menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Ikerketek erakusten dute emakumezko langileak gizonezkoak baino hobeto prestatuta daudela automatizazioari aurre egiteko eta haren abantailak ere aprobetxatu ditzaketela. Emakume asko dago gaitasun sozialak eta enpatia eskatzen dituzten lanpostuetan (erizaintza, irakaskuntza eta gizarte laguntza, adibidez).Horrelako enpleguetan zaila izango litzateke gizakiak kendu eta langile automatizatuak jartzea.

Ekonomia aurreratuetan emakumeek hezkuntzako eta alfabetatze digitalekomaila handiagoak dituzte batez beste; horrek esan nahi du abantaila handia dutela lan merkatuan, zeina etengabe ari baita aldatzen berrikuntza teknologikoa dela medio.

Jende asko beldur da, uste duelako robotek gizakien lanpostu gehienak okupatuko dituztela egunen batean, baina azterketa askok erakutsi dute beldur hori ez dagoela justifikatuta.Digitalizazioaren arriskuak oso desberdinak dira lanpostuaren arabera, eta egin behar diren zereginen eta garatu behar diren gaitasunen arabera.

Automatizazioa benetako mehatxu izan daiteke emakumezko langile asko dauden beste sektore batzuetan (adibidez, industriako muntatze-kateetan edo eskulan intentsiboa erabiltzen duen nekazaritzan), baina historikoki badirudi berrikuntzak bestelako efektua izan duela sektore horietan, emakumeen parte-hartzea eta eskaera hazi egin baitira.
Teknologien eta gizakiaren arteko elkarreragina funtsezkoa da.Soldaten egiturak aldaketa asko ekarri ditu (adibidez, lan kualifikatuareneskaera hazi egin da, eta ondorioz soldatak hobeak dira), emakumeak gero eta hobeto prestatuta daude eta gaineraberen zeregin familiarrak aldatu dituzte, hori dela-eta emakume askori erakargarriagoa eta errazagoa egiten zaie lan munduan parte hartzea.Horixe gertatzen da herrialde garatuetan.

Nahiz eta digitalizazioaren eragina handia izan daitekeen emakumezko langile asko dituzten zenbait sektoretan, eztabaida ekonomikoek agerian utzi dute arriskua txikiagoa dela emakumeentzat gizonentzat baino eta, gainera, emakumezkoek lanpostuen hazkundea aprobetxatu dezakete.

elpais.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-03-21


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: ❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄

boletina

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2025-12-19

Aurreikusten
boletina

3i Programa: Berritzeko, nazioartekotzeko eta inbertitzeko laguntzak


Argitaratuko:2025-12-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten