menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Gero eta estrategia berritzaile gehiago daude zaborretara botatzen dugun elikagai kopurua murrizteko. Hauek dira Baliabideen Munduko Institutuak proposatzen dituenak Goodwin aholkularitzaren arabera.

1. Ketchup gorria… eta berdea
Zenbait enpresa (Unilever, adibidez) tomate berdeak erabiltzen hasi ziren, tomate gorriez gain, ketchup saltsa egiteko.


2. Garagardo ogia
2016an, Tristram Stuart aktibistak Toast Ale izeneko garagardoa merkaturatu zuen. Zein zen bere berezitasuna? Ogi-soberakinez egina dagoela, etxeetan gehien botatzen den elikagaietako bat.


3. Melokotoi kolpatuen saltsa
Campbell Soup Company enpresak "Just Peachy" ekoizten du, txikizkako salmentarako egokiak ez diren melokotoiz egindako saltsa bat.


4. . Janari-soberakinez eginiko patata txipak
Proteina-txip batzuk dira, zaborretara botatzekoak ziren osagaiez eginak, adibidez, oilasko-bularkia eta barazki-purea.


5. Fruta itsusien zukua
Misfit Juicery fruta inperfektuzko piezak edo soberakinak hotzean zanpatuz zukuak egiten dituen enpresa bat da.


6. Umotze prozesuaren aurkako teknologia
Nanology eta Bluapple bezalako enpresek disko batzuk egin zituzten hozkailuetan edo fruta-gordailuetan jartzeko eta horrela elikagaien iraupena luzatzeko.


7. Hozkailu adimendunak
Fabrikatzaile batzuek ekoitzi dituzten hozkailuak gai dira hozkailuaren barrualdearen irudiak hartzeko eta irudi horiek guri bidaltzeko erosketak egiten ari garenean, horrela jakin dezagun zer behar dugun eta zer ez, eta zentzuz eros dezagun.


8. Hozkailuaren termometroaren garrantzia.
Funtsezkoa da hozkailua tenperatura egokian mantentzea, elikagaiak ez daitezen galdu garaia baino lehen. Hondakinen eta Baliabideen Ekintza Programaren arabera (Britainia Handiko ongintzazko erakunde bat), hozkailuak gomendatutakoa baino 2 ° C hotzago egon ohi dira batez beste.


9. Azalik gabeko gazta
Gazta askok oskol gogor bat garatzen dute umotze-prozesuan. Estaldura alternatibo horri esker, posible da gazta azalik sortu gabe umotzea eta, horrela, produktua erabat aprobetxatzea, ezer bota gabe.


10. Ahuakate erraldoiak (eta ñimiñoak)
Tesco supermerkatu-kate britainiarrak marketin estrategien bidez lortu zuen ahuakate gutxiago xahutzea. Lehenbizi, ohikoa baino 5 aldiz handiagoa zen ahuakate bat saltzen hasi zen, "Avozilla" izenarekin. 2017an, aldiz, beste sustapen kanpaina bati ekin zion: nekazariek behar adinako tamaina ez izateagatik saldu ezin zituzten ahuakateak saltzea. Gainera, enpresak lortu zuen elikagaiaren bizitza baliagarria bi egun luzatzea supermerkatuan, argi-konbinazio berezi bati eta bilgarri hobeari esker.

11. Eguzki energia biltegiratzea
Wakati enpresak eguzki energiarekin dabilen hidratatzeko gailu bat garatu zuen, ekoitzitako elikagaien biltegiratzea luzatzeko hozkailurik ez duten lekuetan.


12. Poltsa hermetikoak
Arrozaren Nazioarteko Ikerketa Institutuak egindako poltsa bat da. Geruza asko ditu eta kostu baxukoa da, eta beraizik sortu da garapen bidean dauden herrialdeetako nekazariek estalki hermetiko gisa erabil dezaten aleak edo haziak gordetzeko erabili ohi dituzten oihalezko poltsen barruan.

bbc.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an

boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten