menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

ImageNet datu-baseak irudien errekonozimendua goitik behera aldatu zuen bezala, agian makinek zereginak egiten eta ingurunean nabigatzen ikasiko dute beste robot batzuk antzeko ekintzak egiten ikusiz. Oraingoz, bideoen datu-baseak 15 milioi fotograma dauzka etiketatuta.

Adimen artifizialaren (AA) iraultzaren ahaztutako heroietako bat da ImageNet datu-base ia ezezaguna. Princeton Unibertsitateko (AEBak) ikerlariek sortu zuten ImageNet 14 milioi irudi ingururekin, eta haietako bakoitzak irudian agertzen dena azaltzen duen testu kolaboratibo bat du atxikita.

Zergatik da garrantzitsua datu-base hori? Bada, gaur egungo sare neuronal ahaltsuenetako asko entrenatzeko erabili delako. Sare neuronalek irudiak eta haiekin doazen testuak ikusiz ikasten dute. Datu-basea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago ikasten dute. ImageNet eta hura bezalako datu bisualen beste multzo batzuk gabe, sare neuronal ahaltsuenek ere ezingo lukete ezer errekonozitu.

Orain, robotikako adituek diote antzeko saiakera bat egin nahi dutela, baina bideoekin. Itxuraz, makinei erakutsi nahi diete ingurunearekin nola elkarreragin. Berkeley Unibertsitateko (Kalifornia, AEBak) Sudeep Dasari ikerlaria eta bere lankideak RoboNet izeneko datu-base bat sortzen ari dira, bideoz eta ekintzak garatzen dituzten robotei buruzko azalpenez hornitua. Adibidez, datu-base horretan egon litezke mahai baten gainean katilu bat mugitzen duen robot baten hainbat eszena. Asmoa da datu horiek edonork deskargatzeko moduan jartzea, makina batek lehenago katilu batekin inoiz elkarreragin ez badu ere, sare neuronala entrenatu dezan ekintza bera egiteko.

Dasari eta bere lankideek espero dute RoboNet baliabide aproposa izango dela ia edozein robot entrenatzeko eta ia edozein lan egiten ikas dezan. Sortzaileek diotenez, robotentzako unibertsitate moduko bat izango da.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9

boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten