menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

norabidea 2024

Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan

norabidea, berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruzko inkesta, barrixek urtero egiten duen azterketa bat da, bere bitartez aztertzeko nolako harremana duten Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin, zein profil duten enpresa berritzaile eta ez-berritzaileek, zein esparrutan ar diren lanean eta zein neurritaraino betetzen diren euren hasierako igurikimenak.

❝ Bizkaiko 10 enpresatik 4k ekimen berritzaileak egin dituzte 2023an ❞


Kontsultatu


❝ Bizkaiko 4 enpresatik 1ek jarduera berritzaileak egin ditu etengabe azken 4 urteetan ❞


Kontsultatu


❝ Prozesuen arloan egindako lana hazi egin da produkzio-teknologia berriak sartzearen bultzadari esker, eraldaketa digitalaren bultzadaren zati gisa ❞


Kontsultatu


❝ Bizkaiko enpresen % 24k produktu eta zerbitzuetan berritu du 2023an ❞


Kontsultatu


❝ Bizkaiko enpresen % 35,3k prozesuetan berritu du 2023an ❞


Kontsultatu


❝ Enpresen % 57,2rentzat, berrikuntza bultzatu duen faktore nagusia da berrikuntza enpresaren helburu estrategikoen parte delako ❞


Kontsultatu


❝ Jarduera berritzailearen arrakastaren pertzepzioak gora egiten jarraitzen du, eta % 78,3koa da, eta serie historikoko bigarren daturik altuena da ❞


Kontsultatu


❝ Berrikuntzan parte hartu duten enpresen % 93,6ek nolabaiteko eragina edo aztarna hauteman du berrikuntzaren ezarpenaren ondorioz, txikia, ertaina edo handia izan ❞


Kontsultatu


❝ Enpresen % 76,5k eragin handia eta positiboa du bere negozioan, egindako berrikuntzei esker ❞


Kontsultatu


❝ Enpresen % 83k ez ditu berrikuntza-helburuak murriztu egoera ekonomikoagatik ❞


Kontsultatu


❝ Enpresen % 34,6ak beste enpresa eta erakunde batzuekin lankidetzan jardun du 2023an ❞


Kontsultatu


2022ko Norabidean, agerikoa zen datuak beheranzkoak zirela Covidaren jarraikako olatuen eta nazioarteko merkatuko tentsioen ondorioz.2023ko Norabidean, ordea, bazirudien Bizkaiko enpresa-sareko jarduera berritzailearen susperraldirako zantzuak zeudela, adierazle asko hazi egin zirelako eta haietako batzuen igoera handia izan zelako (abian jarritako berrikuntzen eragina handia izatea, helburuak gainditzea eta aurreikuspenen betearazpena handitzea, besteak beste). Bestetik,2024ko Norabidean adierazten denez, gaur egun egonkortasuna da nagusi Bizkaiko enpresetako jarduera berritzaileari dagokionez, aztertutako adierazle asko ez direlako ia-ia aldatu, 2023ko Norabidean lortutako erantzunetan antzematen zen bezala.

JARDUERA BERRITZAILEA

Zenbait urtetan etengabe jaitsi ondoren eta aurreko ekitaldian berrikuntza abian jarri zuten Bizkaiko enpresen tasa zertxobait hazi ondoren, 2023ko datua egonkorra izan da. Horiek horrela, kontsultatutako hamar enpresatatik lauk baieztatu egin dute nolabaiteko jarduera berritzailea ezarri dutela 2023ko ekitaldian, %41,1ek, hain zuzen ere (aurreko urteko %41,6ren aldean). Hartara, 2017tik antzematen zen beherakada geldiarazi denez, egonkortasuna da nagusi, eta badirudi bere horretan dirauela pandemia-garaian eraldaketa bultzatu zenetik.

Lurraldeko bi enpresatatik batek dioenez, bere enpresan nolabaiteko berrikuntza ezarri du azken 4 urteotan (%53,3), eta enpresen %25,5ek, berrikuntzako “muin nagusia” direnek, ordea, jarduera berritzailerako prozesuei eutsi diete etengabe.

BERRIKUNTZA-ARLOAK

2023an, prozesu berriak garatzea helburu nagusi duten enpresen kopurua berriro igo denez (%35,3), enpresetako jarduera berritzaileak xede nagusi daukan arloa da oraindik. Gainera, batez ere, ekoizpenerako teknologia berriak ezartzeagatik gertatu da hazkuntza hori. “Prozesuetako berrikuntzen” artean, informazioaren prozesaketarekin edo komunikazioarekin lotutakoa izan da aipatuena (%17,3).

“Produktuan edota zerbitzuan egindako berrikuntzak” %24,0koak izan direnez, datu hori egonkorra izan da azken urteotan. Talde horretan, ehunekoa handiagoa da enpresarako berriak direnen artean (%17) merkaturako berriak direnen artean baino.

BERRIKUNTZA KUDEATZEKO TRESNAK

Olatu honetan, Bizkaiko enpresetako jarduera berritzailearen sistematizazioaren adierazleetako batek gora egin duenez, baieztatu egin da norabidea aldatu egin dela azken urteotako beheranzko joeran, 2021ean gutxieneko historikora iritsi ondoren. Izan ere, gaur egun, lau enpresa berritzailetatik batek berrikuntzako ROI identifikatzen duten tresnak ditu kudeaketaren edo kontabilitatearen arloan. Berrikuntzarako berariazko partidaren erreserba, ordea, zertxobait jaitsi da iragandako olatuaren aldean, %18,4tik %17,9ra jaitsi da-eta.

BERRIKUNTZA BULTZATZEN DUTEN FAKTOREAK

Aurten, aldaketa handia gertatu da enpresetako berrikuntza bultzatzen duten faktoreen artean:

  • 2022an, enpresen %62,6k berrikuntzaren lehenengo sustatzailea merkatua zela aipatzen zuten. 2023an, ordea, berrikuntza bera enpresaren helburu estrategikoen barruan sartzea izan zen berrikuntzaren lehenengo sustatzailea, %43,0tik %57,2ra igo zen-eta. Beraz, badirudi jarduera berritzailea enpresaren kulturaren parte dela eta ez dela unean uneko egitate isolatua.
  • Ondoren, merkatua, bere dinamikak eta premiak ere badira enpresa berritzaile gehienek aipatzen dituzten faktoreak (%52,2). Hori dela eta, 10 bat puntu portzentual galdu dira.
  • Era berean, indartsu ere hazi dira eta bultzadaren hirugarren faktore moduan lekuratu dira makinetarako softwarearen hornitzaileak, igoera %9,6tik %18,0rakoa izan delako 2022an.

TESTUINGURU EKONOMIKOAREN ERAGINA

Ohikoa denez, enpresei galdetu zaie nolako eragin-maila daukan testuinguru ekonomikoak berrikuntza ezartzeko daukaten gaitasunean edo erabakian, bi ideiaren bidez, baita zer mailatan dauden ados edo desados ere.

Berriro ere, indartsu hazi denez, enpresen %49,5 erabat edo nahikoa ados daude “testuinguru ekonomiko eta finantzarioa edonolakoa dela ere” berrikuntza ezarri beharra dagoela dioen baieztapenarekin. Iazko urtearen aldean (%37,8), testuinguru ekonomiko eta finantzarioaren presioak ez du horrenbesteko garrantzirik eduki Bizkaiko enpresen artean, eta adierazle makroen berrikuntza aparte kontuan hartzen duten enpresen tasa hazi da.

Bestetik, enpresen %17,0ren esanetan, berrikuntzaren helburuak murriztu dituzte egoera ekonomikoagatik, adierazle horrek behera egin du berriro eta serie historikoko datu txikiena izan da.

BIZKAIKO BERRIKUNTZA-INDIZEA

Bizkaiko Berrikuntza Indizeak inkesta hau egiteko aukera eskaintzen du, eta, horrez gain, enpresetako jarduera berritzailearen sistematizazio-maila ere neurtzen du. Egonkorra da oraindik, zertxobait hazi delako eta, horren ondorioz, Bizkaiko enpresen %28,1ek dutelako (2022ko %26,8ren aldean) berrikuntza-maila handia edo oso handia. Establezimendu horiek berrikuntza kontuan hartzen dute euren estrategian, eta behar besteko tresnak dituzte berrikuntzari dagokionez jokabide sistematikoagoa edukitzeko.

Aldi berean, indize handienak dituzten enpresen kopurua berriro hazi denez (%26,8tik %28,1era), berrikuntza euren enpresa-jardunean helburu estrategiko moduan sartzen dutenak dira, eta are gehiago sistematizatzen dute euren jarduera berritzailea.

ENPRESA BERRITZAILEAREN KARAKTERIZAZIOA

Azterketak Bizkaiko jarduera berritzailearen jardun sistematizatuenarekin lotutako zenbait aldagai zehazten ditu, eta aldagai horiek bere horretan diraute urteen joan-etorrian. Hona hemen enpresa horien ezaugarriak:

  • 50 laguni baino gehiagori ematen diote lana
  • Enpresa sortu berriak dira
  • Enpresa esportatzaileak dira
  • Jarduera berritzailean diharduten berariazko langileak dituzte
  • Laguntza publikoa lortzen dute euren berrikuntza-jarduerak garatzeko
  • Beste enpresa eta eragile batzuekin lan egiten dute

JARDUERA BERRITZAILEAREN ERAGINA ETA BERE HELBURUEN BETEARAZPENA

2024ko Norabidearen beste ondorio nagusi baten arabera, oraindik ere mozkinen eta arrakasta-pertzepzioaren balantzea oso ona da berrikuntza ezartzen duten erakundeen artean.

Horrela, erakundeen %78,3ren ustez, berritzeko hartu duten erabakia arrakastatsua izan da, eta 2022ko mailari eutsi diote, orduan indartsu igo zela eta %77,2koa izan zela kontuan hartuta. Hartara, 2020an lortutako serie historikoko indize handienera (%78,8) hurbildu dira, eta mukuruka gainditu dituzte pandemiako urteak baino lehenagoko zenbakiak.

Era berean, berrikuntza-jarduerak egin dituzten ia-ia enpresa guztiek (%93,6) nolabaiteko eragin ona antzeman dute neurri handiagoan edo txikiagoan. Hamarretatik ia-ia zortzik adierazi dutenez (%76,5), “eragin handikotzat” jotzen duten mozkina lortu dute jarduera berritzailearen ondorioz. Horiek horrela, aurreko urtean erdietsitako hazkuntzari eutsi zaio, %69,9tik %76,2ra igo zela kontuan hartuta.

TRESNAK

Arrakastaren pertzepzio edo mozkinen identifikazio horrek honako honexekin eduki dezake lotunea: gero eta enpresa gehiagok omen dituzte kontabilitateko eta kudeaketako sistemak, ezarritako berrikuntzen ondorioz lortutako mozkinak identifikatzeko (inguruabar hori hazi egin da, eta %19,5etik %24ra igo da) eta aurrekontuetan berrikuntzarako berariazko partida zuzkitzeko (%17,9).

BERRITZAILEAK EZ DIREN ENPRESAK

Kontrako muturrean, 2023an inolako jarduera berritzailerik eduki ez duten konpainiak daude (%58,9).

Inolako ekimen berritzailerik abian jarri ez duten enpresa horiek aipatutako arrazoiek edo zergatiek lotura zabala omen dute merkatuaren dinamismoarekin. Indize hori hazi egin da, eta, oraindik ere, inkestatutako enpresek gehien aipatzen duten arrazoia da (%47,6). Berrikuntzak ez ezartzeko orduan kostua arrazoi moduan aipatzen duten enpresen kopurua, ordea, murriztu egin da, %23,7tik %18,9ra jaitsi delako.

Berritzaileak ez diren enpresei berritzeko asmorik daukaten galdetu zaienean, 2019ko Norabidean, enpresen %38,9k baieztatu zuten berritzeko inolako premiarik ez zeukatela. Gaur egun, ostera, talde horretan enpresen %25 daudenez, irmotasuna aurreko urtean baino txikixeagoa da, orduan %21,3koa zela kontuan hartuta.

ETORKIZUNERAKO GILTZARRIAK

Zaila da hurrengo ekitaldietan zer gertatuko den aurreikustea. Oro har, aditzera ematen da modu berean jarraituko duela eta, nahiz eta enpresa berritzaileek etorkizunari begira duten asmoak balio positiboetan jarraitzen duen, beherakada etengabea izan dela pandemiaz geroztik. Nolanahi ere, batez ere produktuaren edo zerbitzuaren arloko berrikuntzak ezartzeko asmoa da nagusi.

Horren guztiorren ondorioz, esan daiteke enpresek are argiago ikusiko dutela jarraitu beharreko bidea berrikuntza dela, teknologia edo prozesu berriak asmatzeko, ezartzeko eta egokitzeko gaitasuna erabakigarria delako eta aldea zehaztuko duelako lehiakideen aurrean.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten