menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Israelek lortu du adimen artifizial bat entrenatzea, osasun arloko konta ezin ahala datu zentralizatu dituelako, baina ez litzateke erraza prozesu hori erreplikatzea, adibidez, Espainian edo AEBetan. Algoritmoak paziente bakoitzak (gaixotuz gero) jaso beharko lukeen tratamendu-maila adierazten du.

Israeleko osasun antolakunde handienetako bat adimen artifiziala (AA) erabiltzen ari da jakiteko bere zerbitzupean dauden 2,4 milioi pertsonatatik nortzuk daukaten COVID-19agatik konplikazio larriak jasateko arrisku handiena. Maccabi Healthcare Services-ek dio adimen artifizialaren arloko Medial EarlySign konpainiarekin batera garatu duen sistema honek talde horretako kideen % 2 identifikatu dituela dagoeneko, hau da, 40.000 pertsona inguru. Identifikatu ondoren, diagnostiko-proba azkarrak egingo zaizkie.

AA hori aurretiko sistema baten bertsio egokitua da, gripea duten pertsonen artean konplikazioak izateko arrisku handiena dutenak identifikatzeko entrenatua. Ikertzaileek Maccabi-n duela 27 urtetik bildu diren milioika erregistro erabili zituzten entrenamendu hori egiteko. Iragarpenetarako, sistemak kontuan hartzen ditu hainbat datu mediko, besteak beste, adina, gorputz-masaren indizea (GMI), osasun arloko nahasteak (adibidez bihotzeko gaixotasunak eta diabetesa) eta aurreko ospitaleratzeetako aurrekariak. AA gai da erregistro ugari arakatzeko, eta arriskuan dauden eta beste era batean identifikatu ezingo liratekeen pertsonak detektatzeko.

Halaber, Maccabi-n AA erabiltzen dute jakiteko identifikatu dituzten pertsonek zein tratamendu maila beharko luketen gaixotuz gero: etxeko zaintza, berrogeialdia hotel batean edo ospitaleratzea. Antolakundeak dio hizketan ari dela AEBetako osasun zerbitzuen hornitzaile garrantzitsuenekin, zeintzuek AA hori erabili nahi baitute euren arrisku handiko pazienteen artean aplikatzeko.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9

boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten