menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Duela gutxi sortu da EOSC, Mugarik gabeko Ikerketa: ezagutzera eman berri den atari bat da, zientzialariei lagun diezaiekeena datuak gordetzen, partekatzen eta erabiltzen, edozein dela ere beren diziplina zientifikoa edo kokapen geografikoa.

Europan 1,7 milioi ikertzaile eta 70 milioi zientzialari eta teknologia arloko profesional daude, eta datu zientifikoen munduko ekoizle handienetako bat da. Hala ere, azpiegitura zatikatu eta desegokia izan du orain arte, eta azpiegitura hori eragozpen handia izan da Europako ezagutza erabat aprobetxatzeko.

Gabezia hori gainditzeko, Europako Batzordeak Zientzia Irekiaren Europako Lainoaren sorrera sustatu du (EOSC ingelesezko sigletan). EOSC sortzeko ideia 2015ean gorpuztu zen, pentsatuz modu egokia izan zitekeela zientzia eta berrikuntza garatzeko Europan eta handik kanpo. EOSC-hub Europako funtsekin finantzatutako proiektu bat da, prozesu hori bultzatzeko eta ahalbidetzeko moduak bilatzen dituena.

EOSC duela gutxi aurkeztu zen Vienako Unibertsitatean. Ingurune birtual horren bitartez, diziplina anitzetako ikertzaileek datuak gorde, partekatu eta berrerabili ahal izango dituzte mugen gainetik. “Zientziak ez luke mugarik izan behar” adierazi zuen Carlos Moedasek, Europar Batasuneko (EB) Ikerketa, Zientzia eta Berrikuntzako komisarioak, Phys.org web orrian argitaratutako artikulu batean. Atari honek ezagutzaren ekoizpen eta hedapen irekia sustatzen du Europa osoan, horretarako elkarrekin lotzen dituelarik ikerketa-komunitate eta herrialde desberdinetako ikerketa-azpiegiturak. EBren zientziari buruzko ikuspegia islatzen du: zientziak gardena izan behar du, datuetan oinarritua, eta potentziala izan behar du EBko lehiakortasuna eta berrikuntza akuilatzeko. “Lainoa da zientzia irekiaren erakusgarri nagusia” gaineratu zuen.

EOSC atariak EOSC proiektuari buruzko informazio orokorra ematen du, finantzaketa aukerak azaltzen ditu eta zientzia eta ikerketa irekiaren arloko aurrerapen politikoen inguruko albisteak jasotzen ditu. Gainera, egin diren nahiz egingo diren ekitaldiei buruzko albisteak eta txostenak ere biltzen ditu. Erabilpen kasuei buruzko orri batean badira EOSC erabiltzeko adibide praktikoak, non ikusten den lainoaren zerbitzu eta baliabideak lagungarri izan daitezkeela ikertzaile eta berritzaileen eguneroko lanean. Zerbitzu eta baliabide zehatzei buruzko informazioa ere ematen du, zortzi kategoriatan banatuta: trukea eta aurkikuntzak; tratamendua eta analisiak; datuen kudeaketa; kalkuluak; biltegiratzea; sareko lana; prestakuntza eta laguntza; eta segurtasuna eta operazioak.

marketplace.eosc-portal.eu

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2025-08-08


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Finantzazio

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an

boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten