menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Pharos izeneko robot interaktibo batek pertsona nagusiei lagundu nahi die etxean ariketa fisikoak egiten eta kolektibo horren “lagun” bihurtu nahi du; asmoa da laguntzaile birtual, lagunkoi eta erabilerraza izan dadila, bizitza osasuntsua sustatzeko pertsona nagusien artean eta zahartze aktiboa ahalbidetzeko.

Espainia eta Portugaleko hainbat zentrotako –Valentziako Unibertsitate Politeknikoa (UPV), Alacanteko Unibertsitatea eta Universidade do Minho (Portugal)- ikerlariek elkarrekin garatutako proiektu bat da, Efe agentziak UPVtik jaso dituen datuen arabera. Gainera, Pharos robotaren asmoa da aldian behin ariketa fisiko pertsonalizatuak gomendatzea, azpimarratu du Vicente Juliánek, UPVko Teknologia Informatiko eta Adimen Artifizialeko Taldeko ikertzaileak.

NBEk munduko biztanleriaren eboluzioari buruz egin duen azken txostenaren arabera, biztanleriaren %13k 60 urte baino gehiago ditu, eta portzentaje hori ia bikoiztu egingo da 2050erako, %25eraino iritsiko delarik.

UPVko kideek gaineratu dute teknologiek egokitu egin behar dutela aldaketa demografikora eta testuinguru horretan sortu zela Pharos proiektua, arestian argitaratu dena Sensors aldizkarian: robot interaktibo bat da, pertsona nagusiei eguneroko ariketa fisikoak etxean egiten lagunduko diena.

Pharos-ek Pepper robot komertziala du oinarritzat, baina ikertzaileek bi modulu gehiago txertatu dizkiote: lehenak erabiltzaile bakoitzari egokitutako ariketa-programa bat gomendatzen du, eta bigarrenak ariketa nola egin den ebaluatzen du, erabiltzailea ongi ari dela egiaztatuz (adimen artifizialeko teknika aurreratuak erabiltzen ditu horretarako).

Pharos robotak badu antzeko beste sistema batzuetatik bereizten duen ezaugarri nagusi bat: ikertzaileek diotenez, “oso hurbiletik jarraitzen ditu erabiltzaileak” eta gai da esateko ariketak ongi egiten dituzten ala ez. Diotenez, “oso tresna baliagarria da zaintzaile eta laguntzaileentzat, oso erraz ikus dezaketelako erabiltzaileak gaitasun gutxiago duen zenbait ariketa egiteko, ongi jakinik gaitasun gutxiago hori arazo fisiko edota kognitibo progresiboen adierazle izan daitekeela”.

efefuturo.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan

boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten