menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Etengabe bilakatzen ari den enpresa-munduan, adimen artifiziala (AA) funtsezko tresna da lehiakortasunari eusteko orduan. Hori dela eta, oinarrizkoa da arduradunek funtsezko zenbait alderdi kontuan hartzea, teknologia horri ahalik eta onura onena ateratzeko asmoz.

1. AA sortzailea eta AA espezializatua ulertzea

AA bi kategoria nagusitan dago banatuta: AA sortzailea eta AA espezializatua. AA sortzaileak, GPT-4k, esaterako, eduki berri eta originala sortzen du lehendik dauden datuak kontuan hartuta. AA espezializatuak, ordea, berariazko zereginak ditu helburu; esate baterako, datuen analisian ereduak iragartzea. Zuzendaritza-taldekoek alde horiek ulertu behar dituzte, haien enpresaren premien arabera teknologia egokia ezarri ahal izateko.

2. AAko erantzunetako segurtasuna eta kalitatea

AA ezartzen denean, segurtasunaren eta kalitatearen arloko arriskuak sortzen dira erantzunetan. Funtsezkoa da zuzendaritza-taldekoek arrisku horiek antzematea eta kudeatzea, AAn oinarritutako erabakiak seguruak eta zehatzak direla bermatzeko. Horretarako, nahitaezkoa da behar besteko neurri zuzentzaileak eta segurtasunerako protokolo sendoak ezartzea.

3. AAren bidez negozio-prozesuak hobetzea

AAk badauka negozio-prozesuak eraldatzerik, eraginkortasuna handitu eta kostuak murrizten dituelako. Zuzendaritza-taldekoek euren eragiketetan ezartzeko moduko erabilera-kasuak antzeman behar dituzte. Hona hemen erabilera horien zenbait adibide: errepikatzen diren zereginen automatizazioa, bezeroentzako arretaren hobekuntza eta hornikuntza-katearen optimizazioa. Izan ere, AA behar bezala ezarriz gero, eragin adierazgarria izan dezake enpresen emankortasunean nahiz errentagarritasunean.

4. Informatika Sailaren zeregina AA ezartzeko orduan

CIOren lidergopeko Informatika Saila sustatzaile nagusia izan behar da AA ezartzeko orduan. Erabakigarria da CIO eta bere taldea behar bezala prestatuta egotea AAko proiektuak proposatzeko eta betearazteko.

Informatika Sailaren lankidetza aktiboa bada, enpresaren helburu estrategikoekin bat datorren integrazio eraginkorra ziurtatzen da.

5. Lehiakortasuna eta AAren ezarpena sektorean

Enpresak adi-adi egon behar dira, haien lehiakideak AA erabiltzen egon daitezkeelako abantaila lehiakorra irabazteko asmoz. Funtsezkoa da zuzendaritza-taldekoek etengabe ebaluatzea AA nola erabili dezaketen euren eragiketetan bertan, atzean ez geratzeko. Sektoreko joeren berri izatea eta berrikuntza teknologikoetara azkar-azkar egokitzea funtsezkoa da merkatuko posizioari eusteko eta hobera egiteko orduan.

emprendedores.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak

oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten