menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Esan diogu agur hamarkada hiperkonektatuari, laugarren iraultza industrialaren kontzeptua sortu zeneko garaiari. Hona hemen teknologia arloko hainbat aurrerapen urte berrirako Zer espero behar dugu 2020an? Hementxe dauzkazue hainbat joera eta adituek emandako zenbait ikuspuntu.

Adimen artifiziala eta ezusteko ondorioak

Adimen artifizialeko algoritmoak ez dira jadanik nice to have elementu bat edo arreta erakartzeko catch phrase bat. Modu bakarra dira zure negozioak kudeatzeko. Deloitte aholkularitzak eginiko txosten baten arabera, 2020an azken belaunaldiko 750 milioitik gora AA txip salduko dira. Beren helburua da gailuen ikaskuntza automatikoko funtzioak azkartzea eta erabiltzaile-makina arteko erlazioa hobetzea.

Sare sozialak

Sare sozialen arloan 2020an helburua izango da gardentasuna eta akordio berri bat lortzea konpainien eta erabiltzaileen artean, azken horiek informazio gehiago eskatuko baitute enpresen jokabideari eta enpresen konpromiso komertzialei buruz, baldin eta jokabide eta konpromiso horiek eragina izan badezakete erakusten den edukian.

Gaming-ak hazten jarraituko du modu desberdinetan

Denok gara jokalari, ez dago estigmarik. Jokoak gero eta sozialagoak izango dira, lagun, senide, haur edo aitona-amonekin jokatzeko. Denontzat daude jokoak, rol garrantzitsua dute pertsonen garapenean eta entretenitzeko baliabide bat baino gehiago dira, baliagarri baitira, orobat, sozializatzeko, ikasteko, norbere pentsamenduak adierazteko…

Eraso zibernetikoak

Adimen artifizialarekin (AA) gerra zibernetikoa berotu egingo da 2020an. Hackerrek luzaroan esperimentatu dute AA darabilten erasoekin, zehazki, sare korporatiboei eta gobernuetako sareei zuzendurikoekin. Hala ere, ezkutuan egon beharrak mugatu egin du AAren erabilera praktikan. Baina hori aldatu egin liteke gerra hotz zibernetikoa berotzen den heinean.

5G eta datu pertsonalak

5G teknologia erabilgarri dago, besteak beste, Hego Korean, Txinan, Estatu Batuetan nahiz Ingalaterran.

Hala ere, Samsung, Google, Apple eta beste fabrikatzaile batzuen gailu garrantzitsuenek 4G bakarrik darabilte oraindik. Seguru asko, hori aldatzen hasiko da 2020an, adibidez, Pixel, iPhone eta Samsung Galaxy modelo berriekin.

Lainoa, edozertarako

IBMk bere historiako erosketa handiena egin zuen 2019an. 34.000 USDren truke erosi zuen Red Hat, enpresa liderra estandar irekiko laino hibridoko teknologien hornikuntzan. Nahiz eta lainoko konputazio hibridoak malgutasun handia ematen duen, soilik da baliagarria estandar irekietan oinarritzen bada, horrela, software garatzaileak gai izan daitezen aplikazio bat behin sortu eta edonon exekutatzeko.

infobae.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9

boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten