menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Hidrogenoa da gure industrien eta garraioaren CO2 isuriak desagerrarazteko gehien erabiltzen den erregaietako bat.Sektore horihastapenetan dago, baina etorkizuneko erregai honek oihartzun mediatiko gero eta handiagoa du, eta horrek erakusten du teknologia eboluzionatzen ari dela, beti ere helburutzat izanik 2050eanCO2 isuririk gabeko EB bat lortzea. Halere, galdera asko daude oraindik hidrogenoaren inguruan.Batez ere kontuan izan behar da produkzioak erregai fosilen menpe jarraitzen duela oraindik.

Garraiobideak aurrerapausoak ematen ari dira hidrogenoa erabiltzeko.SNCF trenbide konpainia frantsesak apirilean jakinarazi zuen 12 tren eskatu dituela, eta Frantziako lau eskualdetan jarriko dituela martxan diesel motorra duten beste tren batzuk ordezkatzek

Lehen probak 2023an hasiko dira. Tren horiek katenaria bidezko argindarra ere erabiltzen dute, sektorean esaten den bezala bimodalak direlako, eta 2025ean hasiko dira komertzialki funtzionatzen.

Garraioaren munduan, itsasontziak eta kamioiak ere pausoak ematen ari dira hidrogenorantz.Europan badaude itsasoko garraioaren arloko bi proiektu, merkaturatze fasean sartzekotan direnak.Hynova 40 hidrogenoarekin dabilen aisialdiko lehen itsasontzi txikia da, Frantzian diseinatua.Bestalde, CompañíaGeneral de Navegación (CGN) enpresak Leman lakuan (Suitza) duen flotaren zati bat eraldatuko du hemendik eta 2030era bitartean.

Aireko sektorean urrunago dago ortzi-muga.Airbus enpresak %100ean hidrogenoz propultsatutako hegazkinen hiru kontzeptu aurkeztu ditu, eta aurreikusi du martxan jar litezkeela 2035 inguruan. Makina berri horiek diseinatzeko orduan arazo garrantzitsuenetako bat hidrogenoren biltegiratzea da, kerosenoak baino lau aldiz toki gehiago behar duelako.Beraz, hegazkin horien forma egokitu egin beharko da, hegal baterantz okertu dadin.

Hona hemen gogorarazpen txiki bat kimikari buruzko ezagutzak freskatzeko.Hidrogenoa unibertsoko elementu kimiko ugariena da gas egoeran dagoenean (H2 edo dihidrogenoa), eta egoera horretan posible da energetikoki ustiatzea.Baina Lurrean ez dago H2rik, ez behintzat naturalki, eta ekoitzi egin behar da.Hortxe dago arazoa, hau da, H2ren ekoizpena batez ere erregai fosilen eta beraz kutsagarrien(adibidez, gas naturala) erabilpenean oinarritzen dela.

Hortaz, hidrogeno “gris” horretatik hidrogeno “berdera” pasa behar genuke erregai horrentzako ekosistema egoki eta bideragarri bat sortzeko.

euronews.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten