menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

BaBesTu: Jabetza Industrialari buruzko azterlana - 2022

Industrial-jabetza Bizkaian eta EAEn

Presentamos la 2ª edición de "BaBesTu: La Propiedad Industrial en Bizkaia y la C.A. Vasca", en él se recoge datos, publicados por la OEPM, relativos no sólo a las solicitudes de los distintos sistemas de propiedad industrial en Bizkaia y la C.A. Vasca, si no que va más allá, y se pone el acento también en otros indicadores , como son, cuántas han sido concedidas, cuántas están en vigor, quiénes están realizando las solicitudes, a qué sectores técnicos corresponden los registros que se están llevando a cabo, cual es el ratio de actividad inventiva las distintas áreas geográficas.

Patente eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) argitaratutako azken datuen arabera, 2021ean Estatuko41 patente eman ziren Euskadin, 2020an baino sei gehiago, hau da, Estatu osoan emandako patenteen % 5,9.Datu horiek erakusten dute kopuruak apur bat gora egin duela, 2015az geroztik erregistratu den etengabeko beherakadaren ondoren. Baina hainbat adituk adierazi dute fenomeno horrek zerikusia izan lezakeela Europako patenteen erabilpen handiagoarekin, enpresek gero eta gehiago baliatzen baitute jabetza intelektualeko alternatiba hori, atzerrian ere babestu behar dutelako euren berrikuntza euren negozio-garapeneko estrategiaren parte bezala.

Gainera, 2018an lehenengoz aplikatu zen osoki Patenteei buruzko 24/2015 Lege berria (2017ko apirilean indarrean sartu zena). Legearen aplikazio horrek babes irmoa eman zien Estatuko asmakuntzei, hartara, Estatu mailako eskubideak parekatu egin ziren gure inguruko beste herrialde batzuk onartzen dituzten eskubideekin, eta babes hori bateragarri egin zen Europa mailako babes-sistemarekin.

Hiru lurralde historikoen artean, Gipuzkoan egin dira eskaera gehien, nahiz eta 2021ean baino gutxiago izan; hala, EAEn lortu diren patente guztien % 43,9 Gipuzkoakoak izan dira.Halere, Bizkaia da hazkunde handiena izan duen lurraldea, 7 patentetik 13ra igaro baita, adierazle horrek hainbat urtetan izan duen beheranzko joera irauliz.

Estatuko patente gehien lortu dituzten EAEkoerakundeei erreparatuz gero, aurten ere enpresek dute pisu gehien, nahiz eta portzentajea gutxitu egin den (2020an % 82,8koa zen, eta 2021ean % 51,2ko). Seguru asko, jaitsiera horrek zerikusia izango du enpresek Europako patenteen alde eginiko apustuarekin.

“Enpresek” lortutako patente kopurutik urrun geratzen bada ere, aipatzekoa da nabarmen hazi dela “Partikularrek” eskuratu dutenEstatuko patente kopurua, 2020an patente guztien % 2,8 izatetik % 21,9 ordezkatzera igaro baita 2021ean.

Sektore teknikoei dagokienez, % 51,4tik % 43,9ra jaitsi da “Ingeniaritza Mekanikoa” sektore barruan kokatzen diren Estatuko patenteen portzentajea, halere, sektore horrexek eskuratu ditu Estatuko patente gehien.Baina gehien hazi den sektorea “Instrumentuak” izan da, batik bat “Teknologia medikoa” azpisektoreko instrumentuak, izan ere, 7 patente lortu ditu 2021ean (horietatik 5 Arabakoak), nahiz eta 2020an ez zuen bat bera ere eskuratu, eta aurten patente gehien lortu dituen azpisektorea izan da, atzetik doakiolarik “Ingeniaritza Zibila” 6 patenterekin.

Bizkaian, Estatuko patente gehien lortu dituen azpisektorea “Neurria” izan da, zehazki, 3.

Halere, eta Estatuko patenteen kopuruak gorantz egin badu ere, indarrean dauden Estatuko patenteen kopuruak jaitsiera handia izan du EAEn: 2020an** 1.710 ziren, eta 2021ean 1.058, hots, jaitsiera % 61,6koa izan da.

EAEko adierazle honek 2020koa baino kopuru baxuagoak izan ditu, 132 eskaeratik 124ra jaitsi baita, eta zenbateko horrek Estatuan egin diren Europa bidezko eskaera guztien % 10,2 ordezkatzen du.

Lurralde historikoei dagokienez, jaitsiera handiena Bizkaian gertatu da, Europa bidezko patente eskaerak 46tik 36ra jaitsi direlarik (EAE osoko eskaeren % 29). Oso urrun dago Gipuzkoako kopurutik, hazi den lurralde bakarra izan baita 76 eskaerarekin (EAEko eskaera guztien % 61,2). Araba, bestalde, % 9,6ko portzentajean geratu da.

Atal honetan ere, patente eskaera gehienak enpresek egin dituzte, eta 2020ko kopuru orokorretara iritsi ez diren arren, 2021ean aurkeztutako Europa bidezko patente eskaera guztien % 91,9 ordezkatzen dituzte.

Nola jaitsi egin den Europa bidezko patente eskaera kopurua, Euskadiko asmakuntza-jardueraren ratioak ere behera egin du, eta 2021ean 56 puntuan kokatu da, aurreko urtean baino hiru puntu beherago. Jaitsiera hori gorabehera, Estatu osoko ratioa (21) baino 35 puntu gorago dago, eta hirugarrena da autonomia erkidegoen sailkapenean, Nafarroaren (100) eta Aragoiren (58) atzetik.

(*) 2022ko urrian egin zen Babestu 2022 txostena, eta adierazle hori artean eguneratu gabe zegoen OEPMko datu-basean

Iaz 131 erabilgarritasun eredu eman ziren guztira, 2020an baino 36 gehiago, hau da, Estatu osoan emandako eredu guztien % 3,9.

Hiru lurralde historikoen artean, Bizkaiak lortu zituen erabilgarritasun eredu gehien (73) eta berak izan du hazkunde handiena, 2020an 40 eredu eskuratu baitzituen; beraz, EAEn lortutako erabilgarritasun eredu guztien % 55,7 Bizkaian biltzen dira, eta beste bi probintziek urrunetik jarraitzen diote (Gipuzkoan % 28,2 eta Araban % 16).

Hala, gutxi bada ere, Euskadin indarrean dauden erabilgarritasun ereduen kopuruak gora egin du 822raino. Indarrean dauden erabilgarritasun ereduen kopurua jaitsiz joan da 1993tik, eta 2016an behea jo ondoren, suspertze bideari ekin zion 2017an, oso poliki bada ere.

Enpresa eta partikularrek lortutako erabilgarritasun ereduei dagokienez, hazi egin dira bi multzoak, eta enpresek pisu handiagoa dute (% 54,1) partikularrek baino (% 41,9).

Sektore teknologikoka, EAEn “Ingeniaritza Mekanikoa” taldeak lortu ditu eredu gehien (51 guztira), guztizkoaren % 38,9 ordezkatuz.Azpisektoreei erreparatuz gero, “Ingeniaritza Zibila” eta “Elementu mekanikoak” nabarmentzen dira, bakoitzak 17 erabilgarritasun eredu lortu dituelarik.

Nahiz eta 2021eko datuak aztertzen ari garen, aipamen berezi bat merezi dute 2020an “Teknologia medikoa” azpisektorean lortutako zortzi erabilgarritasun ereduek, bai eta 2021ean lortutako beste laurek, guztiak Bizkaian. Halere, Bizkaian “Elementu mekanikoak” azpisektoreak lortu ditu erabilgarritasun eredu gehien, 15 guztira.

Lortutako Estatuko diseinu industrialei erreparatuz gero, ikusten da parametro honek ere beherantz egin duela, eskaera kopurua gutxitu egin baita (36tik 31ra). Hala, EAEk % 2,3ko portzentajea ordezkatzen du Estatuan lortu diren Estatuko diseinu industrialei dagokienez.

Kasu honetan jaitsiera handiena Bizkaiak izan du, 2020an 21 diseinu industrial lortu baitzituen, eta 2021ean 17. Hala ere, zenbateko horrek EAEn eskuratutako guztien % 54,3 ordezkatzen du.

Baina oraindik ikusteko dago nolako datuak izango dituen Bizkaiak 2022an, zerenEstatuko diseinu industrialeko eskaerek jaitsiera handia izan baitute 2020tik 2021era, alegia, 21 eskaeratatik 7ra.

Eskatzaile motak aztertuz gero, ikusten da partikularrek lortu dituztela gehien, eskuratutako guztien % 54,8 (enpresen kasuan portzentajea % 41,9koa da).

2020an* 5.376 diseinu industrial zeuden indarrean Euskadin, 2019an baino 207 gehiago, hots, Estatuko diseinu industrial guztien % 2,1.

Hiru lurraldeei erreparatuz gero, EAEko indarreko diseinu industrialetatik % 56,9 Bizkaikoak dira.

EAEn lortutako Estatuko markek beherantz jarraitu dute 2021ean, aurreko hiru urteetan bezalaxe; guztira 1.454 marka lortu dira, hau da, 2020an baino 97 gutxiago. Euskadin eskuratutako Estatuko markek Estatu osokoen % 3,5 ordezkatzen dute.

Estatuko markei dagokienez, Bizkaiko bilakaera EAEkoaren parekoa izan da, beheranzkoa alegia. Hala, Bizkaian Estatuko 785 marka lortu dira, eta zenbateko horrek EAE osoko marken % 53,9 ordezkatzen du.

Eskatzaile motari erreparatuz gero, nabari da enpresek lortutako marka kopuruak nabarmen egin duela behera azken hiru urteetan: 2019an 1.016 marka lortu zituzten, eta 2021ean 761.Jaitsiera handia izan arren, enpresek lortzen dituzte marka gehien, eta euren portzentajea guztizkoaren % 52,3koa da, partikularrek lortutako marken % 45,8ko portzentajearen aldean.

2020an* Estatuko 38.471 marka zeuden EAEn, 2019an indarrean zeudenak baino 698 gehiago. Estatuko euskal marken kopuruak Estatu osoko marken % 4,8 ordezkatzen du.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten