menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

MIT Technology Review aldizkarian argitaratutako artikulu batek dioenez, adimen artifizialari esker, posible izango da agerraldiak aurreikustea, diagnostiko goiztiarrak egitea eta txertoak probatuko dituzten hautagaiak aurkitzea. Hala ere, ez da garaiz iritsi Covid-19 birusaren krisiari aurrea hartzeko. Zergatik? Teknologia hau elikatzeko ezinbestekoak direlako oraindik sortu ez diren datuak, eskuratu ezin direnak edo modu oso inbaditzailean eskuratu beharko liratekeenak (erregistro medikoak eta diagnostikoen eta ospitaleratzeen datuak ireki eta partekatu beharko lirateke). Pribatutasunaren eta segurtasunaren arteko betiko borroka.

Hala ere, bide zuzenean gaude. 2019ko abenduaren 30ean, adimen artifizialeko BlueDot konpainiak (ikaskuntza automatiko bidez gaixotasun infekziosoen agerraldiak atzematen espezializatua) bere bezeroei abisatu zien pneumonia kasuek ezohiko hazkundea izan zutela Wuhan probintzian (Txina). Handik bederatzi egunera, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) koronabirusari buruzko alerta ofizial bat argitaratu zuen.

Bestalde, Bostongo (Estatu Batuak) Haur-ospitaleko HealthMap zerbitzu automatizatuak ere detektatu zituen lehen zantzuak. Eta Metabiota konpainiak ere ikusi zituen seinaleak. Baina huts egin dute epidemiaren larritasuna baloratzeko orduan.

Adimen artifizialeko sistema horiek oso lagungarriak badira ere, gizakiaren esku-hartzea beharrezkoa da agerraldien garrantzia baloratzeko eta gizarteari helarazteko, eta gobernuen lana da erantzun egokia ematea.

Associated Press agentziak azaldu du alerta goiztiarreko mekanismo horiek lengoaia naturalaren -hizkuntza desberdinetan- prozesamendu teknologian oinarritzen direla sare sozialak, onlineko albiste eta artikuluak nahiz gobernuen txostenak eskaneatzeko agerraldi infekziosoen zantzuen bila, lagungarri direlarik OMS bezalako agentzia globalei horren berri emateko. Baina, automatizazioa ez da erabatekoa. Azken finean, pertsonen esku dago, eurek interpretatu behar baitute alertak garrantzitsuak diren ala ez eta eurek baztertu behar dituzte alarma faltsuak.

Hala ere, gaur egungo teknologia lagungarri izan liteke erabakiak hartzeko. Adibidez, BlueDot enpresaren aurreikuspenen bidez posible zen identifikatzea zein hiri astinduko zuen koronabirusak. Informazio hori baliagarri izan zitekeen prestatzeko, ospitaleak ohartarazteko eta kontentzio-neurriak hartzeko.

Hala ere, aurreikuspenek zehaztasuna galtzen dute epidemia zabaldu ahala, adimen artifizialak Covid-19 birusari buruzko datu fidagarriak behar dituelako. Egia da gaixotasuna zenbat eta zabalduago, orduan eta informazio gehiago dugula, baina orobat egia da handitu egiten dela gaiaren inguruko “zarata”.

silicon.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an

boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten