menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Aurrekaririk gabeko aurrerapen teknologikoak eta interkonexio globala nagusi diren aro honetan, berrikuntzarako deia inoiz baino ozenagoa da. Dena dela, badago kontraesan txundigarririk, enpresek gehieneko lehentasuntzat jotzen dutelako berrikuntza onura eraginkorra ateratzeko borrokatzen ari diren bitartean. Boston Consulting Groupek (BCG) egin berri duen “Most Innovative Companies 2024: Innovation Systems Need a Reboot” txostenean adierazten denez, errealitatea latza da oso: enpresen %3 baino ez daude eraginkortasunez berritzeko prestatuta benetan.

Covid-19aren pandemiaren, baldintza ekonomikoetako aldaketen eta tentsio geopolitikoen ondorioz, enpresa asko derrigorrean igaro behar izan dira epe luzerako berrikuntza estrategikotik berehalako biziraupen-taktiketara. Azterlan horren ondorioen arabera, aldaketa erreaktibo horrek jarduera berritzaile iraunkorra babesten duten funtsezko sistemak ahuldu dituenez, berritzeko prestasunak behera egin du nabarmen: 2022ko %20tik gaur egungo %3 urrira. Beherakada hori joera zabalagoaren adierazgarri da, eta, bertan, enpresek, euren asmoak asmo, ez dute berrikuntza sustatzeko moduko egiturazko esparru estrategikorik.

Berrikuntza ezin da hutsean garatu, berezko lotura izan behar duelako ondo zehaztutako enpresa-estrategiarekin. BCGren txostenean, Nvidia bezalako konpainien arrakasta aipatzen da, bere berrikuntza adimen artifizialeko helburu estrategiko argiekin bateratzean nabarmendu delako. Helburu horri esker, Nvidia AAko industriako abangoardian dago, eta, horrez gain, egiaztatu egin du itzulketa handiak lortu daitezkeela baterakuntza estrategikoa eginez gero. Adibide horrek bete-betean gogorarazten digu argitasuna eta ikuspegia onuragarriak bezain funtsezkoak direla berrikuntzarako estrategian, merkatuan abantaila lehiakorra edukitzekotan.

Adimen artifizial sortzailea (GenAI) berrikuntzarako muga da, eta enpresa liderrak azkar-azkar ari dira integratzen euren prozesuetan. Txostenean nabarmendu egiten da AA iragarleko teknologien arloko adituek GenAIri ateratzen diotela onura, euren berrikuntza-kanalak hobetzeko eta, horrela, abantaila lehiakorra lortzeko. GenAI integratzea lagungarria da denetarako; adibidez, ikerketarako zein garapenerako zikloak azkartzea, erabiltzaileen esperientziak pertsonalizatzea eta produktuen garapena hobetzea. Horrela, egiaztatu egiten da ahalmen disruptiboa dutela berrikuntzako zenbait etapatan.

Lidergorako konpromisoak funtsezko zeresana dauka berrikuntzak bultzatutako kultura lantzeko orduan. BCGren txostenean, Tata Taldea nabarmentzen da, bertako lehenengo linealeko exekutiboak nagusi direlako berrikuntzaren arloan egindako ahaleginetan, enpresaren DNAn txertatzen dutelako eta helburu estrategiko zabalekin bateratzen dutelako. Edonola ere, txostenean bertan ere azaltzen denez, erakunde askotan deskonexio adierazgarria dago, lidergoak porrot egiten duelako enpresaren emaitza estrategikoekin bateratzean eta, horren ondorioz, eraginkortasunak nahiz aukerak alferrik galtzen direlako.

Argi eta garbi dago berrikuntza-sistemak berriro jarri behar direla abian. Enpresek, hain zuzen ere, aurreikuspen estrategikoa, lidergorako konpromiso sendoa eta GenAI bezalako teknologia aurreratuak ezarri behar dituzte, berehalako erronkei erantzuteko eta, horrez gain, etorkizuneko joerei aurrea hartzeko eta horren arabera lekuratzeko. Ekintzarako deia egin beharra dago, negozioko arlo guztietan berrikuntza integratu ahal izateko. Izan ere, halaxe baino ez dute lortuko balio-abantaila lehiakorra sortzea.

Etorkizunerantz begiratzean, gero eta premiazkoagoa da modu estrategikoan bateratutako berrikuntza-sistema sendoak edukitzea. Enpresek berrikuntzarako estrategiak eta negozioak harmonizatzea lortzen dutenean, eraginkortasun handiagoaz nabigatuko dira ekonomia modernoko konplexutasunetan zehar, baina, horrez gain, bikaintasunaren nahiz lidergoaren estandar berriak ezarriko dituzte euren industrietan. Bada garaia, liderrek lehentasuntzat jotako berrikuntzari buruzko aldarrikapen hutsak bertan behera utzi ditzaten eta ekintza estrategiko erabakigarriak ezarri ditzaten. Hartara, berrikuntza hori egia bihurtzen dela ziurtatuko dute.

bcg.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten