menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Cellnex Telecom enpresak telekomunikazio azpiegiturei buruz dauzkan ezagutzak eta esperientzia baliatzen ditu pertsonen bizitza hobetzeko. Kalteberatasun egoeran dauden familien etxebizitzetan kokatutako sentsoreak baliagarri dira pobrezia energetikoa murrizteko eta familia horien ongizatea hobetzeko.

Zaila da keinu soil batek emaitza hoberik ematea bazterkeria sozialeko arriskuan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Etxebizitza sozialetan energia kontsumoa eta erosotasun-maila neurtzeko sentsoreak jarrita informazio oso baliagarria lortzen da, eta ongi erabiliz gero lor daiteke neguan hotzik ez pasatzea, ura aurreztea, CO2 gehiegi ez sortzea edo etxe bat birgaitzeko lanak behar bezala planifikatzea.

Mundu teknologikoaren eta gizarte ekintzaren arteko konexio estrategikoak bi protagonista ditu: batetik, Cellnex Telecom konpainia, haririk gabeko telekomunikazio zerbitzu eta azpiegituren Europako operatzaile handiena eta, bestetik, m4Social proiektuarekin lotutako lau erakunde, laurak Kataluniako Taula del Tercer Sector Social taldeko kideak.

Katalunia osoko 400.000 pertsona inguru pobrezia energetikoan bizi dira gaur egun, IDESCATek emandako datuen arabera. Zenbaki horien atzean daude krisi ekonomikoa, langabeziaren gorakada, soldata baxuak eta kostuen hazkundea.

Ekimena 2018an abiarazi zen, alderdi biek hitzarmen bat sinatu eta proiektu pilotu bat martxan jarri zutenean. Hala, sentsoreak jarri zituzten Bartzelona probintzian kokatutako alokairu sozialeko sei etxebizitzatan. Horien bitartez jakin zuten zenbatekoak ziren ur, argi eta gas kontsumoak, eta baita ere etxeetako tenperatura, hezetasuna eta CO2 mailak.

Datu horiek denak Cellnex-ek sortutako plataforma batean jasotzen dira, zeina Gauzen Interneten sarera konektatuta baitago. Sare hori Espainiako biztanleriaren % 95enganaino iristen da. Hau da, bi milioi dispositibo baino gehiagok erabiltzen dute egunero.

“Esperientzia oso positiboa izan da” dio Maurik, ikaskuntza prozesuaren bi adibide aipatuz. Lehena, neguko hilabete hotzetan oso tenperatura baxuan bizi izan diren familia batena eta, bigarrena, puntualki CO2 maila altuak izan dituen familia batena. Kasu horiek ezagututa, posible izan da familiei gomendioak ematea jakin dezaten nola erabili behar dituzten berogailuak edo nola aireztatu behar dituzten espazioak leihoak zabalduz.

elpais.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-10-20


Kontsultatu
Finantzazio

Epea:2025-09-30


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-03-21


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak

boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten