menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

aurreTK 2020

Bizkaiko Teknologi Berrikuntzaren Inkesta

Analisi hau egiteko oinarritzat hartzen dira Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egiten duen Berrikuntza Teknologikoaren Inkestako datuak, eta Bizkaiko hainbat aldagairen emaitzak jasotzen dira aribideko urterako eta aurreko bietarako. barrixe – Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak ad-hoc eskatzen dio informazio hori Eustati.

2018ko Osloko Eskuliburuak* argitaratutako Berrikuntzaren definizio berriaren arabera, eta kontuan hartzen badugu jarduera berritzaileak direla enpresa batek finantza, garapen nahiz merkaturatze arloetan garatzen dituenak eta berrikuntza bat sortzea helburu dutenak edo dagoeneko berrikuntza bat sortu dutenak, orduan aipatu behar dugu Bizkaiko 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 17,3k berrikuntzako jardueretan gastatu dutela 2018an.

Berrikuntza produktu/prozesuan

Produktu edota prozesuko berrikuntzaz ari bagara, aipatzekoa da 2018an Bizkaiko enpresen % 28,4k berrikuntzaren bat garatu zutela. Esan behar da establezimenduaren tamainak eragina duela produktu edota prozesuan berritzeko gaitasunean, eta zenbat eta handiagoak izan, orduan eta gehiago berritzen dutela.

Berrikuntza produktuan

Soilik produktuko berrikuntza hartzen badugu kontuan –merkatuan sartu diren ondasun edota zerbitzu berriak edo hobetuak-, Bizkaiko 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 18k arlo horretako berrikuntzak egin dituzte 2018an, Bizkaiko industria sektorea delarik horrelako berrikuntzetan portzentaje altuena duena (% 26,9). Gainera, produktu/zerbitzu arloko berrikuntza gehienak establezimenduan bertan egiten dira (%36,5).

Berrikuntza prozesuetan

Negozio-prozesuetan eginiko berrikuntzei dagokienez (prozesuko berrikuntza bat da negozio-prozesu berri edo hobetu bat negozioaren funtzio batentzat edo gehiagorentzat, establezimenduak lehenago erabiltzen zuen prozesutik oso desberdina dena eta establezimenduan inplementatu dena), Bizkaiko 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 26,3k -bere produkzio-sektorea gorabehera- prozesuetan berritu zuten.

Lankidetzan eginiko berrikuntza

Inkestako datuek diote lankidetza tresna ona dela enpresetan jarduera berritzaileak garatzeko. Hala, Bizkaian berrikuntzak sortzen dituzten establezimenduen % 12,4k I+G-ko jardueren inguruko lankidetza-hitzarmenak izenpetu dituzte beste enpresa edo erakunde batzuekin 2016-2018 aldian.

Berrikuntzarako zailtasunak

Aztergai dugun inkestaren arabera, 2018. urtean Bizkaiko enpresen % 61,3k eragozpenen bat aurkitu dute beren berrikuntza jardueran.

Arazo nagusia izan da enpresa barruan beste lehentasun batzuk izatea (% 43,8), eta arazo horren ostean datoz ekonomiarekin lotutako faktoreak.

Berrikuntza babesteko sistemak

2016-2018 urteen artean, Bizkaiko establezimendu berritzaileen % 11,9k patenteren bat eskatu dute beren asmakizunak edo berrikuntzak babesteko.

Bestelako babesei dagokienez, enpresa berritzaileen % 3,6k marrazki edo eredu industrialen bat erregistratu dute, % 11,3k markaren bat, % 2,1ek egile eskubideak erreklamatu dituzte eta % 3,4k sekretu komertzialak erabili dituzte.

* 2018. urteko Berrikuntza Inkesta egiteko, Osloko Eskuliburuaren 2018ko bertsio berria erabili da, eta horrek esan nahi du haustura bat dagoela orain arteko sailarekin, metodologia aldatu egin delako. Horregatik, argitaratu diren 2018ko datuak ezin dira alderatu aurreko urteetan argitaratutakoekin.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an

boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten