Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera
wifi 2024-05-20
wifi 2024-05-20
2024ak teknologia horren demokratizazioa dakar, aplikazioak intuiziozkoagoak direlako eta coachingerako naiz autoikaskuntzarako tresnak eskaintzen dituelako, lanean bertan eraginkorragoak izateko.
ChatGPT iritsi denetik, adimen artifiziala ohiko tresna da era guztietako lanetan.Randstad Researchen azterlanaren arabera, Espainiako enpresen %46k euren egunez egunekoan darabilte zenbait eginkizun egiteko. Fenomeno hori hasi besterik ez da egin, gainera.
IONOSek azaldu egiten digu zer dakarkigun aurten mundua eta negozioak aldatzen ari den teknologiak:
1. AAk kontrolerako intuiziozko aplikazioak sustatzen ditu
Aurrerantzean, aplikazioak ez dira eragiketaren erdigunean egongo erabiltzailearen interfaze moduan, adimen artifiziala egongo delako bertan, hain zuzen ere. Horren ondorioz, etorkizunean baliteke gailu berriek pantailarik behar ez izatea, ahots bidez baino ez direlako kontrolatuko. Appleko teknikariek irtenbideak ere aurkitu dituzte, adimen artifiziala iPhonean bertan zuzenean egikaritu ahal izateko. Hori dela eta, are adimendunagoa izango da gailua.
Gaur egun, eredua ere aldatzen ari da gizakien eta adimen artifizialaren arteko elkarreraginean, eta, horren ondorioz, pertsonek lan egiteko, komunikatzeko eta teknologiarekin elkarreragiteko daukaten moduakegingo duhobera. Nolanahi ere, telefonoa ahotsaren bidez era eraginkorrean kontrolatu ahal izateko, zenbait trebetasun eskuratu beharko dituzte erabiltzaileek.
2. Adimen artifizialaren demokratizazioa gero eta handiagoa da
Adimen artifizialaren demokratizazioa hedatzen ari da. Orain arte, AA konplexuegia zela zioen aurreiritzia zen nagusi, baina, batez ere, enpresa txikienentzat. Edonola ere, tresnen laguntzaz, gero eta errazagoa da AAren bidez negozioak eraldatzen hastea. Dena dela, enpresek behar besteko jakintza eskuratu eta abian jartzeko besteko denbora inbertitu behar dute.
3. AAk banakako entrenamendua eta coachinga bultzatzen ditu
Langileen etengabeko garapena funtsezkoa da, enpresek lehiakorrak izaten jarraitu dezaten. Adimen artifizialak laguntza integrala eskaini ahal die. Etorkizunean, AAren bitartez ere unean-uneanentrenatu ahal izango dira bazkide komertzial edo bezero zailekin berariazko gaiei buruz egin beharreko negoziaketak; esate baterako, nabigatzailearen edo telefonoaren bidez. Nolanahi ere, horrelako erabilera legezko mugen barruan dago oraindik, eta, era berean, ondoez psikologikoa ere sorrarazi dezake seguruenik.
4. AAk datuak hobeto erabiltzen lagunduko digu
2024an, teorian, edonor izango da edozein tamainatako eta irismenetako datu-multzoak aztertzeko gai, esfortzurik egin gabe eta segundo batzuetan baino ez.
5. AA bidez bultzatutako zibererasoak lankidetzaren bidez geldiaraziko dira
AAren ondorioz sortutako informaziorik ezagatik eta zibererasorako saialdiengatik era guztietako enpresetako sistema informatikoetarako arriskua handitzen den neurrian, teknologiako hornitzaileek eta gobernuek are modu estuagoan lan egin beharko dute 2024an. Horri esker, AAn oinarritutako mehatxuen aurkako irtenbideak aurkituko dira; esate baterako, deepfakeak, AAren bot sozialak edo ahots-grabazio klonatuak.
6. AA legearen arabera erabiliko da
Europan, etorkizunean, AAren erabilera arautuko da EBko AAri buruzko Legearen bidez. Izan ere, ziurtatu egin nahi du AAko sistemak eta erabilitako datuak zein informazioa seguruak direla eta Europar Batasunean dauden funtsezko eskubideak nahiz balioak errespetatzen direla. Espainiako enpresak prestatuta ere egon beharko lirateke, AA betetzea derrigorrezkoa izan dadin. Hala ere, oraindik ezer ez da ziurra. Oraindik ere, zirriborro-fasean dago legea.
7. AAk zibersegurtasuna indartzen du
Nahiz eta AAk defentsa zibernetikoa indartzen duen eta mehatxu aldagarrien aurkako babes proaktiboa eskaintzen duen, arriskurik ere badauka, ziberdelitugileek teknologia berbera darabiltelako haien erasoak are sofistikatuagoak izan daitezen. AAren ondorioz joera hori sortzen bada ere, mehatxuen egoera ez da modu nabarian aldatuko etorkizun hurbilean.
8. AAko estrategiek saiakuntza eta errakuntza ordezkatuko dituzte
AAko irtenbideen bitartez saiakuntzak egiteko egunak iraganeko kontua izango dira. Enpresek, beraz,gardentasuna eta arau argiak eskaintzen dizkien AAko estrategia aukeratu beharko dute. Hodeian oinarritutako AAko plataformak eta AAko esteka-ateak gero eta garrantzitsuagoak dira AAren erabilera kudeatzeko eta kontrolatzeko orduan. Bertan, AAko irtenbideak ere hartzen dira kontuan, bezeroari ikuspegi hobetua eta pertsonalizatua eskaintzeko.
9. AAko ereduak lotzen ari dira
Ahotsa, irudiak, testua eta bideoak bateratzen dituzten AAko eredu multimodalek banakako aplikazioetarako ereduak ordezkatuko dituzte. Hori dela eta, irudiak edo bideoak ahalik eta epealdi laburrenean sortu ahal izango dira. Izan ere, bideo hezigarri osoak dira horren adierazgarri. Edonola ere, hori are erronka handiagoa edo larregizko zama izango da erabiltzaileen trebetasun digitalerako.
10. Autoikaskuntzarako laguntzaileak dituen herri-software integratua
Microsoft Copilot edo Google Duet bezalako laguntzaileak ordaindutako softwarearen parte izango dira laster, eta, kasu askotan, izan badira. Apurka-apurka AAko funtzioak erabiltzeko aukera eskainiko diete erabiltzaileei. Horrez gain, laguntzaile horiek erabiltzailearen ohiturak erregistratu eta aplikazioa bera pertsonalizatuko dute. Edonola ere, informazio baliotsu eta pertsonalizatua AA bidez prozesatuko da.
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritza2024-12-20
IkerketakInbertsio2024-12-18
Digitalizazio2024-12-05
Adimen Artifiziala2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketak2024-12-20
DigitalizazioMerkataritza2023-10-11
Digitalizazio2021-04-27
IkerketakDigitalizazio2020-06-09
Digitalizazio2020-03-30
Covid19Berrikuntza Soziala2019-07-22
Berrikuntza Soziala2019-07-09
Berrikuntza Soziala2019-06-10
Berrikuntza Soziala2019-06-05
Berrikuntza Soziala2019-04-23
Berrikuntza Soziala2018-01-15
Berrikuntza Soziala2017-04-21
Berrikuntza Soziala2017-02-21
Berrikuntza Soziala2017-01-02
Berrikuntza Soziala2024-12-05
Adimen Artifiziala2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketak2024-06-26
Adimen Artifiziala2024-05-20
Adimen Artifiziala2024-05-20
Adimen Artifiziala2024-01-04
Adimen Artifiziala2023-11-21
Adimen Artifiziala2023-11-17
Adimen Artifizialabarrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak