Innopedia
3↑
- 3D INPRIMIKETA
Azken urteotan ikusi dugu 3D inprimaketa lagungarri dela hegazkinak fabrikatzeko, baliagarri dela etxebizitza merkeak azkar eraikitzeko eta orobat erabiltzen hasi dela arlo soziosanitarioan ere.
- 3D SIMULAZIOA
asko erabiltzen da errealitateko elementuak birsortzeko, eta helburutzat du beharrezko zuzenketak ezartzea.
4↑
- 4.0 INDUSTRIA
laugarren iraultza industrial ere deitua, bere helburua da fabrikazioko eta produkzioko industrian iraultza eragitea askotariko teknologiak txertatuz, hala nola Gauzen Internet, lainoko konputazioa, datuen integrazioa, sentsorika, robotika, 3D inprimaketa, errealitate birtuala…
A↑
- ADIMEN ARTIFIZIALA
teknologia hau presente dago gure eguneroko bizitzan, askotan ohartzen ez garen arren, eta aukera ematen du gizakiaren antzeko gaitasunak dituzten makinak sortzeko.Teknologia honi esker sistemek edo makinek datuak jaso, prozesatu eta datu horiei erantzun diezaiekete, eta interakzioa hobetu dezakete informazio horretatik abiatuta.AA sistemak gai dira, neurri batean, euren portaera egokitzeko, lehenago gertatu diren ekintzen ondorioak aztertzeko eta modu autonomoan lan egiteko.
- ADIMEN LEHIAKOR
antolakunde bateko eragile ekonomikoentzat baliagarria den informazioa bilatu, tratatu eta babesteko (legalki lortua) garatzen den ekintza-multzo koordinatua, eta euren estrategien garapena. Enpresa berritzaile baten oinarrizko tresna da.
- AGILE
Proiektuak garatzeko metodologia-multzo bat da; azken emaitza zati txikitan zatitzen da, hainbat asterik behin entregatzeko.
Baina, batez ere, lan egiteko eta pertsonak antolatzeko modu berri bat da, non beharrezkoa baita diziplina anitzeko lantaldeak izatea eta bezeroen beharretara etengabe egokitzea.
Softwarearen sektorean hasi bazen ere, berrikuntza arloan edozein proiektu-mota garatzeko aplikatzen dira Agile kontzeptuak.
- ANTOLAKUNTZAKO BERRIKUNTZA
merkataritza-, finantza-, kudeaketa- edo antolakuntza-arloetan gertatzen dena, eta enpresako korronte berritzailea indartzen duena antolakunde osoaren produktibitatea hobetuz.
- AURREKIKUSPEN TEKNOLOGIKOA
teknologiaren bilakaera ulertzen eta azaltzen saiatzen den tresna; horri esker, enpresak posible du, neurri handi batean, bere jardueran izan ditzakeen ondorio negatiboei aurrea hartzea eta eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea.Hainbat hipotesitatik abiatuta, etorkizun ireki eta finitu batean gerta daitezkeen balizko haustura eta jarraitutasun egoerak aztertzen ditu.
B↑
- BERRIKUNTZA
Produktu (ondasun edo zerbitzu), prozesu, merkaturatze- edo antolakuntza-metodo berri edo nabarmen hobetu bat txertatzea enpresaren barne-jardunean, lantokiaren antolakuntzan edo kanpo-harremanetan.
- BERRIKUNTZA AGENDA
Dokumentu bat da, enpresaren berrikuntza-politiken gogoeta estrategikoa jasotzen duena, zeinetan enpresaren egungo egoera lantzen baita eta garatu beharreko arloak nahiz etorkizuneko aukerak detektatzen baitira, enpresaren berrikuntza-gaitasunen arabera.
- BERRIKUNTZA AZKORRA
antolakundearen funtzionaltasuna eta prestazioak hobetzera bideratutako aldaketa txikiak; isolatuta ez dira oso esanguratsuak, baina akumulatiboki gertatzen direnean etengabeko aurrerapenak eragin ditzakete.
- BERRIKUNTZA DISRUPTIBOA
Produktu edo prozesu berri bat sortzen duen berrikuntza, zeina ezin den ulertu lehendik dauden produktu edo prozesuen eboluzio natural bat bezala, eta zeinaren aplikazioak aldaketa global bat eragiten baitu.
- BERRIKUNTZA IREKIA
Ezagutzaren barne- zein kanpo-fluxuak erabiltzea barruko berrikuntza azkartzeko eta merkatuak zabaltzeko, eta horrela, berrikuntza kanpoan erabili ahal izateko.
- BERRIKUNTZA KUDEATZEKO SISTEMA
metodologia bat da, berrikuntza kudeatzeko enpresa baten arlo guztietan, modu ordenatuan eta aldaketa koherenteak bermatuz sistema osoan.
- BERRIKUNTZA PRODUKTU / ZERBITZUEN
merkatuan jartzea ondasun edo produktu berri bat edo lehengo ezaugarri edo erabilerarekin alderatuta nabarmen hobetua dagoen bat.Produktu/zerbitzu horrek hobekuntza garrantzitsuak ekar ditzake zehaztapen teknikoetan, funtzionaltasunetan, softwarean, kalitatean, formatuan, ergonomian edo beste ezaugarri funtzional batzuetan.
- BERRIKUNTZA SOZIALA
produktu, zerbitzu, prozesu edota eredu berriak sortzea, zeintzuek funtzio hauek betetzen baitituzte aldi berean: premia sozialak asetzea, harreman sozial berriak sortzea eta gizartearen ekintza-gaitasuna handitzea.
- BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA
aldaketa eta eraldaketa prozesu bat, produktu eta prozesu berriak sortzen dituena aldaketa teknologikoak txertatuz, besteak beste, produktuaren forman, produkzio-prozesuan eta erabilpenean edo eraldaketa esanguratsuak eginez lehendik dauden produktu eta prozesuetan.
- BERRIKUNTZAKO HESIAK
produktu edo zerbitzu, prozesu, merkaturatze- edo antolakuntza-metodo berri edo nabarmen hobetu bat aplikatzea eragozten duten alderdiak.
- BERRIKUNTZAREN ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZAREN ARTEKO BEREIZKETA
Etengabeko hobekuntza da produktu nahiz zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzen duten hobekuntza-proiektuak ezartzea antolakundearen kudeaketan.Aldiz, berrikuntza da antolakundean eboluzio handia eragiten duten produktu, zerbitzu edo prozesu errentagarriak diseinatu, garatu eta merkaturatzea lehenago erabiltzen ez ziren baliabide teknikoak edo giza-gaitasun berriak erabiliz.
- BERRIKUNTZAREN KUDAKETA
jarduera eta prozesu multzo bat da, zeintzuen helburua baita eskura dauden baliabideak antolatu, zuzendu eta administratzea, eta horrela ideia berritzaileak sortzea, lehendik dauden produktu eta prozesuak hobetzeko edo produktu eta prozesu berriak sortzeko.
- BERRIKUNTZAREN KULTURA
Berrikuntzaren kultura da pentsaerak eta portaerak aldatzea antolakunde bateko baliabideetan, prozesuetan, gaitasunetan, baloreetan eta giroan, antolakundeko kideak zabalik egon daitezen aldaketetara eta etengabeko eraldaketara.
- BIG DATA
Datu multzo handiak dira, hain handiak ezen egungo aplikazioak ez baitira nahikoa datu guztiak tratatzeko eta patroi errepikakor eta erabilgarriak aurkitzeko.
Big Data-ren aplikazioak ikusgarriak izango dira, oso garrantzitsua izango da trafikoa eta mugikortasuna aztertzeko, eta hartara, garraio publiko zein pribatuaren erabiltzaileei konponbide hobeak emateko.
- BLOCKCHAIN
Teknologia bat da, txanpon birtualak (Bit Coin ezagunak) jaulkitzeko euskarri gisa sortu zena, eta hemendik aurrera eguneroko arlo askotan erabiliko dena, hala nola kontratu adimendunetan edo patente, marka zein egile eskubideen onlineko erregistroetan.Funtsean, blockchain delakoa erregistro bat da, guztiz fidagarria dena (eraikita dagoen moduagatik eta sortzen duen kopia kopuru handiagatik) eta hirugarrenen menpe ez dagoena.
- BRAINSTORMING
Teknika bat da, zeinaren bidez sormena eta berrikuntza ahalbidetzen baitira, ahalik eta gehien zukutzen duelako ideia berriak sortzeko eta biltzeko gaitasuna, kontuan hartu gabe egokiak edo baliozkoak diren (hasieran) eta alde batera utzita inhibizio sozialak nahiz arauak.
- BUSINESS INTELLIGENCE (NEGOZIO-ADIMENA)
Enpresa baten bezero, produktu eta zerbitzuei eta bitarteko transakzio guztiei buruzko datu orijinalen kopuru handiak bildu, administratu eta aztertzea.Negozioetarako adimen-konponbideek elkarrekin konbinatzen dituzte zerbitzariko hardwarea eta biltegiratzea, datu-baseetako softwarea, analisi-tresnak eta aholkularitza-zerbitzuak.
C↑
- CLOUD COMPUTING/BIRTUALIZAZIOA
Baliabide informatikoak (hala nola zerbitzariak, datu-biltegiak, datu-baseak, sareak eta softwarea) Internet bidez erabiltzeari dagokio, baliabide horiek tokian tokiko gailu edo zerbitzari propioetan mantendu beharrean.
Hardware fisiko eta garestiaren mende egon beharrean, enpresek edo gizabanakoek konputazio- eta biltegiratze-zerbitzuak eskura ditzakete hodeiko zerbitzuen hornitzaileen bidez, hala nola Amazon Web Services (AWS), Microsoft Azure eta Google Cloud, besteak beste.
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
- COWORKING
Lan egiteko modu bat da, zeinetan profesionalek, ekintzaileek eta ETEek lan-espazio bat partekatzen baitute euren proiektu profesionalak garatzeko.Hala, langileek proiektu bateratuak bultzatzen dituen diziplina anitzeko komunitate batean lan egiten dute.
- CRM - CUSTORMER RELATIONSHIP MANAGEMENT
Software horien helburua da bezeroekiko harremanen kudeaketa eramatea eta, horrela, enpresa batek bezero potentzialekin eta existitzen direnekin dituen harreman eta interakzio guztiak kudeatu ahal izatea, hasi bezeroa erakartzetik eta gogobetetze-azterketaraino (software ezagunenetako batzuk Salesforces, Microsfot Dynamics, Salesnet eta abar dira).
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
- CROWFUNDING
Finantzaketa kolektiboa, askotariko proiektuak martxan jartzeko behar diren baliabideak biltzeko. Prozesu hau Internet bidez egiten da.Ekintzaileak ez badu lortzen behar duen finantzaketa, crowdfunding-a bere diru-iturri garrantzitsuenetako bat bihur daiteke.
D↑
- DESINGN THINKING
Metodologia bat da, pertsonengan zentratutako ikuspegi holistiko bat aplikatzen duena antolakundearen eta erabiltzaileen arazoak konpontzeko,pertsonak sorkuntza-prozesuan sartuz,proba/akatsaren bidez etaprototipoetatik abiatuz.Horrela, kontzeptu berritzaile handiak garatu daitezke.Bost fase dauzka: enpatizatu, definitu, asmatu, prototipatu eta ebaluatu.
- DISEINU INDUSTRIAL
Diseinu industriala produktu baten itxura estetikoari ematen zaion lege-babesa da. Horrek barne hartzen ditu produktuaren forma, ingerada, koloreak, testura edo materialak, baldin eta berritzaileak eta originalak badira.
Hemen gakoa da diseinu industrialak ez duela produktuaren funtzioa babesten, haren ikusizko itxura baizik. Adibidez, aulki baten forma dotorea, lanpara baten diseinu bakarra edo ontzi baten estilo berezia diseinu industrial gisa babestuta egon daitezke.
Babes horrek 15 eta 25 urte bitartean irauten du, herrialdearen arabera, eta diseinuan sormena sustatzea eta produktuei balio erantsia ematea du helburu.
E↑
- ENPRESA BERRIKUNTZA
Enpresa-testuinguruan gertatzen dena, produktu, zerbitzu edo prozesu bat sartzeko edo hobetzeko soluzio berri bat erabiltzean datzana.
- ENPRESA BERRITZAILEA
enpresa berritzaile bat da aurrerapen zientifiko eta teknologikoak produktu eta prozesu berri bihurtzen dituena, modu egoki eta eraginkorrean lotuz zientzia, teknologia, ekoizpena, premia sozialak eta merkatuaren eskakizunak.
- ENPRESAREN KUDEAKETA AURRERATUKO SISTEMAK
Honako hauekin lotutako prozesuak hobeto kudeatzen, kontrolatzen eta planifikatzen laguntzen duten plataformak dira:
- bezeroak (CRM)
- kalitatea (QMS)
- ingurumena
- laneko arriskuen prebentzioa,
- datuen babesa
- legea betetzea
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
- ERABILGARRITASUN EREDUA
Erabilgarritasun-eredu bat patente baten antzeko lege-babesa da, baina asmakizun txikiagoei edo lehendik dauden objektuetan edo prozesuetan egindako hobekuntza praktikoei aplikatzen zaie. Patente batek asmakizun konplexuagoak edo berritzaileagoak babesten dituen bitartean, erabilgarritasun-eredua soluzio tekniko sinpleago eta praktikoagoetara bideratu ohi da.
Hauek dira erabilgarritasun-ereduaren ezaugarri nagusiak:
Berrikuntza praktikoa: Ez du patente bat bezain aurrerapen teknologiko esanguratsurik eskatzen.
Babes azkarragoa eta merkeagoa: Prozesua patente batena baino arinagoa eta merkeagoa izaten da.
Iraupena laburragoa: Normalean, babesa 7 eta 10 urte artean irauten du, herrialdearen arabera.
Adibidez, diseinu ergonomikoagoa duen sukaldeko tresna bat hobetzen baduzu edo tresna bat aldatzen baduzu eraginkortasun handiagoz funtziona dezan, hobekuntza hori babestu ahal izango zenuke erabilgarritasun-eredu batekin.
- ERP - ENTERPRISE RESOURCE PLANING
Enterprise Resource Planning erakundeek eguneroko enpresa-jarduerak kudeatzeko erabiltzen duten software mota bat da, hala nola kontabilitatea, hornikuntza, proiektuen kudeaketa, arriskuen kudeaketa, betetzea eta hornidura-katearen eragiketak (adibide bat SAP da).
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
- ERREALITATE BIRTUALA
teknologia informatikoa baliatuz sortutako ingurune bat da, erabiltzaileari sentiarazten diona ingurune horretan murgilduta dagoela.Teknologia hau baliagarri da, bideojoko edo proba-inguruneetan murgilduz, gaitasunak entrenatzeko, egiazko itxura duten eszenak eta objektuak irudikatzen dituelako.
- ERRETALITATE AREAGOTUA
Errealitate Areagotuari esker posible da ikusizko informazio-geruzak gehitzea inguratzen gaituen mundu errealari, hau da, errealitate areagotuaren bidez, mundu birtuala nahastu egiten da mundu errealarekin.Oso adibide ezaguna da Pokemon GO bideojokoa.
- ETENGABEKO HOBEKUNTZA
produktu nahiz zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzen duten hobekuntza-proiektuak ezartzea antolakundearen kudeaketan.
- EZAGUTZA
esperientziaren eta ikaskuntzaren (a posteriori) edo introspekzioaren (a priori) bidez metatutako informazio-multzoa.Hitzaren zentzurik zabalenean, elkarrekin erlazionatutako datu ugariren jabe izatea, zeintzuek balio kualitatibo txikiagoa baitute bereizirik aztertzen direnean.
- EZAGUTZAREN KUDEAKETA (KNOWLEDGE MANAGEMENT)
Enpresa-diziplina bat da, antolakunde bateko jarduera eta prozedura guztiak sistematikoki koordinatzen dituena antolakunde horretan ezagutza sortu, bilatu, biltegiratu, partekatu, zabaldu, garatu eta maximizatzeko.Kudeaketa horrekin eraginkortasuna, produktibitatea eta errentagarritasuna hobetu daitezke tresna eta euskarri teknologikoak erabiliz, zeintzuek aukera ematen baitute antolakunde barruan ezagutza partekatzeko eta ezagutza berriak sortzeko.
F↑
- FINTECH
Aplikazio horietan enpresek IKTak erabiltzen dituzte finantza-zerbitzu eraginkorragoak eta merkeagoak sortzeko edo eskaintzeko.Batzuetan termino hori erabiltzen da horrelako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak (nagusiki startupak) izendatzeko.
G↑
- GAUZEN INTERNET
IoT edo eguneroko objektuen arteko konexioa Internetekin. Sistema honi esker, gure etxea haririk gabe “domotizatu” dezakegu eta, horrela, gure sakelako telefonora konektatu, edo eduki dezakegu hortz-eskuila bat gai dena txantxarra izango dugun detektatzeko eta gure dentistari abisatzeko…Badira bi arlo teknologia honen onurak nabarituko dituztenak: energia-eraginkortasuna eta garraio-logistikako eta joan-etorrien arloko zerbitzuak.
H↑
- HIDROGENO BERDEA
teknologia bat da, hidrogenoa -erregai unibertsal, arin eta oso erreaktiboa- sortzen duena elektrolisi izeneko prozesu kimiko baten bidez.Metodo honek korronte elektrikoa baliatzen du uretan dagoen hidrogenoa eta oxigenoa bereizteko, hortaz, elektrizitate hori iturri berriztagarrietatik lortzen bada, energia sor dezakegu atmosferara karbono dioxidorik isuri gabe.
- HIDROGONOZKO ENERGÍA
hidrogenoa erregai bat da, konbustiozko motorretan edo zelula elektrokimikoetan (pilak) erabil daitekeena.Hala, ibilgailuak mugiaraz ditzake konbustioaren bidez edo argindarra sor dezake erreakzio elektrokimiko horretatik abiatuta
- HORNIDURA-KATEAREN BARRUKO ETA KANPOKO LOGISTIKA KUDEATZEKO SISTEMAK
Prozesu logistikoak kudeatzeko, kontrolatzeko eta optimizatzeko sistemak dira, hala nola:
- biltegia: materialen kokapena, stockaren kudeaketa, eskaeren kudeaketa, eskariaren kudeaketa, salgaien sarrerak eta irteerak... (IKS)
- inbentarioak kontrolatzea... (MRP)
- produkzioaren plangintza eta programazio aurreratua (APS – Advances Planning Scheduling)
- hornidura-katearen kudeaketa (SCM)
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
I↑
- I+G (IKERKETA ETA GARAPENA)
Produktu, prozesu edo aplikazio jakin bati buruzko ezagutza hobetzeko sistematikoki egiten diren jarduerak; bere baitan hartzen ditu oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta garapen esperimentala.
- IDSA EDO GAIA-X METODOLOGIAK ETA DRIVER-KONEKTOREAK APLIKATZEA DATUEN PROZESAMENDUAN
Datu irekien eta seguruen azpiegiturak sortzeko metodologiak dira, Europan (Gaia-x) eta Internacional Data Spaces Association (IDSA). Helburua da datuaren ekonomiaren lehiakortasuna indartzea eta babestea, eta eztabaidarako eta proposamenak egiteko foro bat izatea estatu mailako datuak partekatzeko ekosistemako eragileen artean.
Eraldaketa Digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta teknologia aurreratu gisa katalogatuta dago.
- IKUSMEN ARTIFIZIALA
diziplina zientifiko honek hainbat metodo baliatzen ditu mundu errealeko irudiak eskuratu, prozesatu, aztertu eta ulertzeko eta, bide horretatik, ordenagailu batek tratatuko duen informazio numeriko edo sinbolikoa ekoizteko.
- INKUBAGAILUARK
enpresen edo hirugarrenen programak dira eta helburutzat dute lehen faseetan dauden ideia berritzaileei garatzen laguntzea, askotan, oraindik merkaturatu gabe daudenean.
J↑
- JABETZA INDUSTRIALA
La propiedad industrial es un conjunto de derechos legales que protegen las creaciones e invenciones relacionadas con la industria y el comercio. Esto incluye patentes, marcas, diseños industriales, modelos de utilidad y nombres comerciales. Su objetivo es incentivar la innovación y la creatividad, otorgando a los inventores y empresas derechos exclusivos sobre sus creaciones por un tiempo determinado.
- JABETZA INTELEKTUALA
giza-adimenaren bitartez sortutako obren gaineko jabetza eskubide berezi bat aitortzea egile bati edo eskubide horien beste titular batzuei.
K↑
- KAIZEN
jatorri japoniarreko hitza, etengabeko hobekuntza hazkorrari erreferentzia egiten diona.Kalitatea hobetzeko eta kostuak murrizteko plan gehienen helburu nagusia da.
- KONPUTAZIO KUANTIKOA
Konputazio kuantikoa informatikaren adar bat da, mekanika kuantikoaren printzipioak erabiltzen dituena informazioa prozesatzeko. Konputagailu klasikoek ez bezala, zeinek bitak (0 edo 1) erabiltzen baitituzte kalkuluak egiteko, ordenagailu kuantiko batek qubitak erabiltzen ditu, zeinak aldi berean 0 bat, 1 bat edo bien edozein konbinazio adieraz baitezakete, gainjartzea eta gurutzatzea bezalako fenomenoei esker.
Horrek aukera ematen die ordenagailu kuantikoei klasikoak baino askoz azkarrago ebazteko zenbait problema, bereziki kriptografia, simulazio molekularrak edo optimizazio-arazo konplexuak bezalako zereginetan.
L↑
- LEAN MANAGEMENT
bezeroa lehenestean oinarritutako metodologia.Filosofia honen helburua da kudeaketa-eredu bat sortzea, non enpresak bezeroarengandik ikasiko baitu, ikasitakoarekin balio handiagoko produktu edo zerbitzu bat garatzeko.
- LEAN STARTUP
negozioak eta produktuak abiarazteko metodologia, ikaskuntza baliozkotuan, esperimentazio zientifikoan eta errepikapenean oinarritzen dena garapen-zikloak laburtzeko, aurrerapena neurtzeko eta bezeroen atzeraelikadura baliotsua eskuratzeko.
- LEHIAKORTASUNA
Enpresa baten gaitasuna merkatuetan (eskualde mailakoa, nazionala edo nazioartekoa) duen parte-hartzea mantentzeko eta handitzeko, lehiakideek baino eraginkortasun-eredu handiagoko ondasun edo zerbitzuak diseinatuz, ekoitziz eta merkaturatuz.
M↑
- MACHINE LEARNIG
Teknologia horrek aukera eman ahal izango du, besteak beste, instalazioaren produkzio-ikuspegitik garrantzitsuak diren portaerak edo egoerak aurreikusteko, objektuak detektatzeko, irudiak identifikatzeko edo jarraibideak ezagutzeko, eta, hala, plantako aktibo eta prozesu guztiei buruzko ezagutza automatizatu eta zabaltzeko, enpresa jakin bati erabakiak hartzen lagunduz.
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta barrixe egiten da, eta teknologia aurreratu gisa katalogatuta dago.
- MACHINE LEARNING
adimen artifizialaren alderdietako bat da, eta helburutzat du ordenagailuei ikasteko gaitasuna emango dieten teknikak garatzea.Ikasteko gai den makina batek patroi konplexuak identifikatu ditzake milioika daturen artean, eta gero patroi horiek berrikus ditzake etorkizuneko portaerak aurreikusteko.Hala, sistemak autonomoki hobetzen dira denboran zehar, gizakiaren parte-hartzerik gabe.
- MERKATARITZA ELEKTRONIKO
Merkataritza elektronikoa (edo e-commerce) produktuak edo zerbitzuak internet bidez erosi eta saltzeari dagokio. Prozesu horretan sartzen dira online egiten diren merkataritza-transakzio guztiak, bai enpresen artean (B2B), bai enpresen eta kontsumitzaileen artean (B2C), bai kontsumitzaileen artean (C2C).
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
O↑
- OPEN INNOVATION
berrikuntza dakarkio enpresari, hirugarrenekin (startupak adibidez) kolaboratuz eta, horrela, posible eginez prozesu, produktu eta zerbitzuak askoz modu azkar eta eraginkorragoan abiaraztea.
- OSLOKO ESKULIBURUA
jarduera zientifiko eta teknologikoei buruzko neurketak eta azterlanak egiteko gidaliburu bat da, ELGAk (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) argitaratzen duena.1992an argitaratu zen lehen aldiz, bigarren edizioa 1997an kaleratu zen, eta hirugarren edizioa, berriz, 2018an, hainbat termino eta definizio berrikusi ondoren.
- OZEANO URDINA
merkatuaren barruan oraindik ustiatu gabe dagoen espazio bat, lehiakidez beteta ez dagoena.Berrikuntza da espazio horietara iristeko bide onena.Hortaz, ozeano urdinaren estrategia da merkatu-espazio berriak sortzea, ongi finkatuta dauden espazioetan (edo ozeano gorrietan) lehiatu beharrean, eragozpen handiak baitaude azken horietan sartzeko.
P↑
- PATENTEA
Patente bat gobernuak asmatzaile bati epe mugatu baterako ematen dion eskubide esklusiboa da, normalean 20 urterako, asmatzaileak bere asmakuntzaren xehetasunak publikoki zabaltzearen truke. Eskubide horri esker, asmatzaileak bere asmakuntza ekoitzi, erabili, saldu edo lizentziatu ahal izango du, beste batzuek baimenik gabe fabrikatzea, erabiltzea edo merkaturatzea eragotziz.
Patenteak asmakuntza berriei, erabilgarriei eta bistakoak ez direnei aplikatzen zaizkie, hala nola gailuei, prozesuei, produktuei edo hobekuntza teknologikoei.
- PRODUKTUA
enpresak eskainitako artikulu bakoitza, bere salmenta-jardueraren xede dena.
- PRODUKTUAREN EDO ZERBITZUAREN BIZI-ZIKLOAREN KUDEAKETA
Produktuaren edo zerbitzuaren bizi-zikloa kudeatzeko plataforma:
- produktu baten bizi-ziklo osoan informazio hori modu eraginkorrean eta ekonomikoan kudeatzea, hasierako ideiatik, diseinutik eta fabrikaziotik hasi eta produktuaren mantentze-lanetaraino eta hura deuseztatu arte (PLM).
- ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD - computer-aided design)
- produktuaren datuen kudeaketa (PDM)
- piezen fabrikazioa (CAM),
- prototipoak sortzea (EAE)
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
- PRODUKZIO-PROZESUAK KUDEATZEKO SISTEMAK
Honako hauek kudeatzeko, kontrolatzeko eta monitorizatzeko aukera ematen duten softwareak edo plataformak dira:
- fabrika bateko ekoizpen-prozesuak (DCS/SCADA/MES)
- Instalazioen edo makinen mantentze-lanak kudeatzea (GMAO – Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanen kudeaketa)
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
- PROZESU INDUSTRIALEN AUTOMATIZAZIOA ETA IOT ELEMENTUAK (GAUZEN INTERNET) PROZESUEN KONTROLEAN SARTZEA
Sistema horiek aukera ematen dute era guztietako gailuak eta makinak Internetera konektatzeko, denbora errealean informazioa bildu eta trukatu ahal izateko, eta, hala, gailuen edo konektatutako makinen erabilera eta jarraipena kontrolatzeko, automatizatzeko eta biderkatzeko.
Kontrolatzen laguntzen duten plataformak:- makineria edo prozesu automatikoak (PLC - Programmable Logic Controller)
- pieza baten posizioa kontrolatzea zenbakizko kontrolaren bidez (CND)
Adibideak
- Energia-kontsumoa optimizatzeko neurgailu, lanpara edo termostato adimendunak
- Sentsoreak, irrati-maiztasuneko identifikadoreak (RFID) edo IP etiketak, Internet bidez kontrolatutako kamerak
- Ibilgailuen edo produktuen jarraipena egiteko mugimendu- edo mantentze-sentsoreak
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
- PROZESU OPERATIBOEN SEINALEAK ETA DATUAK ENPRESAN INTEGRATZEA, BAITA HAINBAT ESTABLEZIMENDUREN ARTEAN ERE
Hainbat sailetatik (marketina, salmentak, eragiketak...) edo beste establezimendu batzuetatik ateratako datu asko konbinatzen dira txosten oso bat osatzeko.
Datuak atera, nahastu eta modu bateratuan aurkezten dira. Adibidez, erabiltzaile baten datu-multzo osoak marketinetik, salmentetatik eta eragiketetatik ateratako eta konbinatutako informazioa izan dezake, eta horiek konbinatu egiten dira txosten oso bat osatzeko.
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
- PROZESUA
enpresak modu koordinatu eta integratuan garatzen eta exekutatzen dituen jarduerak, zeintzuen helburua baita eskuragarri dauden baliabideak -hala nola, ezagutza, teknologia, finantza-baliabideak, ekipamenduak eta azpiegiturak- produktu edo zerbitzu bihurtzea.
- PROZESUEN BERRIKUNTZA
Ekoizpen- edo banaketa-prozesuan teknologikoki berriak diren edo hobekuntza nabarmenak dituzten metodoak erabiltzen dituena.
R↑
- ROBOTIKA KOLABORATIBOA
robot kolaboratiboen ezaugarri nagusia da gizakiekin elkarreragin dezaketela lan-ingurune batean segurtasun neurririk instalatu beharrik gabe.Tamaina txikikoak direnez, errazago da euren gaitasunak lan-ingurune horretara egokitzea.
S↑
- SANDBOX
sandbox bat probak egiteko ingurune bat da.Espazio bat (fisikoa edo birtuala) non posible baita enpresa edo antolakunde bateko pertsonek berrikuntza-proiektu bateko jarduerak garatzea segurtasun osoz. Espazio honetan negozioaren ohiko arauek ez dute funtzionatzen (badakigu gauzak probatzen ari garela, eta produktua ez dela perfektua).
- SMART CITY
hiri baten kudeaketa egokirako teknologia berriak aplikatzen dituen sistema interkonektatu bat da, zeina aplika baitaiteke garraio-sistema publiko eta pribatuetan, ur- eta energia-baliabideen erabilpenean nahiz babes zibileko planoetan.
- SORMENA
Arazoak konpontzera bideratutako ideia berri eta praktikoagoak sortzeko gaitasuna.Arazoei konponbide berritzaileak ematea funtsean ez da produktu berriak garatzea, baizik eta lehendik ezagutzen diren baina oraindik elkarrekin erlazionatzen ez diren pentsamendu-elementuen konbinazio berri bat sortzea.
- STARTUP
enpresa txiki edo ertain sortu berri bat, denboran mugatua eta, normalean, teknologiarekin lotua.Startup bat negozio-ideia berritzaile batetik abiatzen da, oinarritzat hartuz bazkide bat edo gehiagoren (normalean gutxi) ezagutza eta helburutzat hartuz ideia txiki hori negozio errentagarri bihurtzea.
T↑
- TIME TO MARKET
produktu edo zerbitzu berri bat garatzeko ideia sortzen denetik produktu edo zerbitzu hori merkaturatu arte igarotzen den denbora-tartea.Hortaz, bere baitan hartzen ditu produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko igaro beharreko lan- eta erabakitze-prozesu guztiak.
U↑
- UNE 16600
I+G+B kudeatzeko sistemen ezarpenarekin eta ziurtagiriekin lotutako arau-familia.Besteak beste, ziurtagiriak lortu daitezke proiektuentzat, I+G-ren kudeaketa-sistementzat, zaintza teknologikoko sistementzat…
- UNIKORNIKO STARTUP
mila milioi dolarretik gorako balorazioa duten konpainiak.Hona hemen maila horretara azkarren iritsi direnetako batzuk: Pinterest, Twitter, Yellow Mobile, Xiaomi, Groupon edo Slack.
Z↑
- ZAINTZA TEKNOLOGIKOA
metodologia bat da, aukera ematen duena teknologia berrien bilakaera ezagutzeko eta aztertzeko arlo publikoko zein enpresa pribatuko esparru zehatz batean, eta horrela arrisku txikiagoko erabakiak hartzeko.
- ZERBITZUA
bezero baten premiei erantzutera bideratutako jarduera-multzoa.
- ZIBERSEGURTASUN
Zibersegurtasuna sistemak, sareak, gailuak eta datuak mehatxu zibernetikoetatik babesteko diseinatutako praktika, teknologia eta prozesuen multzoari dagokio, hala nola erasoak, baimenik gabeko sarbideak, informazio-lapurretak edo software maltzurrak (malwareak) eragindako kalteak. Zibersegurtasunaren helburu nagusia informazioaren eta baliabide teknologikoen konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzea da.
Eraldaketa digitalari buruzko inkesta auzoan egiten da, eta oinarrizko teknologiatzat katalogatuta dago.
Txostenak
Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera
norabidea 20162016-06-08
norabidea 20152015-11-13
norabidea 20142014-12-11
norabidea 20132013-10-24
norabidea 20122013-01-10
norabidea 20112012-01-09
norabidea 20102017-06-23
norabidea 20092017-06-23
norabidea 20082017-06-23
norabidea 2007-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2007-1ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-1ª Uhina2017-06-23
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2021ko bigarren seihilekoa2022-03-01
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2021ko lehen seihilekoa2021-07-28
Babestu: Jabetza Industrialari buruzko Azterlana 20202021-03-20
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 20202021-02-09
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2020ko lehen seihilekoa2020-07-30
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 20192020-01-28
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2019ko lehen seihilekoa2019-10-16
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2018ko bigarren seihilekoa2019-02-08
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2018ko lehen seihilekoa2018-12-13
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2017ko bigarren seihilekoa2018-01-25
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2017ko lehen seihilekoa2017-08-03
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2016ko bigarren seihilekoa2017-01-17
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2016ko lehen seihilekoa2016-07-28
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2015eko bigarren seihilekoa2016-01-19
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2015eko lehen seihilekoa2015-07-24
Joerak
2025-02-17
Adimen ArtifizialaAdimen Artifizialari buruzko Europako erregelamendua indarrean sartzen da
2025-02-17
Industria 4.0Industriaren joerak 2025ean: eraldaketa jasangarri eta digitalizaturantz
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritzaEraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko
Zer espero da 2025ean adimen artifizialetik?2024-12-30
2025erako bost joera teknologiko2024-12-27
Eraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko2024-12-20
Euskadik 2.700 milioi inbertitu nahi ditu I+G+Bn, BPGren % 32024-12-20
2024ko IoTren Liburu Berdea2024-12-18
Smart Industry 4.02024-12-18
Biki digitalak eta 4.0 industria2024-11-21
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritzaEraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko
2024-12-18
Digitalizazio2025ean enpresa-azpiegitura eraldatuko duten 5 joera teknologikoak
2024-01-08
DigitalizazioETE-en digitalizazioak 628.000 milioi euroko ekarpena izan lezakeEuropako ekonomian
2023-10-11
DigitalizazioHauek dira enpresak digitalizaziorantz bultzatzen dituzten teknologiak
2021-04-27
IkerketakDigitalizazioEuskadi sendotu egin da digitalizazioan "aurreratuta” dauden Europako herrialdeen taldean
2020-06-09
DigitalizazioHego Koreak blockchain plataforma bat garatuko du ibilgailu autonomoentzat
Biologia munduaren digitalizazioa azkartzen ari da2020-04-07
Hiriak berrikuntzako laborategi gisa2020-01-13
BeDigital 20202019-12-05
Iraultza digitala eta gizakiaren talentua2019-06-03
2020-03-30
Covid19Berrikuntza SozialaOnlineko mapa bat, auzokideen laguntzaz kurba geldiarazteko
2019-07-22
Berrikuntza SozialaAlemania, Europako erreferentea landa-eremuko eraldaketa digitalean
2019-07-09
Berrikuntza SozialaPosible da beste demokrazia bat: hona hemen munduan barrenako sei kasu
2019-06-10
Berrikuntza SozialaMundu digital honetan ere izango al dugu gauzak edukitzeko grina?
2019-06-05
Berrikuntza SozialaLanaren etorkizuna: Esperimentuak oinarrizko errenta unibertsalarekin
2019-04-23
Berrikuntza SozialaJanaria pisura eta menu finkorik gabe: horra jatetxe batek pentsatu duena elikagairik ez xahutzeko
2018-01-15
Berrikuntza SozialaNola apobetxa dezakegu hobeto elikagai soberakinen banaketa?
2017-04-21
Berrikuntza SozialaEkonomia kolaboratiboa Kanadako garapenaren zutabe bihurtu da
2017-02-21
Berrikuntza SozialaIritsi dira Espainiara etxebizitza kooperatiboko formula berriak
2017-01-02
Berrikuntza SozialaFinlandia, oinarrizko errenta unibertsalaren mundu mailako laborategia
2025-02-21
Adimen ArtifizialaGooglek Adimen Artifizial berria kaleratu du zientzialarientzat
2025-02-17
Adimen ArtifizialaAdimen Artifizialari buruzko Europako erregelamendua indarrean sartzen da
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-06-26
Adimen ArtifizialaAA eta automatizazioa giltzarriak izango dira sektore industrialaren erronkei aurre egiteko orduan
2024-05-20
Adimen ArtifizialaUrte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera
2024-05-20
Adimen ArtifizialaAdimen artifiziala 2024an: aurrerakuntza harrigarriak, erronka zailak eta etorkizun ziurgabea
2024-01-04
Adimen ArtifizialaEBko Adimen Artifizialari buruzko Legearen inguruko bost giltzarri
2023-11-21
Adimen ArtifizialaAdimen artifizialak nola aldatuko duen gure bizimodua bost urtean
EBk munduko adimen artifizialaren lehen legea onartu du2023-12-11
Robotikaren eta adimen artifizialaren arteko aldeak2023-11-17
Adimen artifizialak agerpen handiagoa du ETE-etan2023-11-17
Zer ezarpen ditu adimen artifizialak?2023-10-26
Adimen artifiziala lantegiak eraldatzen ari da2023-10-25
Adimen artifizialak deskarbonizatzen lagundu ahal die enpresei?2023-10-17
Laguntzak
Pilotu Laguntza Programa - 20242024-09-30
Kloud Laguntza Programa - 20242024-08-28
Elkartu Laguntza Programa - 20242024-08-08
KSI Berritzaile+ Programa - 20242024-08-01
Ekintzailetzarako eta Gizarte Berrikuntzarako laguntza-programa 2024 - 2. Lehialdia2024-06-27
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren Bigarren Laguntza-Deialdia 20242024-06-27
Ekintzaile + laguntza-programa2024-05-02
NEOTEC 2024 Programa2024-04-05
Hazinnova Laguntza Programa - 20242024-04-03
Boletina
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak