norabidea 2022
Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan
norabidea, berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruzko inkesta, barrixek urtero egiten duen azterketa bat da, bere bitartez aztertzeko nolako harremana duten Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin, zein profil duten enpresa berritzaile eta ez-berritzaileek, zein esparrutan ar diren lanean eta zein neurritaraino betetzen diren euren hasierako igurikimenak.
Txostenak | Ekintzak | ||
norabidea 2022 completo | |||
norabidea 2022 resumen eusk | |||
+ norabidea 2022 resumen cast |
2021a urte gorabeheratsua izan da, COVIDaren olatuek eta nazioarteko merkatuko tentsioek (garraioan, eta lehengai eta hornigaien zuzkiduran) markatua.Inguruabar horiek direla medio, enpresa berritzaileen tasak beherantz jarraitu du azken ekitaldian.
Esan daiteke Bizkaiko berrikuntzak beheranzko joera izan duela Covid-19a iritsi zenetik, nahiz eta aurreko krisialdietan baino substratu berritzaile handiagoa mantendu duen.
BERRIKUNTZA-JARDUERA
norabidea 2022ko datuen arabera, Bizkaiko 10 enpresatik 4k berrikuntza-jarduerak egin dituzte 2021ean.
Gainera, enpresa horien % 48,6k aitortu dute berrikuntza-jardueraren bat egin dutela azken 4 urteotan, etenik gabe edo aldizka.
Berrikuntza-jarduerak etenik gabe garatu dituzten enpresetan zentratzen bagara, ikusiko dugu lau enpresatik ia batek sistematikoki berritu duela.
BIZKAIKO BERRIKUNTZAREN INDIZEA
Azken urteetako norabidea txostenen arabera,behera egin duBizkaiko enpresen berrikuntza-jardueraren sistematizazio-mailak. 2020. urtetik hasita eta pandemia garaiko motelaldia dela medio, maila altua edo oso altua duten enpresen tasa % 32,4tik % 26,4ra murriztu da, portzentajezko sei puntu, alegia.
% 22,9k berrikuntza-maila ertaina dute, eta % 50,7k baxua edo oso baxua.
ENPRESA BERRITZAILEEN EZAUGARRIAK
Azterlanak Bizkaiko berrikuntza-jarduera sistematizatuaren hainbat aldagai identifikatzen ditu, eta aldagai horiek mantendu egiten dira denboran zehar.Honelako enpresek garatzen dituzte berrikuntza-jarduerak:
- 50 langile baino gehiago dituztenek
- Beste enpresa batzuekin lankidetzan jarduten dutenek
- Beren jarduerak garatzeko laguntza publikoak jaso dituztenek
- Esportatzen dutenek, edozein delarik ere beren fakturazio-portzentajea
- Enpresa sortu berriek
- I+G+B arloko langileak dituztenek
JARDUERA BERRITZAILEAREN ONDORIOAK
Badago berrikuntza-jardueraren sistematizazio-mailari edo bere arrakastaren pertzepzioari buruzko beste adierazle bat: berrikuntzak egin ondoren eta, beraz,txertatutakoaldaketak edo nobedadeak direla-medio “inpaktu altua” edo onura garrantzitsuak sumatu dituzten enpresen kopurua.Adierazle horri dagokionez, pixka bat behera egin du euren berrikuntzekin “inpaktu handiko” onurak lortu dituzten enpresa berritzaileen kopuruak, baina gehiengoa izaten jarraitzen dute.
Berrikuntzako jardueren ondorioei dagokienez, berrikuntzan parte hartu duten hamar enpresatik bederatzik (% 93,3) diote,neurri handiagoan edo txikiagoan, inpaktu positiboren bat sumatu dutela euren antolakundeanprozesu edo prozesu/zerbitzu berritzaileak txertatu ondoren.
Gainera, bada oso esanguratsua den beste datu bat, zeren hamar enpresatik ia zazpik (% 69,9) nabaritu baituteberrikuntza-jardueren ondoriozko inpaktu garrantzitsua, hau da, inpaktu “altua”.
Besteak beste, hauek dira inpaktu “altuen” artean ikusgarritasun gehien izan dutenak:
- Ondasun eta zerbitzuen kalitate handiagoa (% 38,4)
- Informazio trukea hobetzea (% 31,0)
- Erantzun-epe murritzagoak bezeroen premiei egokitzeko (% 28,6)
- Araudietako baldintzak betetzea (% 26,4)
- Produkzioaren malgutasun handiagoa (% 26,2)
JARDUERA BERRITZAILEAREN ARRAKASTA MAILA
Porrotaren sentsazioa iazkoa baino apur bat handiagoa izan da, halere ohiko baloreetan dago eta, beraz, arrakastaren erabatekotasuna murriztu egin da azken barometroarekin konparatuta, hots, Bizkaiko enpresek pandemia lehertu zen urtean egin zituzten aldaketek sortutako arrakasta sentsazioarekin alderatuta.
Antolakundeen % 68,7ren iritziz, berritzeko erabakia arrakastatsua izan da, baina portzentajehori iazkoa baino txikiagoa da, zeren 2021ean enpresen % 78,8k adierazi baitzuten positiboki baloratzen zutelaberrikuntza-jarduerak garatu izana.Jaitsiera handia den arren, datuak pandemia aurreko urteetakoak baino hobeak dira.
Hauek dira enpresek gehien aipatu dituzten ondorioak:
- Eskaintzen dituzten ondasun edo zerbitzuen kalitate handiagoa (% 83,2)
- Erantzun-epe murritzagoak bezeroen premiei egokitzeko (% 73,7)
- Eskainitako produktu- edo zerbitzu-sorta zabaltzea (% 72,3)
ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA
Euren gaitasunak partekatzeko eta lehiakortasun-abantailak handitzeko kolaborazioak, lankidetzak eta akordioak egitendituzten Bizkaiko enpresen tasa egonkorra izan da azken urteetan. Tasa hori murriztu egin da 2020ko barometroaz geroztik, batez ere pandemia hasi zen urtean, baina badirudi egonkortzen ari dela berriro, eta merkatua da horren atzean dagoen arrazoi nagusia.
Bizkaiko enpresen % 30,7 lankidetzan aritu dira azken urtean. Berritzaile eta ez-berritzaile bezala sailkatutako enpresen desberdintasun handienetako bat da ez-berritzaleek berritzaileek baino askoz gutxiago parte hartzen dutela eragile teknologiko, ikerketa-erakunde publiko edo unibertsitateekiko lankidetzetan.
Enpresek emandako datuen arabera, lankidetzaren helburuak gainditu edo gutxienez bete egin dira kasu gehienetan; lankidetzan diharduten enpresen % 62,3k adierazi dute euren helburuak bete dituztela eta % 3,1ek, berriz, gainditu egin dituztela.
Aldaketa bat gertatu da enpresak lankidetzara bultzatzen dituzten arrazoietan, zeren gora egin dute merkatuarekin erlazionatutako arrazoiek (% 49,4) eta,aldiz,asko jaitsi diraezagutzarekin zerikusia dutenak (% 50,6tik % 32,2ra).
Lankidetzan jardun duten enpresen % 69,1ek sektore bereko beste enpresa batzuekin kolaboratu dute, eta hori da aukera ohikoena.Oso urrun daude ekipo edo teknologia hornitzaileekin (% 20,5), beste sektore batzuetako enpresekin (% 20,3) edo bezeroekin (% 18,4) kolaboratzen dutenak.
Teknologi zentro edo ikerketako organismo publikoekiko lankidetzak (% 13,2) eta unibertsitateekiko lankidetzak (% 8,0) garrantzi txikiagoa dute.
ENPRESA EZ-BERRITZAILEAK
Enpresen % 60,8k ez dute inolako berrikuntza-jarduerarik egin 2021ean.
Enpresek hainbat arrazoi azaldu dituzte aurreko ekitaldian berrikuntza-jarduerarik ez egiteko, eta arrazoi horiek erakusten dute merkatuak eta baldintza ekonomikoek edo kostuarekin zerikusia dutenek geldiarazi egin lezaketela Bizkaiko enpresek aurreikusita zeuzkaten ekimenak.Arrazoi horiez galdetzean, enpresen % 37,0k merkatuko balaztakaipatu dituzte eta % 23,3k arrazoi ekonomikoak.
Azken barometroan, merkatuko balaztak izan diraenpresa ez-berritzaileek aipatutako arrazoi garrantzitsuena(% 52,8), eta askoz portzentaje txikiagoa erdietsi dute arrazoi ekonomikoek edo kostuarekin zerikusia dutenek.Gaur egun, merkatuaren egoera hobetu egin da, eta dagoeneko ez da oztopo bat berrikuntza-jarduerarentzat, baina kostuarekin lotutako arrazoiek okerrera egin dute.Bestalde, areagotu egin dira antolakuntzaren zurruntasunarekin eta langileen murrizketekin zerikusia duten oztopoak.
Enpresen % 24,8ren iritziz, ez da beharrezkoa berritzea, dela euren ustez ez delako egokia euren jarduera-sektorerako (tradizionala), dela enpresaren tamainagatik edo dela bezero kopurua hazi egin delako.Nolabait, horrek erakusten du pedagogia egiten jarraitu beharra dagoela berrikuntzaren inguruan.
4.0 INDUSTRIA
Helburutzat harturik jakitea zein neurritaraino sartu diren 4.0 Industriako teknologiak Bizkaiko enpresa produktiboetan, norabidea 2022 txostenak gai horri buruzko hainbat galdera txertatu ditu, horrela jakiteko zein teknologia erabiltzen diren gehien Bizkaiko enpresetan eta nolako abantailak eman dizkieten enpresa horiei.
Jasotako datuen arabera, produkzio-industriaren sektoreko 10 enpresatik 3k lan egin du 4.0 Industriako teknologiaren batekin. Hauek dira esanguratsuenak: lantegiko, prozesu operatiboetako, balio-kateko (hornitzaileak eta bezeroak) eta departamenduetako datuen integrazioa softwarearen bidez (CRM, ERP, GMAO, e.a.) (% 15,7tik % 19,9ra hazi da), 3D simulazioak (% 8,7) eta Cloud Computing-a (% 10,0).Big Data eta robotika kolaboratiboa bezalako beste teknologia batzuek gora egin dute, % 5,5eko portzentajean kokatu direlarik.
Aipagarria da Bizkaiko industria produktiboaren sektoreko enpresetatik % 5,5ek bakarrik jaso eta aztertzen dituztela datu kopuru handiak -hala euren produkzio sistemetatik nola bezero eta hornitzaileengandik- softwarearen bidez erabakiak hartzeko (CRM, ERP, GMAO, e.a.).Puntu hori kontuan hartu behar da, adituek baitiote AAn eginiko aurrerapenek markatzen dutela lan arloko digitalizazioaren inflexio-puntua, izan ere esperientziak metatu eta euren akatsetatik ikasten duten makinek enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna handituko dute, kostuak murriztuko dituzte eta merkatu berrietan sartzeko gaitasuna hobetuko dute.
4.0 INDUSTRIA EZARTZEAK DAKARTZAN ABANTAILAK
Enpresei galdetu zaie nolako abantailak eman dizkieten teknologia horiek, eta informazioarekin (% 71,6), kalitatearekin (% 53,2) eta malgutasunarekin (% 43,2) lotutako alderdiakaipatu dituzte.
4.0 INDUSTRIAKO ENPRESEN PROFILA
Azterlan honi esker posible izan da baita ere 4.0 industriaren barruan 4.0 industriako teknologiak erabili dituzten enpresen profil bat taxutzea. Honelakoak dira:
- Enpresa sortu berriak
- Esportatzen duten enpresak
- I+G+B arloko langileak dituzten enpresak
- 50 pertsona baino gehiagoko plantilla duten enpresak
- Beste enpresa edota organismo batzuekin lankidetzan jarduten duten enpresak
- Sarrera fasean dauden produktuak merkaturatzen dituzten enpresak
Profil hau bat dator, neurri handi batean, enpresa berritzaileekin.
EGOERAREN BALORAZIOA ETA ETORKIZUNERAKO GILTZARRIAK
2021a urte gorabeheratsua izan da, COVIDaren olatuek eta nazioarteko merkatuko tentsioek (garraioan, eta lehengai eta hornigaien zuzkiduran)markatua.Inguruabar horiek direla medio, enpresa berritzaileen tasak beherantz jarraitu du azken ekitaldian. Esan daiteke Bizkaiko berrikuntzak beheranzko joera izan duela Covid-19a iritsi zenetik, nahiz eta aurreko krisialdietan baino substratu berritzaile handiagoa mantendu duen.
2020. urtean enpresen berrikuntza-jarduerak hazi egin baziren, batez ere antolakuntzarekin zerikusia duten berrikuntza-jarduerak egin zirelarik (seguru asko itxialdiagatik eta ingurune birtualean sortutako premiengatik), 2021ean joera aldaketa bat nabaritu da. Hala, berriz gora egin du produktu edota zerbitzu berriak (dela enpresarako, dela merkaturako) garatu nahi dituzten enpresen kopuruak.Halere, enpresek gehienbat prozesuekin lotutako berrikuntzak garatzen jarraitzen dute, nahiz eta jaitsiera nabarmena izan den, ez soilik aurreko ekitaldiarekin alderatuta, baizik eta baita ere osasun krisia hasi aurreko urtearekin konparatuta.
Argi geratu da, bestalde, merkatuak enpresen jardueretan izan duen inpaktua, bi norabidetan bultzatzen duen indarra izan delarik. Batetik, horixe da enpresek ez berritzeko erabiltzen duten argudioa, esanez merkatuak ez duela eskatzen berrikuntzarik edo euren helburuak murriztu dituztela egoera ekonomikoagatik; baina, bestetik, lankidetzan jardun duten enpresek diote horrelako praktiketara jotzeko arrazoi nagusia merkatuko premiak direla.
Gainerakoan, mozkinek eta arrakastaren pertzepzioak balantze oso positiboa dute berrikuntzari ekiten diotenenpresen artean, nahiz eta adierazle horiek jaitsiegin diren aurreko urtearekin alderatuta.2020an adierazle horiek akuilu bat izan baziren enpresentzat ekimen berritzaileak abiarazteko etorkizunean (gainera, serie historikoko daturik altuena izan zen), 2021ean ekimen berritzaileak abiarazteko asmoak behera egin zuen arlo guztietan (prozesuak, produktuak, marketina, antolakuntza eta lankidetza).
Bestalde, Bizkaiko Berrikuntzaren Indizea 2020koaren antzeko mailan kokatu da, baina berrikuntza-jarduera sistematizatzeari buruzko hainbat parametrok(hala nola, ezagutzaren babesa, berrikuntzako gaitasunak dituzten langileen presentzia edo inbertsioaren itzulera monitorizatzeko kudeaketa-tresnak) beherantz jarraitzen dute, eta horrek eragina izan du berrikuntza-jardunaren maila altu edo oso altuetan.
Bukatzeko, 4.0 industriari dagokionez, 2021ean berriz gora egin du 4.0 industriako teknologiaren bat erabiltzen duten produkzio-industriako enpresen kopuruak, nahiz eta lortu dituzten onurak ez diren hain agerikoak enpresentzat, behera egin duelarik 4 onura edo gehiago lortu izana adierazi duten enpresen kopuruak (% 58tik % 34,7ra); eta 2020an bereziki aipatzekoa izan bazen “kalitate” handiagoa lortu izana, 2021ean gehiago nabarmendu dira “informazioarekin” erlazionatutako onurak.
Zaila da aurreikustea zer gertatuko den 2022an Bizkaiko enpresek osatzen duten ekosisteman eta euren berrikuntza jardueran.Egia da asmoak xumeagoak izan direla oraingoan, beharbada nazioarteko testuinguru ezegonkorrak apaldu dituelako, baina berriz ere antzematen da enpresek gero eta interes handiagoa dutela produktu edozerbitzuen berrikuntzetan parte hartzeko, eta adierazle horisailkapenaren buruan kokatu da aztertutako sektore guztietan.
Badago datu itxaropentsu bat: “berritzeko batere beharrik ez dagoela” dioten enpresa ez berritzaileen kopuruak beherantz jarraitzen du. Hain zuzen, norabidea barometroan bigarren aldiz murriztu da Bizkaiko enpresek berrikuntzarekiko duten distantzia, % 38,9tik % 23,7raino jaitsi delarik (portzentajezko 15,2 puntu gutxiago). Datu orokorrek erakusten dute enpresa ez berritzaileen jarrerak ez direla hain drastikoak eta ez daudela hain urrun berrikuntzatik, agian gero eta gehiago jabetzen direlako berritzeko beharraz, gaur egungo disrupzio-mailakhartara bultzatuta.
Berrikuntzaranzko hurbilketa hori nabarmena da orobat berrikuntza-jarduerak gauzatzeko laguntza beharrari dagokionez. Hala, laguntzaren bat behar dutela adierazi duten enpresa ez berritzaileen portzentajea % 58,4tik % 68,3ra hazi da.
Badirudi, berrikuntzari dagokionez, 2008koari baino hobeto aurre egin diogula krisialdi honi, baina ezin dugu ahaztu zenbateko ahalegina egin dugun ETE berritzaileen oinarria zabaldu eta indartzeko, lehiakortasun-abantailak izan zitzaten erronka berriei eta paradigma aldaketei aurre egiteko
IKUSI LABURPENA
Txostenak
barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.
norabidea 20162016-06-08
norabidea 20152015-11-13
norabidea 20142014-12-11
norabidea 20132013-10-24
norabidea 20122013-01-10
norabidea 20112012-01-09
norabidea 20102017-06-23
norabidea 20092017-06-23
norabidea 20082017-06-23
norabidea 2007-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2007-1ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-1ª Uhina2017-06-23
Joerak
2024-12-18
Digitalizazio2025ean enpresa-azpiegitura eraldatuko duten 5 joera teknologikoak
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-08-28
IraunkortasunBioplastikoak: etorkizun jasangarriagoa eta merkeagoa agintzen duten berrikuntzak
2024-08-09
BerrikuntzaEHUk kostu txikiko teknologia sortu du droneen arteko talkak prebenitzeko
Norantz doan 4.0 industria2024-07-03
AAk enpresetan daukan eragina2024-06-20
Klimarako berrikuntza positiboa2024-06-05
2024-12-18
Digitalizazio2025ean enpresa-azpiegitura eraldatuko duten 5 joera teknologikoak
2024-01-08
DigitalizazioETE-en digitalizazioak 628.000 milioi euroko ekarpena izan lezakeEuropako ekonomian
2023-10-11
DigitalizazioHauek dira enpresak digitalizaziorantz bultzatzen dituzten teknologiak
2021-04-27
IkerketakDigitalizazioEuskadi sendotu egin da digitalizazioan "aurreratuta” dauden Europako herrialdeen taldean
2020-06-09
DigitalizazioHego Koreak blockchain plataforma bat garatuko du ibilgailu autonomoentzat
Biologia munduaren digitalizazioa azkartzen ari da2020-04-07
Hiriak berrikuntzako laborategi gisa2020-01-13
BeDigital 20202019-12-05
Iraultza digitala eta gizakiaren talentua2019-06-03
DES2019 – Digital Enterprise Show. Innovation Hub2019-05-13
Ospital batek ahots bidezko laguntzaileak instalatu ditu logeletan2019-04-29
2020-03-30
Covid19Berrikuntza SozialaOnlineko mapa bat, auzokideen laguntzaz kurba geldiarazteko
2019-07-22
Berrikuntza SozialaAlemania, Europako erreferentea landa-eremuko eraldaketa digitalean
2019-07-09
Berrikuntza SozialaPosible da beste demokrazia bat: hona hemen munduan barrenako sei kasu
2019-06-10
Berrikuntza SozialaMundu digital honetan ere izango al dugu gauzak edukitzeko grina?
2019-06-05
Berrikuntza SozialaLanaren etorkizuna: Esperimentuak oinarrizko errenta unibertsalarekin
2019-04-23
Berrikuntza SozialaJanaria pisura eta menu finkorik gabe: horra jatetxe batek pentsatu duena elikagairik ez xahutzeko
2018-01-15
Berrikuntza SozialaNola apobetxa dezakegu hobeto elikagai soberakinen banaketa?
2017-04-21
Berrikuntza SozialaEkonomia kolaboratiboa Kanadako garapenaren zutabe bihurtu da
2017-02-21
Berrikuntza SozialaIritsi dira Espainiara etxebizitza kooperatiboko formula berriak
2017-01-02
Berrikuntza SozialaFinlandia, oinarrizko errenta unibertsalaren mundu mailako laborategia
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-06-26
Adimen ArtifizialaAA eta automatizazioa giltzarriak izango dira sektore industrialaren erronkei aurre egiteko orduan
2024-05-20
Adimen ArtifizialaUrte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera
2024-05-20
Adimen ArtifizialaAdimen artifiziala 2024an: aurrerakuntza harrigarriak, erronka zailak eta etorkizun ziurgabea
2024-01-04
Adimen ArtifizialaEBko Adimen Artifizialari buruzko Legearen inguruko bost giltzarri
2023-11-21
Adimen ArtifizialaAdimen artifizialak nola aldatuko duen gure bizimodua bost urtean
2023-11-17
Adimen ArtifizialaAdimen artifizial honek errepide edo zubietako arrakala arriskutsuak antzemateko aukera ematen du
Adimen artifizialak agerpen handiagoa du ETE-etan2023-11-17
Zer ezarpen ditu adimen artifizialak?2023-10-26
Adimen artifiziala lantegiak eraldatzen ari da2023-10-25
Adimen artifizialak deskarbonizatzen lagundu ahal die enpresei?2023-10-17
Adimen Artifiziala birziklapen-prozesuan2023-02-02
Adimen Artifiziala:5 giltzarri enpresentzat2022-12-14
Adimen artifizialaren kritika eta aukerak2022-09-05
Google-n adimen artifiziala gai da haur batek bezala ikasteko2022-07-14
Laguntzak
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren Bigarren Laguntza-Deialdia 20242024-06-27
Erronka 2024 Laguntza Programa2024-06-20
Bideratu Berria Programa - 20242024-06-12
Sakondu Laguntza Programa - 20242024-05-27
Zabaldu Laguntzen Programa - 20242024-05-27
Bikaintek Programa 20242024-02-19
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa - 1. deialdiak - 20242024-01-23
Boletina
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko