurarako direlako arriskuen ebaluazioetan edo laneko hautaketa-prozesuetan, nahiz eta emakume izangaien prestakuntza-maila berbera izan.

Jarraitu beharreko bideak eta erantzun politikoetarako estrategiak

Erronka horiei aurre egiteko asmoz, azterlanak zenbait estrategia politiko proposatzen ditu, arriskuak murrizteko eta aukerak suspertzeko. Honako hauexek dira, besteak beste: AAko sistemetan gardentasuna eta egoeraren berri emateko prozesua hobetzea, datuen nahiz garapen-taldeen aniztasuna bermatzea eta aldian aldiko auditoriak sustatzea. Era berean, hezkuntzan inbertitzea, pentsamendu kritikoa bultzatzea eta desinformazioari aurre egiteko gaitasunak garatzea gomendatzen da, AA sortzailearen onurak gizartean bidezkotasunez eta inklusibotasunez banatzen direla ziurtatzeko.

europa.eu

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-11-07


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-08-08


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an

boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten