menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Zabaldu Laguntzen Programa - 2024
Laguntzak: Nazioartekotzea

Nazioartekotze-prozesuetan une hasiberrian dauden eta kanpo-merkatuetan presentzia handitu nahi duten eta beren nazioartekotze-prozesuetan garapen iraunkorra sustatu nahi duten enpresentzako laguntzak.

Eskabideak aurkezteko epea

2024ko maiatzaren 28tik uztailaren 15era

Jatorrizko:EHAA - 102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34 902 70 214 2 // +34 944 03 70 00

Entitate onuradunak

  • 2023ean guztizko fakturazioaren % 50 gainditzen ez duten eta nazioarteko estrategia hasi edo sendotu nahi duten esportazio-jarduera duten ETEak.
  • Hasi berriak diren enpresak (startupak)

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak eta gastuak

a) Enpresak nazioartekotzeko sustapen eta egokitzapen ekintzak.

a.1.– Kanpoko aholkularitza batek eginiko nazioartekotze-estrategia bat prestatzea.

a.2.– Jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuak:

– Patenteak eta markak erregistratzea: diruz lagunduko dira kudeaketa-gastuak, eta baita ere helmuga-herrialdeko erregistro ofizialetan inskribatzeko tasak.

– Homologazioa eta ziurtapena: diruz lagunduko dira jomuga-herrialdean eskatzen diren homologazioetatik (egiaztatuak dauden erakundeek eginak) eratorritako gastuak, eta atzerriko bezero handiekin egin beharreko ziurtapen eta aurre-kalifikazioak.

- Zientzia artikuluak argitaratzeko gastuak, gorabidean diren enpresen ekosistema sustatzeko abenduaren 21eko 28/2022 Legean deskribatutako enpresa emergenteen kasuan soilik. Enpresa emergenteen kasuan (startup enpresak), zientzia artikuluak argitaratzeko gastuak diruz lagunduko dira.

a.3.– Azokekin lotutako gastuak:

– Nazioarteko azoketan (Estatuan zein atzerrian) parte hartzea erakusle gisa, baldin eta enpresak ez badu ekitaldi berean parte hartzen beste administrazio, elkarte edo kluster batekin, eta prezio publikoaren menpe dagoen dirulaguntzaren bat jasota. Nazioarteko azokaren definizioa arlo honetako ministerio eskudunaren irizpideen arabera zehaztuko da. Kasu horretan, diruz lagundu ahal izango dira gastu hauek: espazioen alokairua, erakutsiko den produktua garraiatzeko gastuak, standaren dekorazioa eta, atzerrian egiten diren azoken kasuan, bidaia-poltsa bat azoka bakoitzeko, 4. eranskinean ezarritakoaren arabera.

– Atzerrian egiten diren nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan parte hartzea bisitari bezala: diruz lagundu ahal izango dira izen-emate kuota eta bidaia-poltsa bat, 4. eranskinean ezarritakoaren arabera.

– Nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan parte hartzea, online formatuan: diruz lagundu ahal izango dira izen-emate kuota eta aipatutako ekitaldiekin zuzenean erlazionatutako beste gastu batzuk.

a.4.– Bidaiak:

– Prospekzio-bidaiak merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko. Laguntza bezala bidaia-poltsak emango dira. Poltsa horiek kalkulatzeko kontuan hartuko da jomuga-herrialdea, 4. eranskinean zehaztutakoaren arabera.

– Alderantzizko misioak eta bezero izan daitezkeen enpresentzako gonbidapenak.

a.5.– Komunikazio- eta marketin-gastuak:

– Hedapen- eta sustapen-materiala jomuga-herrialdera egokitzea, hizkuntza ofizialean edo ingelesez:

– Katalogoak, foiletoak eta kartelak egitea, bai eta web orriak sortzea eta abiaraztea, eta ondoren, nazioarteko merkaturako egokitzea.

– Publizitatea

– Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak, sustapenak eta aldi baterako erakusketak jomuga-herrialdeko merkataritza-zentroetako corner-etan.

– Harreman publikoak: publizitate-agentziak kontratatzeko gastuak, produktuak / zerbitzuak abiaraz ditzaten jomuga-herrialdean.

– Sustapen-formatu berriak garatzea, merkatuetarako sarbide birtuala hobetzeko.

a.6.– Enpresak jomuga-herrialdean duen inpaktua aztertzeko jasangarritasun-txostenak, kanpoko aholkularitza batek eginak, beti ere kontuan izanik Agenda 2030 planaren garapen jasangarriko helburuak.

a.7.– Eskaera egin den ekitaldian eratutako atzerriko ezarpen produktibo eta/edo komertzialekin lotutako gastuak: balizko ezarpen-proiektuen bideragarritasun azterlanak, eratze-gastuak, negozio-planak egiteko aholkularitzak, due dilligence eta ikuskapenak, eta ezarpenaren alokairu eta hornidura gastuak lehen urtean.

a.8.– Talentua: atzerriko operazioak egingo dituzten langileak aukeratzea.

b) Aholkularitza estrategikoko eta operazionaleko ekintzak, errazago sartu eta aritzeko onuradunaren interesekoak diren merkatuetan.

Laguntza jaso dezakete 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatutako ekintzek.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten