menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Sakondu Laguntza Programa - 2024
Laguntzak: Nazioartekotzea

Nazioartekotze maila handia duten euskal enpresei presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko laguntza ematea da programaren xedea.

Eskabideak aurkezteko epea

2024ko maiatzaren 28tik uztailaren 15era

Jatorrizko:EHAA - 102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34 902 70 214 2 // +34 944 03 70 00

Entitate onuradunak

  • Guztizko fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEak, 2023an esportatutako guztizkoaren % 25etik beherako fakturazioa duten merkatuetan lehiakortasun-posizioa hobetu nahi dutenak.
  • Hasi berriak diren enpresak (startupak)

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak eta gastuak

a) Enpresak nazioartekotzeko sustapen eta egokitzapen ekintzak.

a.1.– Kanpoko aholkularitza batek eginiko nazioartekotze-estrategia bat prestatzea.

a.2.– Jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuak:

  • Patenteak eta markak erregistratzea: diruz lagunduko dira kudeaketa-gastuak, eta baita ere jomuga-herrialdeko erregistro ofizialetan inskribatzeko tasak.
  • Homologazioa eta ziurtapena: diruz lagunduko dira jomuga-herrialdean eskatzen diren homologazioetatik (egiaztatuak dauden erakundeek eginak) eratorritako gastuak, eta atzerriko bezero handiekin egin beharreko ziurtapen eta aurre-kalifikazioak.
  • Zientzia artikuluak argitaratzeko gastuak, oinarri hauen 4.2 artikuluan aipatzen diren enpresa sortuberrien kasuan soilik (startup enpresak).

a.3.– Azokekin lotutako gastuak:

  • Nazioarteko azoketan (Estatuan zein atzerrian)
  • Atzerriko nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan parte hartzea bisitari bezala
  • Nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan parte hartzea, on line formatuan

a.4.– Bidaiak.

  • Prospekzio-bidaiak merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko. Laguntza bezala bidaia-poltsak emango dira. Poltsa horiek kalkulatzeko kontuan hartuko da jomuga-herrialdea, 4. eranskinean zehaztutakoaren arabera.
  • Alderantzizko misioak eta bezero izan daitezkeen enpresentzako gonbidapenak.

Kasu bietan, diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira garraio- eta ostatu-gastuak.

a.5.– Komunikazio- eta marketin-gastuak:

  • Hedapen- eta sustapen-materiala jomuga-herrialdera egokitzea, hizkuntza ofizialean edo ingelesez:
  • Katalogoak, foiletoak eta kartelak egitea, bai eta web orriak sortzea eta abiaraztea, eta ondoren, nazioarteko merkaturako egokitzea.
  • Publizitatea: materiala sortzea, publizitate-espazioak kontratatzea jomuga-herrialdean eragina duten sektore mailako hedabideetan, eta produktua edota zerbitzua abiarazteko publizitate digitalaren gastuak.
  • Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak, sustapenak edo aldi baterako erakusketak jomuga-herrialdeko merkataritza-zentroetako corner-etan.
  • Harreman publikoak: publizitate-agentziak kontratatzeko gastuak, produktuak/zerbitzuak abiaraz ditzaten jomuga-herrialdean.
  • Sustapen-formatu berriak garatzea, merkatuetarako sarbide birtuala hobetzeko.
  • Ontzi eta etiketen produkzioari dagokionez, dirulaguntza emango da soilik diseinua egiteko. .

a.6.– Enpresak jomuga-herrialdean duen inpaktua aztertzeko jasangarritasun-txostenak, kanpoko aholkularitza batek eginak, beti ere kontuan izanik Agenda 2030 planaren garapen jasangarriko helburuak.

a.7.– Eskaera egin den ekitaldian eratutako atzerriko ezarpen produktibo eta/edo komertzialekin lotutako gastuak: balizko ezarpen-proiektuen bideragarritasun azterlanak, eratze-gastuak, negozio-planak egiteko aholkularitzak, due diligence eta ikuskapenak, eta ezarpenaren alokairu eta hornidura gastuak lehen urtean.

a.8.– Talentua: atzerriko operazioak egingo dituzten langileak aukeratzea.

b) Aholkularitza estrategikoko eta operazionaleko ekintzak, errazago sartu eta aritzeko onuradunaren interesekoak diren merkatuetan.

Laguntza jaso dezakete 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatutako ekintzek.

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Joerak

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9

boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten